Itzuli

Martxan dago 2019ko “Irakurri, gozatu, oparitu” kanpaina

Martxoaren 18an jarriko da martxan “Irakurri, gozatu, oparitu” kanpaina Zigoitiko liburutegian. Hemendik aurrera, liburutegira joaten bazara, berri honekin batera doan irudia ikusi ahal izango duzu. Zer esan nahi du horrek?

Erraz-erraza da:

– Liburutegira joan, eta euskarazko liburu bat hartu behar duzu maileguan
– Bueltan eramaten duzunean, fitxa bat bete (2 minututan egingo duzu)
– Trukean, % 35eko deskontu txartel bat jasoko duzu, euskarazko liburu bat erosteko

- Eta, gainera, apirilaren eta maiatzaren bukaeran, parte hartzaile guztien artean, 30€ko bi bono zozketatuko ditugu!!

Ikusten duzu: euskaraz irakurtzeak saria dakar, martxotik maiatzera, Gorbeialdean. Aprobetxatu aukera!