Udalbatza eta Gobernua

Osoko Bilkura

UDALBATZA herritarren ordezkaritza politikorako organo nagusia da udal gobernuan. Eztabaidarako organoa da, eta estrategiako erabaki handiak hartzen ditu, hainbat arau onartuz (arautegiak, beste arau orokor batzuk, udal aurrekontuak, hirigintza-antolamendurako planak, zerbitzuak kudeatzeko erak, eta abar); halaber, gobernu-organoak kontrolatu eta fiskalizatzeko organoa ere bada. Udalbatzaren funtzioak Erregimen Lokaleko Oinarri-Legeko 22 artikuluan definitzen dira.

Zinegotzi guztiek osatzen dute Udalbatza, eta alkatea da burua.

Udalbatzak ohiko eta ezohiko bilkurak egiten ditu, eta azken horiek, gainera, presazkoak ere izan daitezke. Udalbatzaren ohiko bilkurak hileko hirugarren ostegunean jaieguna ez bada (abuztua izan ezik), 19:00retan, egiten dira. Aparteko bilkurak lehendakariak hala erabakitzen duenean egingo dira, edo gutxienez ere udalbatzako kideen legezko kopuruaren laurden batek eskatzen duenean; nolanahi ere, zinegotzi berak ezingo ditu urtean hiru baino gehiago eskatu.

Alkatea

Talde politikoa

Javier Gorbeña García EAJ-PNV
   

Zinegotziak

Talde politikoa

Carlos Alberto Iturrioz Malaina EAJ-PNV
   
Jesus Ibañez Angulo EAJ-PNV
   
Karmele López de Sosoaga González de Artaza EAJ-PNV
   
Miren Itxaso Etxebarria Astondoa EH-BILDU
   
Nerea Txurruka Garate EH-BILDU
   
Eduardo Lorza García EH-BILDU
   
Mª Pilar Pérez de Obanos Oyarbide EH-BILDU
   
Pedro Pablo Hervías Díaz de Zárate PSE-EE
   

Idazkaria

 
Ziortza Guinea Gutierrez  

Informazio-Batzordeak

Batzorde informatiboa erabakitze-eskumenik ez duen organo bat da, eta bere funtzioa Osoko Bilkuran erabaki beharreko gaiak aztertzea da, Osoko Bilkuran presazkoak diren akordioak hartzen direnean ezik. Era beran, Alkatetzaren eskuduntzakoak diren gaien berri ere eman behar da, honek zabaltzen dituenean.

Udalaren Osoko Bilkurak honako Batzordea osatzea erabaki du: Kontuei eta Gobernuaren Kudeaketari buruzko Informazioa emateko eta Bilkurako Gaiak prestatzeko Batzorde Berezia.

Kontuei eta Gobernuaren Kudeaketari buruzko Informazioa emateko eta Bilkurako Gaiak prestatzeko Batzorde Bereziak ohiko eta ezohiko batzarrak egiten ditu, eta presazkoak ere izan daitezke. Ohiko batzarrak normalean hileko bigarren ostegunean jaiegun ez bada (abuztua izan ezik), 9:00etan. Ezohiko batzarrak Presidenteak hala erabakitzen duenean edo Batzordeko legezko kide kopuruaren gutxienez laurdenak eskatzen duenean egin daitezke.

Batzorde informatiboen saioak publikoak dira, eta herritar guztiek dute, zuzenean edo beren elkarteen bidez, Batzorde Informatiboetan parte hartu eta, horrela, udalaren eskuduntzakoak diren gai publikoen kudeaketan parte hartzeko eskubidea.

Kontuei eta Gobernuaren Kudeaketari buruzko Informazioa emateko eta Bilkurako Gaiak Prestatzeko Batzorde Bereziaaren osaera

 

Presidentea

Javier Gorbeña García

 

Batzordekideak

Carlos Alberto Iturrioz Malaina

Jesús Ibañez Angulo

Karmele Lpz. de Sosoaga Glz. de Artaza

Miren Itxaso Etxebarria Astondoa

Nerea Txurruka Garate

Eduardo Lorza García

Mª Pilar Pz. de Obanos Oyarbide

Pedro Pablo Hervías Díaz de Zárate

Gobernu-Taldea

 

Gobernu-taldearen osaera

Javier Gorbeña García (Alkatea)

Carlos Alberto Iturrioz Malaina (Lehehenengo Alkateordea)

Jesus Ibañez Angulo (zinegotzia)

Karmele López de Sosoaga González de Artaza (zinegotzia)

 

 

 

Gobernu-Ordezkaritzak

Ordezkari-Arduraduna

 Euskara, Kultura, Hezkuntza, Ingurugiroa, Komunikazioa eta Bizikidetzaren Arloa

Carlos Alberto Iturrioz Malaina

Kirola, Gizarte Ongizatea, Nekazaritza eta Mendien Arloa

Jesús Ibañez Angulo

Berdintasuna eta Gazteriaren Arloa

Karmele Lpz. de Sosoaga Glz. de Artaza