Itzuli

Zigoitiko Udalak osasun-maskarak gaika biltzeko eta birziklatzeko zerbitzua martxan jarri du

Zigoitiko udalak 3 edukiontzi berri jarri ditu osasun-maskarak birziklatzeko

Bistan da gaur egungo osasun-egoera dela eta, osasun-maskararen erabilera dela prebentzio-neurri nagusietako bat, COVIDaren kutsatzea eta hedatzea saihesteko.

Osasun-maskarak, beraz, sortzen dugun hondakin berri bihurtu dira, eta ezinbestean eragin kaltegarria izan dezakete ingurumenean. Horren adibide dira kalean ikusi ohi ditugun maskarak, gure ibai, mendi, ingurune natural, itsaso eta abarretan amaitzen direnak.

Osasun-agintariek maskara hauek gainontzeko hondakinen edukiontzian (edukiontzi grisa)  uzteko mezua zabaldu dute, baina, azkenean, zabortegian amaitzen dute.

Horregatik, Zigoitiko Udalak osasun-maskara hauek gaika biltzeko eta birziklatzeko zerbitzu berria martxan jarri du.

Horretarako, osasun maskarak biltzeko 3 edukiontzi jarri dira: Udaletxean, centro sozio-kulturalean eta Gorbeia Eskola ikastetxean.

Edukiontzi hauetan bildutako maskarak birziklatze-planta batera bidali eta bertan birziklatuko  dira, industria-prozesuetan berriz erabil daitezkeen produktua bihurtuz. Beraz, hondakin hau ekonomia zirkularreko ziklo batean sartuko da, ingurumenean sortzen duen inpaktua gutxituz.

Zaindu dezagun planeta, keinu txiki bat arrazoi handi batengatik!