Itzuli

"Zigoitiko euskara" liburuaren aurkezpena eta hitzaldiak

Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak "Zigoitiko euskara" liburua idatzi du, eta liburuaren aurkezpena aprobetxatuta, Zigoitiko eta Gorbeialdeko euskarari buruz hausnartzeko aukera izango dugu, urriaren 22an eta azaroaren 5ean.

Ez dira asko Zigoitiko jatorrizko euskararen lekukotasun idatziak. Hala ere, badago zer aztertua, eta garai batean udalerrian erabiltzen zen hizkuntzaren irudia eskaintzen digute. Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak, iritsi zaizkigun idatzizko lekukotasunetatik abiatuta, Zigoitiko euskararen ezaugarriak bildu eta liburua argitaratu du. Bertan ikus daitezke garai bateko hizkeraren ezaugarriak, hiztegia, irakurgarri dauden testuak...

 

Urriaren 22an, asteazkena, Zigoitia Aretoan 19:00etan, Asier Gonzalez EHUko ikertzailea izango dugu. Henrike Knörr beka jaso du Asierrek, hain zuzen ere honako lanarekin: "Araba ipar-mendebaldeko euskara Gorbeia inguruko testigantzen argitan". Lanaren aurkezpena egingo du Zigoitian, eta Zigoitiko euskara zein testuingurutan kokatzen den argitzen lagunduko digu horrek.

Liburuaren aurkezpena azaroaren 5ean izango da, Zigoitia Aretoan, 19:00etan. Bertara etortzen direnek liburuaren ale bana jasotzeko aukera izango dute.

Zigoitiko eta Gorbeialdeko hizkeren azterketa egin duten bi aditu gonbidatuta, aurrera begira jartzeko helburua dute jardunaldi hauek.