Itzuli

Gorbeialdean, MINTZALAGUN BILA GABILTZA

Euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko edota euskaraz gozatzeko, arrazoi ezberdinak medio, gaur egun, Euskal Herri osoan, 6.000 lagun baino gehiagok hartzen dute parte egitasmo honetan, eta ikasturte berri honetan kopuru hori igotzeko gogoa dugu.

Gorbeialdean ere, gertu-gertu dituzu mintzalagun taldeak, zure udalerrian bertan. Ez dago aitzakiarik!

Gogoan izan: mintzapraktika bospasei laguneko taldetan elkartuta egiten da, eta parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea.

 

Informazio gehiago nahi duzu? Izena emateko prest zaude? Oso erraza da: Idatzi mezu bat gorbeialdea@mintzalaguna.org helbidera, eta listo.