Liburutegia

Jolas-Almanaka

(Jolas-Almanaka)

Pentsatzen ari gara ondo legokeela, berrogeialdietako orduak arinagoak egiteko asmoarekin, Zentroaren bizitzan parte hartzen dutenei gauza batzuk eskatzea. Ispiritu honekin “Jolas-Almanaka” hau jaio da, saski-naski bat ipuinaz, poemaz, musikaz eta jolasaz beteta… km-0ko materialekin.
Espero dugu hemen josteta pixka bat aurki dezazuela.
Agur bero bat eta eutsi gogor!!

Ipuinak

Ipuinak:

Mila, "Marcelina en la cocina"

Helena, "La palmera (Cuento nigeriano)"

Almu , "Nikolas" (Txabi Arnalen ipuin bat)

Ana, "Ekilore"

Peggy, "Who stole the baby rabbit?"

Musika

Laurak, Dominizubi Eskolako irakasleak, Ludovico Einaudiren “Fly” jotzen digu. Musika introspektiboa, meditatzera gondidatzen gaituena. Lauraren esanetan: “Jotzen edo entzuten dudan bakoitzean hunkitzen nau, gauza asko gogora ekartzen. Gizon honen musika dotorea eta zintzoa da.” Aupa Minimalismoa!

"Fly" de Ludovico Einaudi

Diegok, Dominizubi eskolako irakasleak, Johann Sebastian Bachen (1685-1750) Concerto n. 5 Fa txikian gomendatzen digu. Kasu honetan Glenn Gouldenen interpretazio bikainean.

Diegok Bachen maisotasuna azpimarratzen du “seguraski askoen ustean Bach garai guztietako konpositore handiena da. Bere lana neurtezina da eta ezin dugu zihurtatu zein den bere esanahia. Dena den, Bachen hitzetan: "Lortu dudana, lanari eta praktikari esker lortu dut. Dohain eta gaitasun natural arrunta duen edozein pertsonak lor dezake."
“Lan amaigabe, analisi, hausnarketa, idazkera, autozuzenketa etengabekoa, hori da nire sekretua”.

n. 5 en Fa menor de Bach interpretado al piano por el excelente Glenn Gould

"Encadenado Cuento Libre"

Honaino “Encadenado Cuento Libre”-ren lehenengo atala. Parte hartu dute: Javik (Liburutegi), Milak (Buruaga), Helenak (Manurga), Almuk (Murua), Maitek (Eribe), Anak (Buruaga), Oihanak (Santurde) eta Soniak (Apodaka).

“Encadenado Cuento Libre”-k jarraitzeko asmoa du baina Jolas-Almanakan material ugari dagoela kontuan hartuta hemendik aurrera, bakoitzaren zatia beharrean, blokeak egin ahala igoko ditugu.

Zorionak gure ipuin-kontalari horiei! Ohituta gaude beraien eskutik gauza asko jasotzera musutruk eta istorioen harila bukaezina askatzen doaz, bakoitzak bere estilo eta erarekin batera.
Istorio horiekin topa egitera ehunduz ateratzen dira. Harila askatuz, ehuntzen ehunduz doaz.