Itzuli

Kontzertua "3yjazz" Fetén Fetén.

Jazz musikaren kantu handien bilduma bat. Jorge Arribas, Diego Galaz Y Miguel Malla. Publiko guztiak. Sarrera.- 8 € nagusiak. 5 € gazteak eta 60 urtetik gorakoak.

Musika herrikoia eta jazz-a, Fetén Fetén taldeak eta Miguel Mallak osatutako hirukotearen eskutik.

“Fetén Fetén” taldeko Jorge Arribas eta Diego Galaz musikariek, “Racalmuto” eta “Mastretta” taldeetako saxofoijole eta klarinetista Miguel Mallarekin, ikuskizun berri bat dakarte: “3yJazz”. Jazz musikaren kantu handien bilduma bat dute ardatz, eta, bertan, hiru artista handi hauen ikuspegibereziaren arabera gogoratzen dituzte, besteak beste, jazz-aren jatorria, New Orleans hiriko kultura-nahasketa, Mississippi ibaiaren deltako “Dixie”aren garaia, gerrarteko garai zoriontsuan Chicago eta New York-eko klubetan musikak izan zuen pizkundea, swing-a, edo musika unibertsal honek hainbat esparrurekin izan duen fusioa: tradizioa, erritmo europarrak, “gypsy” doinuak, kabaretaren oroitzapenak edo tango iradokitzailea.