Itzuli

BERTSO BARNETEGIA Manurgan, 14-18 urte arteko gazteentzat

BERTSOA BIZI GAZTE ekimenaren barruan, bertso-egonaldia antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak Manurgan, irailaren 1etik 3ra. 14 eta 18 urte arteko gazte zigoitiarrek izango dute parte hartzeko lehentasuna.

Egonaldia, Zigoitiko Udalaren lankidetzari esker atera da aurrera, eta herrialde osoko gazteak daude gonbidatuta. Sormena, inguruaren ezagutza eta lagunartea izango dira protagonista nagusi, Gorbeia magalean kokatutako paraje zoragarrian. Ez da aspertzeko betarik izango.

Izen ematea uztailaren 20a baino lehen on-line egin beharko da  eta Zigoitiko gazteek lehentasuna izango dute. Barnetegiaren kostua pertsonako 35 eurokoa da.

Informazio gehiago behar izanez gero, egin klik hemen:

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/gazteentzako-egonaldia-irailean

edo idatzi araba@bertsozale.eus helbidera.