ZIGOITIKO“EGUZKI JAIA” IRAGARKI -KARTELAREN LEHIAKETA. 2026
Kartelean derrigorrez agertu beharreko textua: “EGUZKI JAIA (Zigoitia) - 2026. Uztailak 31 Julio - Abuztuak 1, 2 Agosto”
OINARRIAK
1.- Lehiaketan edozeinek har dezake parte. Egile bakoitzak gehienez 2 lan aurkez ditzake
2.- Lanak originalak izan behar dira, bestelako lehiaketetan entregatu ez direnak, eta egilea izango da Udaletxe eta hirugarrenen aurrean oinarrietan zehaztutakoa betetzen delaren arduraduna.
3.- Teknika eta materialak libreak izango dira, beti ere imprimatzeko egokiak direnean. Ordenagailuz egiten bada, eta kartela irabazlea suertatzen bada, egileak euskarri informatikoa imprimatzeko ohiko programan erraztuko du. Eta ezin da IA erabili kartela diseinatzeko.
4.- Neurriak: 30 x 40 zm. edo A3 tamainakoa izango da. Kartela formato bertikalean izango da
5.- Kartelean derrigorrez agertu beharreko textua: “EGUZKI JAIA (Zigoitia) - 2026
Uztailak 31 Julio - Abuztuak 1, 2 Agosto”
* Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen duen irudia edo/eta edo testua sartzea baloratuko da.
6.- Lanak euskarri gogor baten gainean joan beharko du estaldurik edo sobre itxian aurkeztuko da. Honekin batera, beste gutunazal bat (itxita) entregatu behar da bertan egilearen datuak sartuko direlarik, izen abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa. Kanpoaldean lehiaketaren izena eta kategoria agertuko dira.
7.- Lanak Zigoitiko Udaletxean entregatu behar dira edo korreoz bidali helbide honetara: Zigoitiko Udala, gutunazalean “EGUZKI JAIA, kartel lehiaketa” jarri behar du. Bengolarra kalea 1. 01138 Ondategi -Araba.
8.- Kartelak entregatzeko epea 2026ko ekainaren 23an bukatuko da, eguerdiko ordubietan.
9.- Alkateak epaimahaia izendatuko du eta euren erabakia aldaezina izando da. Epaimahaiak emateke utzi dezake sariren bat.
10.- Saria:
* Kartel IRABAZLEAK 250 €
* 3 AKZESIT, hiru mailetan banandurik (60 € liburu dendako material- txartelan/ akzesit bakoitzak).
Mailak: * Haurrak (12 urte arte) * Gazteak (13- 17 urte arte) * Seniorrak (18 urtetik aurrera)
11.- Erakusketa: Eginiko lanak Zigoitiko web orrira igoko dira.
12.- Kartel irabazlea Udaletxearen esku geldituko da. Gainerako lanak urriaren 1etik 31ra jaso ditzakete. Epe horretan jasotzen ez direnak Zigoitiko Udalaren jabetzan geratuko dira.
13.- Lana aurkeztean oinarriak eta epaileen erabakia onartzen da.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean



