Itzuli

EUSKARALDIA: orain arte, ia 80 lagunek eman dugu izena Zigoitian

Gorbeialdean, 600 lagunek baino gehiagok eman du izena Euskaraldian. Badator azaroa, eta gero eta gertuago daude euskaraz bizitzeko ariketa egiteko hamaika egunak.

Euskaraldiaren oihartzuna gero eta handiagoa da Gorbeialdeko udalerrietan. 600 herritarrek baino gehiagok eman dute jada izena, Kuadrilla osatzen duten sei udalerrietan. Horietatik, 400 baino gehiago dira ahobiziak, eta gainerakoak belarriprestak. Zigoitian, 80 lagun inguruk eman dugu izena jada: 30 bat dira belarriprestak, eta 50 inguru ahobiziak.

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, eta gero eta gehiago dira bertan izena eman eta parte hartzeko prest duten herritarrak. Horretarako, bi modu daude; batetik, internet bidez eman daiteke izena, ondorengo helbidean:

Izenematea.euskaraldia.eus

Bestetik, Zigoitia udalerrian,  GIZARTE ETA KULTUR ZENTROAN ere eman dezakezu izena, bertan dauden inprimakiak beteta.

Era berean, herriz herri ohiko moduan antolatzen diren festa, azoka eta bestelako ekitaldietan ere izena emateko mahaia aurkitu ahal izango du hala nahi duenak.