Zigoitiko Udala Mugikortasun Diagnostikoa egiten hasi da
Mugikortasuna
Zigoitiko Udalak udalerriko mugikortasunaren diagnostikoa egiteko lanari ekin dio, eta horretarako laguntza tekniko espezializatu baten zerbitzuak kontratatu ditu.
Prozesu honen helburua da udalerriko mugikortasunaren inguruko ohiturei eta errealitateari buruzko diagnostiko zehatza egitea, eta egungo egoera hobetzeko burutu daitezkeen ekintzak edo neurriak identifikatzea, udalerriaren iraunkortasun, segurtasun eta konektibitate irizpideetan oinarrituta.
Herritarren parte hartzea
Dokumentua idazteko ikuspegi teknikoaz gain, herritarren ideiak, kezkak eta ekarpenak barneratu nahi dira, helburu horretarako berariazko parte-hartze prozesu baten bidez. Horretarako, lehenik eta behin, Zigoitian mugikortasun-ohituren mapa bat sortzera bideratutako online inkesta bat planteatzen da.
Inkestari erantzuteko esteka: https://forms.office.com/pages/responsepage.aspx?id=0NPiObuuX0GTQvRQzSroY5XDciFs969HhbFE9NSHoutUM0c4SEtNNFhaTkc2QUxKQzRDU09VUFU3SC4u&origin=QRCode&route=shorturl
Galdetegiari erantzuten dioten pertsonek bidezko merkataritzako produktuak dituzten bi saskiren zozketan parte hartuko dute.
Parte hartu zozketan inkestari erantzunez!
Bestalde, aurrerago, urrian, partaidetza-saio presentzialak antolatuko dira, bai udalerriko Administrazio Batzarrentzat eta gizarte-eragileentzat, bai herritar guztientzat.



