Aldi baterako langileak hautatzeko prozesuak

Administraria (C1) – Bitarteko funtzionarioa – 2026

Zigoitiko Udalak Administrari (C1 azpitaldea) lanpostu bat aldi baterako betetzeko premiazko hautaketa-prozesua deitu du, gaur egun lanpostua betetzen duen pertsonaren hurrengo erretiroa dela eta, bitarteko funtzionario bat izendatzeko. Hautaketa-prozesua lehiaketa-oposizioaren bidez egingo da, eta, era berean, Udalean Administrari lanpostuen aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa bat eratuko da.

  • Deialdia eta oinarriak argitaratzea: 2026ko abuztuaren 21a.
  • Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko abuztuaren 22tik irailaren 4ra, biak barne.
  • Onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda: argitaratuta.
  • Akatsak zuzentzeko epea: 3 egun baliodun, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Behin betiko zerrenda, Epaimahaiaren osaera eta probaren deialdia: argitaratuta.
  • Proba praktikoa egitea: 2026ko irailaren 17an, 11:00etan, Zigoitiko Gizarte eta Kultura Zentroan, Bengolarra kaleko 1. zenbakian, Ondategin.
  • Emaitzak argitaratzea: argitaratzeko zain.

Gaineratutako agiriak