Gazteleku

ZigoitiBirus Lehiaketa

Gaur Zigoitiko Gaztelekuaren eskutik proposamen berri bat dugu!

Zigoitibirus Txapelketa!!!

Kuarentena honetan aspertuta bazaude etxetik atera ezin zarelako, eta gaztelekuko kidea bazara, hau da zure aukera denbora pasatzeko eta aldi berean txapelketa batean parte hartzeko!

Txapelketa hau froga desberdinak egitean oinarritzen da. Froga hauek sukaldaritza,kirola,jokuak,gaitasunak...izan daitezke, eta parte hartzaile bakoitzak bideo edo argazki bat igotzen badu ekintza hori egiten puntu bat irabaziko du.

Apirilaren 15an txapelketa amaitzen denean puntu gehien dituzten 3 pertsonek sari bana izango dute! Zer iruditzen zaizue? Animatu eta parte hartu! #AlmaqueLúdico #JolasAlmanaka #zigoitikokulturetxea #zigoitikogaztelekua #zigoitibirustxapelketa

Horrekin lotura duten estekak

1.go Froga

Arratsalde on gazte!

Zer moduz daramazue berrogeialdia? Ziur askotan zer egin jakin gabe zaudetela… ba hemen ekartzen dizuegu gure txapelketaren lehenengo proba… Lehiaketa hasteko zuen sukaldaritza trebetasunak ikusi nahi ditugu eta horretarako bizkotxo bat egitea proposatzen dizuegu.

BIZKOTXOA
Osagaiak:
- 250 gramo espelta-irina (edo etxean duzuena)
- 2 arrautz
- 60 ml oliba olioa
- Platano 1 (edo sakarina likidozko 2 koilaratxo edo 4 datil)
- Jogurt natural 1 (edo nahi duzuen zaporea)
- 15 gramo legamia (sobre bat)
- Kanela edota txokolatezko zatiak bota dezakezue ere.

No hay ninguna descripción de la foto disponible.

Prestaketa:
Hasteko, ontzi batean irina eta legamia nahastuko ditugu. Ondoren arrautzak, oliba olioa eta jogurta nahastuko ditugu sakarinarekin batera. Nahasketa hori irinarekin eta legamiarekin nahastuko dugu. Bukatzeko, nahi izanez gero kanela botako diogu eta nahastu ostean molde batean jarriko dugu.

Nahasketa moldean jarri baino lehen garrantzitsua da moldea olio pixka batekin bustitzea edo gurin pixka batekin igurtzea, labatik ateratzekoan moldetik erraz atera dadin.

Nahasketa moldean dugunean txokolatezko zatiak masaren gainetik jarri dezakegu edo besterik gabe labera sartu 40-45 minutuz 160 gradutan. Labea aurretik berotu behar da, bizkotxoa sartzerakoan tenperatura egokia eduki dezan.

No hay ninguna descripción de la foto disponible.

Ez ahaztu bizkotxoa egin ondoren guri argazkia bidaltzea eta sukaldea ondo jasotzea!

Hemen bizkotxoa egiteko era bat uzten dizuegu baina beste forma batekin ere egin dezakezue. Beste prozedura batekin egiten baduzue jarri errezeta argazkiarekin batera eta horrela guztion artean errezeta-liburu bikaina osatuko dugu!

La imagen puede contener: comida e interior

2. Froga

Kaixo gazteak! 

Zer moduz daramazue kuarentena, aspergarria? Ba ez kezkatu, Zigoitibirus Txapelketatik froga berriekin gatoz! Aurreko egunean sukaldaritza pixka bat landu genuen, baina gaur kirola tokatzen zaigu, gorputza animatzeko. Proposatzen dizuegun froga hurrengoa da: bideo bat grabatu behar duzue 15 flexio, 15 eserialdi eta 5 burpee egiten, eta kulturtegia@zigoitia.eus helbidera bidali! Ez kezkatu ariketak ulertzen ez badituzue, hemen laguntzeko bideotxo bat uzten dizuegulako!

Animatu eta parte hartu, horrela denbora askoz azkarrago pasatzen dela!

Hemen daukazue ipurdia mugitzeko beste bideo batzuk. Etxean hainbeste denbora eramanga garrantzitsua da noizean behin mugitzea!

3. FROGA

Kaixo guztioi!

Zer moduz hasi duzue astea? Seguro asteburuan pasa den asteko froga guztiak egiteko denbora izan duzuela!

Gaurkoan sofa, manta eta krispeten saio bat proposatzen dizuegu!Oraingoan "Merlí" telesaia ikustea proposatzen dizuegu. Lasai egon ahal zarete, froga honetan puntuak irabazteko ez da beharrezkoa kapitulu guztiak ikustea... kapitulu bat ikustea eta haren inguruan laburpen moduko bat, iruzkin bat edo zer den gehien eta gutxien gustatu zaizuena esatea nahiko da irabazteko.

Kapituluak ikusteko internet-en "Merlí" jartzearekin web orrialde ezberdinak ateratzen dira. Netflixen ere aurki dezakezue.

Telesail honen kapituluak euskaraz egon behar dira nonbait, nahiz eta guk asko bilatu eta gero ez aurkitu: Norbaitek aurkitzen baditu asko eskertuko genioke eta nork daki... agian puntu extraren bat emango genioke ere...

Zuen iruzkinen zain gelditzen gara! Ondo izan!

 

4. FROGA

Kaixo lagunak!

Gaur beste proba bat proposatuko dizuegu "ZigoitiBirus" lehiaketarako. Patata tortilla gozoa prestatuko dugu zuen familiekin dastatu ahal izateko. Errezeta gehiago izanez gero, bidali guri, aparteko punturen bat irabazteko.

On egin!