Itzuli

Zigoitiko Udalaren kontrataziorako deialdi publikoa

Zigoitiko Udalak 2 peoi kontratatuko ditu, 3 hilabetez eta egun erdiko lan-jardunarekin, eremu berdeak eta baso-eremuak zaintzeko eta mantentzeko eta udal ondasunetan eta bestelakoetan konponketa txikiak egitea.

Zigoitiko Udalak Zuiako Koadrilaren eta Otxandioko Udalaren Eskualdeko Enplegu Planaren ekintza-programetan hartzen du parte. Programa horien barruan, besteak beste, honakoa dago: toki erakundeek langabetuak eta lanean txertatzeko edo berriz sartzeko zailtasun handiak dituzten taldeak kontratatzea.

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programa hori, esan bezala, Zuiako Koadrilak garatzen du, eta Lanbidek 2015eko ekitaldirako diru-laguntza deialdiaren bidez laguntzen du diruz. Programa horren barruan, Zigoitiko Udalak honako ekimena jarri du martxan: 2 langabetu kontratatzea, 3 hilabetez, eta egun erdiko lan-jardunarekin.

Kontratazioen ezaugarriak:

  • 2 pertsona
  • Lanaldi erdia (4 ordu).
  • Iraupena: 3 hilabete.
  • Egitekoak: Eremu berdeak eta baso-eremuak zaindu eta mantentzea. Udal ondasunetan eta bestelakoetan konponketa txikiak egitea.
  • Hautaketa:      Lanbiden egiten den enplegu-eskaintzaren bitartez.

            Hautagaiek nahitaez bete beharreko baldintzak:

  • Langabezian egotea, eta Lanbiden izena emanda egotea lan-eskatzaile gisa, peoi orokorraren kategorian.
  • Udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez urtebete lehenagotik.

Kontratatutakoek bete beharreko baldintzak:

Lanbidek ondokoa exijitzen du:

  • Lanbiden, peoi orokorraren kategorian, izena emanda egotea.
    • Lehenengoak  55 urtetik gora izan behar ditu
  • Bigarrenak, ondoko baldintzetako bat bete beharko du:
    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra izatea (DBE).
    • 35 urtetik behera izatea.
    • 45 urtetik gora izatea eta Lanbiden 6 hilabetez egon behar du izena emanda.
    • Epe luzerako langabetua izatea (Lanbiden 12 hilabetez egon behar du izena emanda, kontratazioa egin aurreko 18 hilabeteen barruan)
    • Gizarte-bazterketa arriskua duen pertsona izatea: DBEaren titularrez eta beren bizikidetza-unitateko kideez gain, gazteak babesteko erakundeetatik datozen 18 urtetik gorako eta 30etik beherako gazteak; droga-menpekotasunaren edo bestelako adikzioen ondorioz errehabilitazio- edo gizarteratze-prozesuan dauden pertsonak; espetxeratuak, beren espetxeratze-egoerak enplegu bat izatea baimentzen badie; zentroetan dauden adingabeak, beren egoerak enplegu bat izatea baimentzen badie; aldizkako zentroetan dauden pertsonak, desgaitasuna dutenak, familia-erantzukizunak dituzten emakumeak (beren zaintzapean dituztenak desgaitasuna duten ezkontideak edo 26 urtetik gorako seme-alabak, edo harreran hartutako adingabeak), eta genero-indarkeria jasan duten emakumeak.

Pertsonak barematzeko irizpideak:

BAREMATZEKO IRIZPIDEA

EMANDAKO PUNTUAZIOA

 

DBE titularra

3 puntu

Bete nahi den lanpostuarekiko lan esperientzia

 

2 puntu

Bete nahi den lanpostuarekiko akademia-formazioa

 

2 puntu

Kontribuziozkoa den langabezia-prestazioa ez jasotzea

2 puntu

Langabezian 12 hilabete egotea

2 puntu

Langabezian 6 hilabete egotea

Puntu 1

Emakumea

Puntu 1

Aurretiaz Zigoitiko Udalarentzat lanik egin ez izana, 2014/01/01etik aurrera

Puntu 1

Puntuazioekin, hautagai bakoitzak jasotako puntuen araberako zerrenda egingo da, gehienetik gutxienerako hurrenkerarekin, eta puntu gehien jaso dituzten 2 hautagaiak kontratatuko dira.