Gorbeialdeko Kuadrillako XX. Orri markagailuen lehiaketa
Gorbeialdeko Kuadrillak XX. Orri markagailu lehiaketa antolatu du. Gaia libre da eta neurriak honakoak izan behar dira: 4,5 x 21 zm. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu. Entrega epea azaroaren 18an bukatuko da eta horiek aurkeztu beharko dira Udaletxean edo Gorbeialdeko Kuadrillaren bulegoetan. Bost sari banatuko dira: 1. saria, 150 euro; 2. saria, 100 euro; 3. saria, 60 euro. Eta, gainera, benjamin onena (40 euro) eta senior onena (40 euro).
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean



