Eusko Jaurlaritzaren gomendioak astelehen honetako alarma gorriaren aurrean muturreko temperatura altuengatik
Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan, ekainaren 22an, alarma gorria aktibatuko du Euskadin muturreko tenperatura altuengatik, lurralde osoari eragingo dion bero-gertakari oso bizi baten aurreikuspenaren aurrean. Alarma gorria 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean; tarte horretan, tenperatura maximoak 37 ºC ingurukoak izan daitezke kostaldean, 40 ºC ingurukoak Kantauri isurialdeko barnealdean, 39 ºC ingurukoak trantsizio-eremuan eta 40 ºC ingurukoak Ebro ardatzean
|
Asteartean, ekainaren 23an, Euskalmetek aurreikusi du bero-gertakariak jarraipena izango duela, eta alerta laranja egongo dela muturreko tenperatura altuengatik 12:00etatik 20:00etara, bai eta alerta laranja ere tenperatura altu iraunkorrengatik egun osoan. |
|
|
|
GOMENDIO ORROKORRAK Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, datozen egunetan aurreikusten diren muturreko tenperatura altu eta iraunkorren aurrean, eta horiek eragin ditzaketen ondorio negatiboak prebenitzeko edo arintzeko, Osasun Sailaren 2026ko Bero Planeanan Osasun Publikoko Zuzendaritzak jasotako autobabes-gomendioak jarraitzea aholkatzen du:
|
|
Aire zabaleko berotik babestea |
|
|
Etxea fresko mantentzea
|
|
|
|
Deshidratazioa saihestea
|
|
|
|
Pertsona zaurgarrienak zaintzea
|
|
|
|
Laneko arriskuen prebentzioa:
|
|
Larrialdietan, 112 zenbakira deitu behar da. Eguneratutako eguraldi-iragarpena Euskalmeten webgunean eta X sare sozialeko kontu ofizialean kontsulta daiteke. |



