Itzuli

BERTSOPILOTA, Euskararen Eguna dela eta

Puntako pilotari eta bertsolariez gozatzeko aukera izango dugu Zigoitian.

Abenduaren 3an ospatzen dugu, urtero, Euskararen Nazioarteko Eguna. Mundura begiratzeko, eta mundu hori marrazteko gure modua adierazten du gure hizkuntzak, eta hori ospatu egin behar da.

Aurten, ekitaldi berezi bat antolatu dugu, abenduaren 3ko hitzordua aitziakia modura hartuta: azaroaren 28an, ostirala, 19:00etan BERTSO-PILOTA ekitaldia izango dugu Bengolarra frontoian. 

Pilota-partidarako, Oinatz Bengoetxearekin batera, Erasun, Xabi Ruiz eta Urruzola pilotariak ariko dira. "Komentarista" lanak bertsolariek egingo dituzte: Xabi Igoa eta Martin Abarrategi ariko dira horretan.

Animatu frontoira, giro ederra egongo da eta!