Zigoitiko KORRIKA KULTURALAren egitaraua, martxan
Martxoaren 27an (ostirala, eguerdian) iritsiko da Korrika Zigoitira. Beroketa-ariketak egiteko, Zigoitiko Korrika Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu, martxoan zehar.
- Martxoaren 5ean (osteguna), 18:30ean Zigoitia Aretoan, ARABA, LEHEN ALABA dokumentalaren emanaldia izango dugu. Mikel Sanchez eta Ariana Rac gazteak dira dokumentalaren egilea, eta, bertan, Arabako Kuadrilletako 60 eta 80 urte arteko zazpi laguni egindako elkarrizketen bidez, Arabako euskalgintzaren historiaren argazki eder bat lortu dute. Egileak bertan izango dira, dokumentalaren ondoren solasalditxo bat egiteko.
- Martxoaren 13an (ostirala), 19:00etan, Zigoitiko Ekonomatoak antolatuta, PINTXOPOTEA izango dugu, Korrikaren alde.
- Martxoaren 22an (igandea), berriz, ZIGOITIKO KORRIKA EGUNA ospatuko dugu. 12:00etatik aurrera, Gopegiko Txokoaren inguruan, nahi duen guztiarentzat herri-kirolak eta talo-tailerra izango ditugu. Ondoren, Gopegiko Txokoan, 14:30ean, BERTSO BAZKARIa izango dugu, Nerea Ibarzabal eta Xabat Illarregi bertsolariekin. Bazkarian izena emateko epea martxoaren 18an amaituko da.
Antolatutakoari buruzko xehetasun gehiago dituzue erantsitako irudian.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean



