Itzuli

Udal Igerilekuak - COVID-19ren kontingentzia Plan Berezia, Zigoitiko herritarrei zabaltzeko

Zigoitiko biztanleek jakin dezaten

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2020ko denboraldian igerilekuen instalazioen irekierarako eta mantentze-lanetarako ezarritako osasun-irizpideekin bat etorriz, Zigoitiko Udalak Bengolarrako udal-igerilekuen autokontrolerako planean jarduera-plan berezi bat sartu du, COVID-19rekin lotuta. Plan horren edukia albiste honi erantsi zaio, zabalkunde orokorra izan dezan.

Era berean, kontuan izanik igerilekuek denboraldi honetan koronabirusak sortutako osasun-krisiaren ondorioz izango duten egoera berezia, berri honekin batera doa udal igerilekuak erabiltzeko araudia. Zenbait berrikuntza ditu (beltzez nabarmenduta daude), aurreko bainu-denboraldiekin alderatuta. Araudi hori nahitaez bete beharko dute instalazioak erabiltzen dituzten pertsona guztiek.

COVIDaren ondorioz, araudi berezi bat ere onartu da, erabiltzaile guztiek kontuan hartu beharrekoa.