Itzuli

Zigoitiko liburutegiko txoko morea haunditu egin da!

Zigoitiko liburutegiko “txoko feminista” aurkezten dizuegu. Txoko hau, liburutegiko arduraduna sortu zuen orain dela 6 urte eta urrian zehar garapen eta ikusgai egitea bultzatu egin da Gorbeialdeko Kuadrillako berdintasun zerbitzuarekin batera egindako lanaren ondorioz.

Espazioaren helburuak gure buruak formatzea, gozatzea eta feminismoari zein genero aniztasunari buruz irakurtzea dira. Txokoa, edade guztietarako dago bideratuta. Hortaz, animatzen zaitugu bertatik pasatzera eta dauden liburuak ikustera.

Espazio honetan, feminismoan eta genero aniztasunean murgiltzeko nobelak, poesia, entseiuak etab aurkitu ditzakezue. Simone de Beauvoir eta Nuria Varela bezala. Haurrentzako eta gazteentzako estereotipo sexistatik libre dagoen literatura ere aurkitu ditzakezue.

TXOKO MOREAN itxaroten zaituztegu!