Itzuli

Euskararen eguna: bide bat aurrean

Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguneko mezua.

Euskararen Nazioarteko Egun honetan, Zigoitiko Udalaren izenean, eskerrik beroena urte luzez euskara bizi, euskaraz bizi eta biziarazi dutenei. Zuen lan isilak ekarri gaitu honaino, eta etorkizunak oraindik ere denon beharra du.

Hemendik aurrerako bidean bidelagun izango zaituztegulakoan, ospa dezagun gaurko eguna, gure hizkuntzak merezi du hainbeste eta. Zorionak denoi!