Itzuli

Udal igerilekuak irekiko dira

Datorren asteartean, uztailaren 8an, irekiko dituzte udal igerilekuak.

Uztailaren 8an, asteartea, udal igerilekuak irekiko dira, baina igerilekuen eremu bat bakarrik erabili ahal izango da, bertako lanak oraindik bukatu gabe baitaude. Horrela, aukera egongo da igerilekuak erabiltzeko, eta igerilekuen inguruko belardian egoteko.

Egun bero hauetan herritarrei igerilekuak erabiltzeko aukera errazteko helburuz, sarrera dohainik izango da, lanak bukatu eta instalazioak osorik erabiltzeko modua izan arte. Denbora-tarte horretan baimendutako gehienezko aforoa errespetatu beharko da, beti ere.

Instalazioetako eraikinaren barrura sartzea oraindik ezinezkoa denez, Bengolarra parkean dauden komunak erabili ahal izango dira.

Udalak, behin-behineko irekiera honen aurrean, herritarren ulermena eskertzen du, eta zerbitzua ahalik eta lasterren baldintza normaletan baliatu ahal izatea espero dugu.