Itzuli

Desinfekzio-lanak eremu irekietan

Koronabirusak kutsatzeko dagoen arriskua dela eta, Zigoitiko Udalak jakinarazten du, babes- eta prebentzio-neurri gisa, eremu irekietan desinfekzio-lanak egiten ari dela:
-  Elikagaien salmenta-zentroen kanpoaldea eta inguruak.
-  Adinekoen egoitzen kanpoaldea eta inguruak.
-  Udal-eraikinen kanpoaldea eta inguruak, mediku-kontsultategia eta konpostaje-guneak.
-  Autobusen geralekuak eta markesinak.