Itzuli

"Zigoitiko euskara" liburua, kultur etxean eskuragarri

Aitor Arana idazleak aurkezpena egin ondoren, hala nahi dutenek liburuaren ale bat jasotzeko aukera dute.

Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak "Zigoitiko euskara" liburua argitaratu du, eta joan berri den astean egin du aurkezpena, 60 bat lagunen aurrean. Liburuan, Zigoitiko euskarak dituen lekukotasun idatzietatik abiatuta, bertako aldaerak dituen ezaugarrien iruzkina eta hiztegia aurkituko ditu, interesa daukanak.

Zigoitiko kultur etxean daude eskuragarri, dohainik, liburuaren aleak.