Itzuli

51/2021 DEKRETUA, abenduaren 28koa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak zehazten baitira, osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioaren esparruan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

2021/12/29tik aurrera indarrean jarriko da eta neurrien mantenimendua 2022/01/28ra arte izango da

Neurri nagusiak:

Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera eta ostalaritza: 1:00.

Edukiera-muga mota guztietako establezimenduetan: %60.

Debekatu egiten da zutik kontsumitzea eta mahai bakoitzean edo mahai-multzo bakoitzean gehienez 10 lagun egon daiteke. Txokoei, gazte-lokalei edo elkarte gastronomikoei arau hori aplikatuko zaie.

2022 urtarrilaren 1ean eta 6an: 8.00etatik aurrera irekiko dira establezimenduak.