Itzuli

2020ko udalekuetan aurrez izena emateko epea zabalik.

Izena emateko oinarriak eta funtzionamendu arauak.

ZIGOITIKO UDALEKUAK
2020

IZENA EMATEKO OINARRIAK ETA FUNTZIONAMENDU ARAUAK

 

1. Udalekuen helburuak

  • Umeen artean zenbait balore (hezkidetza, kulturartekotasuna, bizikidetza, gainontzeko parte-hartzaileekiko eta ingurumenarekiko errespetua, etab.) sustatu eta garatzea.

  • Zigoitiko ume eta gaztetxoen hizkuntz ohituretan eragitea, gune, aukerak, ohiturak eta euren arteko harremanak euskaraz sustatuz

  • Gurasoei lana eta familia uztartzeko aukerak ematea, umeen oporraldiaren garaian.

 

2. Udalekuen datak eta ordutegiak

  • Udalekuak 2020ko uztailaren 6tik 17ra bitartean egingo dira.

  • Ordutegia goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00etara izango da.

  • Zaintza zerbitzua behar duenentzat egongo da 9:00etatik 9:30etara eta 14:00etik 14:30etara.

 

3. Nork har dezake parte

  • 2009 eta 2017 artean jaiotakoek eman ahal izango dute izena udalekuetan. Erroldatutako umeei lehentasuna hemango zaie. Gainera, Zigoitian erroldatu gabekoek ere parte hartu alhal izango dute, baldin eta zozketa egin ondoren bete gabeko plazak geratzen diren.

  • Irisgarritasun unibertsala bermatzeko eta desgaitasunen bat duten pertsonen aukera berdintasunaren eta diskriminazio- ezaren sustatzeko neurri moduan (51/2003 Legean jasotakoak), behar berezi hauek aztertu eta baloratruko egingo dira. Jarduera egoki burutzeko aurreikusi daitekeen edozein arazoren berri eman beharko du izena ematen duen guraso edo arduradunak taldeak osatzerakoan eta hezitzaile laguntzaileen beharrak zehaztekoan informazio guztia edukitzeko.

3. Izena ematea

Izen-ematea egin ahal izango da Internet bidez udaleko web gunean, www.zigoitia.eus,izena emateko eskabidea bete eta kulturtegia@zigoitia.eus helbidera bidaliz edota Zigoitiko Gizarte eta Kultur Etxean astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 20:30etara.

Izena emateko bi modu daude:

  1. banakako izen ematea: haur bakoitzak izen emate orri bat beteko du, eta zozketan parte hartzeko zenbakia bat izango du.

  2. Familiako izen ematea: Aukera hau erabiliz gero, anai-arrebak elkarrekin izena emandako guztiak zenbaki bakar batekin sartuko dira zozketan.

 

4. Plazak esleitzea

Leku mugatuak dira.

Eskabideak dauden plazak baino gehiago badira zozketa egingo da:

  • Zozketa egingo da Izena emateko epea amaitzen denean, baldintza guztiak betetzen dituztenekin.

  • Zozketan plazarik lortu ez duten eskabideak itxaron zerrendan sartuko dira, zozketa zenbakiaren arabera ordenatuta.

 

Izena emateko epea bukatzen denean plaza libreak geratzen badira, izena ematea epez kanpo egin dutenei eskainiko zaizkie, izena eman ahalako hurrenkeran.

 

5. Epeak

  • Izen emateko epea: 2020ko ekainaren15tik 26ra

  • Zozketa ekainaren 29an egingo da, aldez aurretik adieaziko da aldekatak egotekotan.

  • Ekainaren 29an familia bakotzari adieraziko zaio bere haurrari plaza egokitu zaion ala ez eta ordaintzeko modua jakinaraziko zaio.

  • Uztailaren 1ean bilera bat egingo da familiekin udalekuetan jarraitu beharreko jarduerak, beharrak eta protokoloak azaltzeko.

 

Eskaera egiterakoan, posta elektronikoaren helbidea jarriz gero, zozketaren emaitzarekin eta ondoren eman beharreko urratsekin jakinarazpen pertsonalizatua jasoko du bakoitzak e-posta bidez.

6. Covid-19 dela eta, segurtasun neurriak

Covid-19ak sortu duen osasun egoera dela eta, 2020ko udalekuak egoera horretara egokitutakoak izango dira. Unean-uneko egoeraren arabera eta osasun agintariek agindutakoaren arabera, neurriak zorroztu edo arindu ahal izango dira.

1. Guraso/tutore/arduradunek haurra lagundoko dute goizero udalekuetako sarreran eta irteeran.

2. Haurrei tenperatura hartuko zaie sarrean, eta sukarra izanez gero etxera joan beharko du. Horregatik oso garrantzitsua izangoo da guraso/tutore/arduradunak itxarotea haurra sartu arte.

3. ondoren, gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbituko dituzte haurrek eta taldeka gelatara joango dira.

4. 6urtetik gorakoentzat derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea 2 metroko distantzia ezin bada gorde, beraz haur guztiek etxetik ekarri beharko dute musukoa, eta sarreran erakutsi.

5. Goizean zehar, beti saiatuko gara, dinamika eta joko batzuen bidez tarteak egoteko musukorik gabe, hau da, 2 metroko arau errespetatuz.

6. Printzipioz, haur bakoitzak gehienez harremana izango du bere taldekoekin.

7. Familiei eskatzen diegu zuhurtzia handiz jokatzea, eta etxeetan edo haurra gaixotuz gero, ahalik eta lasterren horren berri ematea, protokoloek ezarritakoa lehenbailehen bete ahal izateko.

8. Bestelako arrazoiren batengatik, haurren batek ez badu udalekura joan behar egunen batean, udalekuko arduradunari jakinaraztea eskatzen da.

9.Haurren bat edo hezitzaileren bat Covid-19rekin gaixotzen bada edo susmoa badago, beharreko neurriak hartuko dira, eta egoeraren arabera gerta liteke talderen batean edo egoeraren arabera udaleku osoa bertan behera geratzea.

10. Haurrek ezin dute inolako jostailurik eraman etxetik. Hezitzaileek emango diete behar dutena. Haur bakoitzak bere hamaiketakoa eraman ahal izango du.

12. Programazioak, jokoak, irteerak eta abar, unean uneko osaun egoerara egokituko dira.