Itzuli

Zigoitiko Udalak herritarren eta Administrazioaren arteko zuzeneko komunikazio bide berri bat abiarazi du

Zigoitiko Udalak online komunikatzeko bide berri bat abiarazi du, Facebook orrialdeko profil berria, hain zuzen ere, zeinetara honako helbidearen bitartez heldu daitekeen: www.facebook.com/ZigoitikoUdala

Gauzak horrela, beraz, Udalak bere erabaki, plan, asmo eta jardunei buruzko informazioa eta datuak unean bertan jarriko ditu herritarren esku. Udalerriaren inguruko albiste, abisu, agenda, ekitaldi eta jardunei buruzko  azken orduko eduki esklusiboa eskainiko da, besteak beste. Facebookeko orrialde hau hortaz, gobernu irekiaren ernamuina da, gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza ekarriko dituen aginte-modua garatzeko tresna baliagarria, alegia.