Itzuli

Aurrematrikula-epea zabaldu du Gorbeialdeko AEK-k

Euskara norbere herrian ikasteko aukera egongo da 2026-2027 ikasturtean ere.

Ekainaren 30era arte ireki du Gorbeialdeko AEK-k eskualdean, 2026-2027 ikasturtean, aurrematrikula egiteko aukera. Maila eta ordutegi guztiak eskaintzen dira, eta norbere beharretara egokitu daiteke eskaera (beti ere, ondoren taldeak osatzeko baldintzarekin).

Helbide honetan egin ahal izango du aurrematrikula, hala nahi duenak: https://www.aek.eus/aurrematrikula/

Informazio gehiagorako eta harremanetarako: arabakoherriak@aek.eus / 747425436