Itzuli

Gure seme-alabei euskararen erabilerarekin laguntzearen erronka: on-line saioak

Seme-alabek hizkuntzak ondo ikasteari eta euskararekiko harreman positiboa garatzeari garrantzi handia ematen diegu.

Seme-alabek hizkuntzak ondo ikasteari eta euskararekiko harreman positiboa garatzeari garrantzi handia ematen diegu. Horregatik, Gorbeialdeko Kuadrillak familientzat bi hitzaldi telematiko antolatu ditu:

  • Euskaraz, urriaren 27an: Etxean euskararen erabilera sustatzeko ideia eta baliabide praktikoak partekatuko ditugu. 
  • Gaztelaniaz, urriaren 29an: Gure seme-alabei euskararekin eta ikasketekin laguntzeko ideiak, euskaraz jakin ez arren.

Saio praktikoak izango dira, eta hitzaldi bakoitza hainbat ordutegitan eskainiko da, aukeran:

https://ebete.eus/familientzako-hitzaldi-telematikoak-araba-inscripcion-a-las-charlas-on-line-araba/

Animatu parte hartzera!