Itzuli

Sex Sua antzerki musikala

Ekainaren 29an, 19:00tan

Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Horrekin batera, pertsonen arteko harremanak eraldatzen ari dira. Ohitura berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Eta zer egiteko prest gaude maitasuna lortzeko? Gai horri buruzko gogoeta egin nahi dugu Sex Suaren bitartez.

Horrez gain, LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena ere bada SexSua, genero eta sexu-joera ezberdinen aldeko mezua ere zabaldu nahi dugulako ikuskizun honen bitartez.

Emanaldia euskaraz izango da.