Itzuli

Zigoitia Euskaraz 2026

Iraileko lehenengo bi asteburuetan izango da aurtengo edizioa.

Ikasturte hasierarekin batera, ohiko moduan, Zigoitia Euskaraz ekimenaren edizio berri bat jarriko dute martxan Zigoitia Euskaraz lan-taldeak eta Udalak.

Irailaren 5ean, larunbatez, hasiko dira jarduerak, Berrikanon: bizikleta martxa, Bapatean Zirko taldearen emanaldia, eta dantza-plaza Patxi eta konpainiarekin, besteak beste. Irailaren 6an, igandez, berriz, Abadelaueta elkarteko lagunekin, Ondategin bisita gidatua egingo dugu, eta ondoren Mairu abesbatzaren emanaldia izango dugu, Ondategiko elizan.

Hurrengo asteburuan, irailaren 13an, izango da ZIGOITIA EUSKARAZ EGUNA, Muruko harrobietan. Herri bazkaria eta Joxe Mendizabalekin erromeria izango ditugu, besteak beste.

(Adi: herri bazkarirako txartelak irailaren 1etik aurrera egongo dira salgai, Zigoitiko zentro soziokulturalean.)

Informazio guztia, erantsitako diptikoan eta kartelean duzue.