Udal-Errolda

Hemen dagoen informazioak dibulgaziozko izaera soilik du, eta inoiz ere ez da Administrazioarentzat loteslea izango. Informazio gehiago jaso nahi baduzu, begiratu indarrean dagoen araudian.

Udaleko Biztanle Erroldan alta ematea jaiotzaz

Zer da

Zigoitiko Udaleko Biztanle Erroldan jaioberri bat inskribatzea.

Nork eska dezake

  • Jaioberriaren gurasoetako batek. Beste gurasoaren baimena behar da, baldin adingabea haietako batekin bakarrik erroldatzen bada.
  • Legezko tutoretza duen pertsonak.
  • Bi gurasoen edo legezko tutorearen ordezkari diharduenak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Gurasoaren edo legezko tutorearen NAN, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Ordezkaria dagoen kasuan, ordezkariaren NAN, pasaportea edo bizileku-baimena. Ordezkaritza-idazkia aurkeztu beharko da.
  • Tutoretza egiaztatzen duten agiriak, legezko tutorea gurasoez kanpoko beste pertsona bat izanez gero.
  • Familia-liburua, jaioberria bertan jasota dagoela.
  • Adingabea gurasoetako bakar batekin erroldatzen bada, beste gurasoaren baimena egiaztatu beharko da (Guraso arteko baimen-agiria), EINren ereduaren araberako zinpeko adierazpena,  edo adingabearen legezko tutoretza izatea, epai judiziala edo hitzarmen arauemailea aurkeztuta.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Izena ematen den egunean.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Agiriak jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Datuak, zuzenak baldin badira, Biztanle Erroldaren aplikazioan sartzea, eta alta emateko eskaera inprimatzea; eta behin interesdunak datuak egiaztatu eta gero, sinatu egiten da.
  3. Alta emateko eskaera eskaneatu eta haren sarrera-erregistroa egitea.
  4. Idazkaritzak sinatzea.

Ondorengo izapideen laburpena

Artxibatzea.

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Herritarrei prozesua errazago egiteko eta arinago bideratzeko, aurkeztu behar diren agirien fotokopiak doan egin ahalko dira udaletxeko bulegoan bertan.

Udaleko Biztanle Erroldan alta ematea, bizileku-aldaketaz edo omisioz

Zer da

Zigoitiko Udaleko Biztanle Erroldan alta ematea beste udalerriren batetik bizilekuz aldatzeagatik, edo omisioz (udalerrian bizi ohi diren pertsonek, inongo udal-erroldatan izena emanda ez daudenean, omisioz eskatu beharko dute inskribatzeko).

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Nortasuna identifikatzeko agiriak:
Atzerritarren nortasuna identifikatzeko agiriak:
  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechesteingo eta Suitzako herritarrek pasaportea edo beren herritartasunari dagokion herrialdeko nortasun-agiria aurkeztu beharko dute, indarrean, bai eta, izanez gero, Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatu izanaren egiaztagiria; han, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) ageriko da. Erroldatzeko, AIZ lehenetsiko da.
  • Beste estatu batzuetako herritarrek Espainiako agintaritzak emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute, indarrean. Bestela, herritarrak diren herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute, indarrean. (Beste herrialde batzuetako bizileku-txartelak ez du balioko). Erroldatzeko, AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia) lehenetsiko da.

Etxebizitzaren dokumentazioa:

Etxebizitzaren jabeen, maizterren edo etxebizitza erabiltzeko eskubidea dutenen erroldaren kasuan:

  • Jabetzaren titulua.
  • Etxebizitzaren alokairuaren kontratua; orain dela gutxikoa ez bada, horrez gain, alokairuaren azkeneko ordainagiria ere aurkeztu behar da.
  • Berrakuratzeen kasuan, berrakuratze-kontratua, alokairuaren kontratua eta etxebizitzaren jabearen baimena.
  • Erabilerarako eskubidea egiaztatzen duten beste titulu batzuk (dibortzioaren kasuan, sententzia judiziala; testamentuak, dohaintzak, etab.)

Etxebizitzaren jabetza-titulurik ez izatekotan, alokairu-kontratua edo etxebizitza erabiltzeko eskubidearen titulua, etxebizitzaren jabeen alokairu-kontratuaren titularren edo erabilera-eskubidearen titularren baimena. Horrekin batera, baimena ematen duen pertsonaren nortasun-agiriaren fotokopia eta bere erabilera-eskubidearen tituluarena ere aurkeztu behar da (azken hau, aurretiaz Udalean ez badago bakarrik).

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Inskribatzen den egunean bertan.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Agiriak eta etxebizitzaren egoera (jabetza, hutsik dagoen ala ez,....) egiaztatzea
  2. Datuak, zuzenak baldin badira, Biztanle Erroldaren aplikazioan sartzea, eta alta emateko eskaera inprimatzea; eta behin interesdunak datuak egiaztatu eta gero, sinatu egiten da.
  3. Alta emateko eskaera eskaneatu eta haren sarrera-erregistroa egitea.
  4. Idazkaritzak sinatzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Baldintzaren bat ez bada betetzen, erroldan alta ematea ez onartzeko ebazpen arrazoitua, eta Idazkaritzak eskatzaileari hura jakinaraztea.

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Ez da beharrezkoa jatorrizko udalerriko erroldan baja emateko eska dadin; alta baino ez da izapidetu behar Zigoitiko Udalean, eta udalak berak jatorrizko udalerriari horren berri emango dio, eta hark kudeatuko du hango erroldako baja..

Izapide hau egingo da “Zerga-egoitzaren alta” izapidearekin batera eta “Titulartasunaren eta/edo helbideratzeen alta” izapidearekin batera, hala dagokionean.

Udaleko Biztanle Erroldako baja udalerritik ateko bizileku-aldaketaz

Zer da

Zigoitiko Udaleko Biztanle Erroldako bajak, bizilekua beste udalerri edo herrialde batera aldatzearen ondorioz.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Pertsona batek Zigoitia udalerriko erroldako baja nahi duenean, bizilekua Espainiako estatuko beste udalerri batera aldatzen duelako.

  • Ez da beharrezkoa Zigoitiko erroldako baja eskatzea. Erroldatu nahi duen udalerriko erroldan alta ematea baino ez du izapidetu beharko (udalerri horrek Zigoitiko Udalari bajaren berri emango dio, eta hemen ofizioz kudeatuko da).

Espainiako herritar bat atzerrira aldatzen denean.

  • Joandako herrialdean Espainiak duen kontsulatuan inskribatu beharko du pertsona horrek (Zigoitiko Udalari bajaren berri ematen dio, eta hemen ofizioz kudeatuko da). Hala dagokionean, idatzizko eskaera egin ahalko dio Zigoitiko Udalari erroldan baja emateko, dena delako udalerrian edo kontsulatuan inskribatu izana egiaztatzen duen agiria gehiturik (altaren eguna berariaz adierazita).

Atzerriko herritar bat atzerrira aldatzen denean.

  • Zigoitiko erroldan baja eskatu nahi badu, idatzizko eskaera egin beharko du, bere nortasun-agiriaren fotokopia gehiturik.

Etxebizitza batean bizitzea legitimatzeko titulu bat duen pertsona batek etxebizitza berean erroldaturiko beste pertsona baten baja ofizioz eskatu nahi duenean.

  • Etxebizitza batean bizitzea legitimatzeko moduko titulu baten jabe den pertsona batek etxebizitzako beste bizilagunei erroldatik baja emateko eskatu nahi badu, Biztanleriaren eta Toki Erakundeetako Lurralde Mugapenaren Arautegiko 72. artikuluan xedaturikoari helduz, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
  • Beste batzuen bajarako eskaera, halakoen datuak adierazita, eta haiekin harremanetan jartzeko bide bat emanda (telefonoa, helbidea, ...).
  • Etxebizitzan bizitzea legitimatzen dion tituluaren egiaztagiria (eskritura, jabetza-erregistroaren ohar bakuna, aski izanik katastroan etxebizitzaren titulartasunaren ehuneko ehuna jasotzea).

Banantze-epaia edo dibortzio-epaia duen pertsona batek etxebizitzan erroldaturiko ezkontide ohiaren baja eskatu nahi duenean.

Aurreko paragrafoan jasotzen den ofiziozko baja-eskaera etxebizitzan erroldaturiko pertsonak banantzearen ondorioz egiten bada, banantze-epaiaren kopia aurkeztu beharko da, etxebizitzaren gozamena, esklusiboki, ezkontide eskatzaileari ematen zaiola zehazturik.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Espainiako herritar bat, bizileku-aldaketaz, beste udalerri edo herrialde batean alta eskatzean, ofizioz baja ematea: unean bertan.

Etxebizitza batean bizitzea legitimatzeko titulua duen pertsona batek eskatuta, bidegabeko inskribatzeagatik ofizioz baja ematea:

Ebazteko epea, gutxi gorabehera: 3 hilabete.

Ebazteko legezko epea, gehienez: 3 hilabete.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

Etxebizitza batean bizitzea legitimatzeko titulua duen pertsona batek eskatuta, bidegabeko inskripzioagatik ofizioz baja ematea:

  1. Baja eskatzen duen eta etxebizitzan bizitzea legitimatzen dion titulua egiaztatzen duen pertsona horren eskaera jaso, egiaztatu, eskaneatu eta erregistratzea. Eskatzaileak halako pertsonen zerrenda eman beharko du, bai eta haiekin harremanetan jartzeko bide bat ere (telefonoa, helbidea, ...).

Ondorengo izapideen laburpena

Espainiako herritar batek, bizileku-aldaketaz, beste udalerri edo herrialde batean alta eskatzean, ofizioz baja ematea:

  1. EINren jakinarazpen telematikoa jasotzea, errolda-aldaketekin; edo, bestela, aurretiaz, interesdunaren jakinarazpena jasotzea.
  2. Datuak Biztanle Erroldaren aplikazio informatikoan sartzea.

Etxebizitza batean bizitzea legitimatzeko titulua duen pertsona batek eskatuta, bidegabeko inskripzioagatik ofizioz baja ematea:

  1. Interesdunei entzunaldia egitea, bizi ohi diren udalerria edo herrialdea jakinaraz dezaten, eta dagokion udal-erroldan edo Espainiaren kontsulatuan alta emateko eska dezaten.
  2. Interesdunak bajarekin ados ez dagoela adierazten badu, Erroldatze Kontseiluaren aldeko txostena eskatu beharko da, erroldatik kendu ahal izateko.
  3. Alkatetzaren baja emateko dekretua.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Udaleko Biztanle Erroldako baja heriotzaz

Zer da

Udaleko Biztanle Erroldan zendutako pertsona baten inskripzioaren baja egiteko eskatzea.

Oro har, Estatistikako Institutu Nazionalak hilero emango dio Udalari erroldan baja eman behar zaien pertsonen informazioa, eta Udalak ofizioz kudeatuko du baja. Hala ere, alderdiak eskatuta ere eman ahalko zaio erroldako baja zendutako pertsonari.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Heriotza-ziurtagiria.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Unean bertan.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskatzailearen datuak dituen eskaera jaso, egiaztatu, eskaneatu eta erregistratzea.
  2. Datuak Biztanle Erroldaren aplikazio informatikoan sartzea.
  3. Baja emateko Alkatetzaren ebazpena, eta interesdunari hura jakinaraztea.

Ondorengo izapideen laburpena

Artxibatzea

Nork onartzen du

Zendutako pertsonaren baja alderdiak hala eskatuta ematen denean, Alkatetzak.

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Udaleko biztanle erroldan egoitza aldatzea (udalerri barruan)

Zer da

Errolda aldatzea lehendik ere erroldan izena emanda dagoen pertsona bat Zigoitia udalerriaren barruko beste etxe batera aldatzeagatik, udal-erroldan bajarik eragin gabe.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Beste baten izenean jardunez gero, legezko ordezkaritzaren agiria.
Nortasuna identifikatzeko agiriak:
  • Erroldatzen diren pertsona guztien NAN (nahitaezkoa 14 urteez geroztik).
  • Adingabeak erroldatzean, familia-liburua edo, izanez gero, NAN.
  • Adingabea gurasoetako bakar batekin erroldatzen bada, beste gurasoaren baimena egiaztatu beharko da (guraso arteko baimen-agiria), EINren ereduaren araberako erantzukizunpeko adierazpena,  edo adingabearen legezko tutoretza izatea, epai judiziala edo hitzarmen arauemailea aurkeztuta.  
Atzerritarren nortasuna identifikatzeko agiriak:
  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechesteingo eta Suitzako herritarrek pasaportea edo beren herritartasunari dagokion herrialdeko nortasun-agiria aurkeztu beharko dute, indarrean, bai eta, izanez gero, Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatu izanaren egiaztagiria; han, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) ageriko da. Erroldatzeko, AIZ lehenetsiko da.
  • Beste estatu batzuetako herritarrek Espainiako agintaritzak emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute, indarrean. Bestela, herritarrak diren herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute, indarrean. (Beste herrialde batzuetako bizileku-txartelak ez du balioko). Erroldatzeko, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) lehenetsiko da.

Etxebizitzaren dokumentazioa:

Etxebizitzaren jabeen, maizterren edo etxebizitza erabiltzeko eskubidea dutenen erroldaren kasuan:

  • Jabetzaren titulua.
  • Etxebizitzaren alokairuaren kontratua; orain dela gutxikoa ez bada, horrez gain, alokairuaren azkeneko ordainagiria ere aurkeztu behar da.
  • Berrakuratzeen kasuan, berrakuratze-kontratua, alokairuaren kontratua eta etxebizitzaren jabearen baimena.
  • Erabilerarako eskubidea egiaztatzen duten beste titulu batzuk (dibortzioaren kasuan, sententzia judiziala; testamentuak, dohaintzak, etab.)

Etxebizitzaren jabetza-titulurik ez izatekotan, alokairu-kontratua edo etxebizitza erabiltzeko eskubidearen titulua, etxebizitzaren jabeen alokairu-kontratuaren titularren edo erabilera-eskubidearen titularren baimena. Horrekin batera, baimena ematen duen pertsonaren nortasun-agiriaren fotokopia eta bere erabilera-eskubidearen tituluarena ere aurkeztu behar da (azken hau, aurretiaz Udalean ez badago bakarrik).

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Inskribatzen den egunean bertan.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Agiriak eta etxebizitzaren egoera (jabetza, hutsik dagoen ala ez,....) egiaztatzea
  2. Datuak, zuzenak baldin badira, Biztanle Erroldaren aplikazioan sartzea, eta egoitza aldatzeko eskaera inprimatzea; eta behin interesdunak datuak egiaztatu eta gero, sinatu egiten da.
  3. Egoitza aldatzeko eskaera eskaneatu eta haren sarrera-erregistroa egitea.
  4. Idazkaritzak sinatzea.

Ondorengo izapideen laburpena

Artxibatzea

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Interesdunak etxebizitza bera ez diren egoitza batetik baino gehiagotik baldin badatoz, egoitza bakoitzerako aldaketa/lekualdaketa eskatu beharko da (ordezkari bat erabil daiteke).

Izapide hau egingo da “Zerga-egoitza aldatzea” izapidearekin batera eta “Titulartasuna eta/edo helbideratzeak aldatzea” izapidearekin batera, hala dagokionean.

Udaleko Biztanle Erroldan datu pertsonalak aldatzea

Zer da

Udaleko Biztanle Erroldan inskribaturik dagoen pertsonaren datu pertsonalak aldatzea (izena, deiturak, egoera zibila,  herritartasuna, jaiolekua edo jaioteguna, sexua, ikasketak, NAN, jaiotza-udalerria edo jaiotza-probintzia…), edo errakuntzaren bat gertatu delako, edo daturen bat aldatu delako.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskaera orokorra
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia edo halakoa ordezkatzen duen agiriarena; edo, hala dagokionean, bizileku-baimena edo AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia).
  • Beste baten izenean jardunez gero, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Aurkeztu beharreko agiriak aldatu nahi den datuaren araberakoak izango dira.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Aldaketa egiten den unean bertan

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Dagozkion agiriak jaso, egiaztatu, eskaneatu eta erregistratzea.
  2. Datuak biztanle-erroldaren aplikazio informatikoan aldatzea.
  3. Agiriak Idazkaritzara igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

Artxibatzea

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Errolda-ziurtagiria, banakakoa edo taldekakoa

Zer da

Pertsona bat edo batzuk erroldatuta daudela ziurtatzen duen agiria, unean Udaleko Biztanle Erroldan jasota dauden datuak bertan adierazirik. Errolda-orriaren desberdina da, agiriak Idazkaritzaren sinadura eta Alkatetzaren ontzat emana baititu.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren ordezkariak.

Erroldako datuak konfidentzialak dira, eta honako hauek dira informazio horretan sartzeko eskubidea duten interesdunak:

  • Adingabeen egoitza-ziurtagiria: gurasoak edo tutoreak edo halakoen ordezkariak.
  • Adin nagusikoen egoitza-ziurtagiria: norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Inskripzio-ziurtagiria (bizikidetza): norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Inskripzio-ziurtagiria (bizikidetza), zendutako pertsona batekin: norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Zendutako pertsona baten egoitza-ziurtagiria: interesduna den edozein pertsona.
  • Baja emandako pertsona baten egoitza-ziurtagiria: norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Baja emandako pertsona baten inskripzio-ziurtagiria (bizikidetza): norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Interesdunak NAN, pasaporte edo halakoa ordezkatzen duen agiria aurkeztu beharko du; edo, hala dagokionean, bizileku-baimena edo AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia).
  • Interesdunaren ordezkari jardunez gero, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
  • NAN, pasaportea edo halakoa ordezkatzen duen agiria; edo, hala dagokionean, bizileku-baimena edo AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia).
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria (ordezkaritza-idazkia)
  • NANaren, pasaportearen edo halakoa ordezkatzen duen agiriaren fotokopia; edo, hala dagokionean, bizileku-baimena edo AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia). Adingabeen kasuan, familia-liburua.
  • Adingabeen egoitza-ziurtagiria egiteko: familia-liburua edo tutoretzaren agiria aurkeztu behar da. Seme-alaba adingabeen egoitza-ziurtagiria eskatzen denean, haiekin etxebizitza berean bizi izaten ez denean, guraso-agintea egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, edo seme-alabekin bizi den gurasoaren baimena.
  • Inskripzio-ziurtagiria (bizikidetza) egiteko: ziurtagiri historikoari dagokionez, ez da agiririk behar, egungo pertsona berekin inskribaturik egonez gero eta beste pertsonarik ez badago erroldaturik. Gainerakoetan, adin nagusiko GUZTIEN baimena eta nortasun-agirien fotokopiak beharko dira, bai eta adingabeen familia-liburua ere.
  • Zendutako pertsona baten egoitza-ziurtagiria egiteko: heriotza erroldaren aplikazioan jasota ez badago, heriotza-agiria aurkeztu beharko da.
  • Baja emandako pertsona baten inskripzio-ziurtagiria (bizikidetza) egiteko: ziurtagiri berezi bat eskatu beharko da, idatziz, adin nagusiko guztien baimenarekin eta nortasun-agiriaren fotokopiarekin batera eta adingabeen familia-liburuen fotokopiarekin batera. Baldin baimena aurkezten ez bada, egoitza-ziurtagiri bat baino ez da ematen, antzinatsuna eta egoitzak adierazita.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Bertara joanda: unean bertan.

Postaz: 7 egun

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Aurkeztu behar diren agiriak jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Ziurtagiria Biztanle Erroldaren aplikazio informatikotik ateratzea (Alkatetzaren eta Idazkaritzaren sinadurarekin).
  3. Banakako edo taldekako errolda-ziurtagiria interesdunari ematea. Eskaera telefonoz, faxez edo postaz egin bada, erroldan ageri den helbidera postaz igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Eskaera telefonoz, faxez edo postaz egiten bada, honako hauek dira aurkeztu eta egiaztatu beharreko datuak: NAN, helbidea, izena eta bi deitura (agiria erroldan ageri den helbidera bakar-bakarrik igorriko da, ez bestera).

Errolda-ziurtagiri historikoa

Zer da

Interesdunak Zigoitia udalerriko erroldan duen inskripzioaren antzinatasuna ziurtatzeko agiria.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren ordezkariak.

Erroldako datuak konfidentzialak dira, eta honako hauek dira informazio horretan sartzeko eskubidea duten interesdunak:

  • Adingabeen egoitza-ziurtagiria: gurasoak edo tutoreak edo halakoen ordezkariak.
  • Adin nagusikoen egoitza-ziurtagiria: norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Inskripzio-ziurtagiria (bizikidetza): norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Inskripzio-ziurtagiria (bizikidetza), zendutako pertsona batekin: norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Zendutako pertsona baten egoitza-ziurtagiria: interesduna den edozein pertsona.
  • Baja emandako pertsona baten egoitza-ziurtagiria: norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Baja emandako pertsona baten inskripzio-ziurtagiria (bizikidetza): norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Interesdunak NAN, pasaporte edo halakoa ordezkatzen duen agiria aurkeztu beharko du; edo, hala dagokionean, bizileku-baimena edo AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia).
  • Interesdunaren ordezkari jardunez gero, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
  • NAN, pasaportea edo halakoa ordezkatzen duen agiria; edo, hala dagokionean, bizileku-baimena edo AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia).
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria (ordezkaritza-idazkia)
  • NANaren, pasaportearen edo halakoa ordezkatzen duen agiriaren fotokopia; edo, hala dagokionean, bizileku-baimena edo AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia). Adingabeen kasuan, familia-liburua.
  • Adingabeen egoitza-ziurtagiria egiteko: familia-liburua edo tutoretzaren agiria aurkeztu behar da. Seme-alaba adingabeen egoitza-ziurtagiria eskatzen denean, haiekin etxebizitza berean bizi izaten ez denean, guraso-agintea egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, edo seme-alabekin bizi den gurasoaren baimena.
  • Inskripzio-ziurtagiria (bizikidetza) egiteko: ez da agiririk behar, egungo pertsona berekin inskribaturik egonez gero eta beste pertsonarik ez badago erroldaturik. Gainerakoetan, adin nagusiko GUZTIEN baimena eta nortasun-agirien fotokopiak beharko dira, bai eta adingabeen familia-liburua ere.
  • Zendutako pertsona baten egoitza-ziurtagiria egiteko: heriotza erroldaren aplikazioan jasota ez badago, heriotza-agiria aurkeztu beharko da.
  • Baja emandako pertsona baten inskripzio-ziurtagiria (bizikidetza) egiteko: ziurtagiri berezi bat eskatu beharko da, idatziz, adin nagusiko guztien baimenarekin eta nortasun-agiriaren fotokopiarekin batera eta adingabeen familia-liburuen fotokopiarekin batera. Baldin baimena aurkezten ez bada, egoitza-ziurtagiri bat baino ez da ematen, antzinatsuna eta egoitzak adierazita.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 46404

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

  • Bertara joanda: unean bertan, baldin eskatzen den informazio datu-basoan jasota badago.
  • Eskaera datu-basean ez dagoen informazioari buruz, telefonoz edo posta arruntez egiten denean: 10 egun.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Aurkeztu behar diren agiriak jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Ziurtagiria Biztanle Erroldaren aplikazio informatikotik ateratzea (Alkatetzak eta Idazkaritzak digitalki sinaturik).
  3. Banakako edo taldekako errolda-ziurtagiria interesdunari ematea. Eskaera telefonoz, faxez edo postaz egin bada, erroldan ageri den helbidera postaz igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

Baldin informazioa ez badago eskuragarri datu-basean:

  1. Informazioa udal-artxiboan egiaztatu eta gero, ziurtagiria ematea.
  2. Alkatetzak eta Idazkaritzak errolda-ziurtagiri historikoa sinatzea.
  3. Banakako edo taldekako errolda-ziurtagiria interesdunari ematea. Eskaera telefonoz, faxez edo postaz egin bada, agiria posta arruntez igortzea.

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Eskaera telefonoz, faxez edo postaz egiten bada, honako hauek dira aurkeztu eta egiaztatu beharreko datuak: NAN, helbidea, izena eta bi deitura (agiria erroldan ageri den helbidera bakar-bakarrik igorriko da, ez bestera).

Europar Erkidegokoak ez diren bizileku-baimen iraunkorrik (epe luzekoa) gabeko atzerritarrek errolda-inskripzioa berritzea

Zer da

Europar Erkidegokoak ez diren atzerriko herritarrek, bizileku-baimen iraunkorra ez dutenean (2011z geroztik “epe luzekoa” deritzo), erroldako inskripzioak bi urtean behin berritzea.

Nork eska dezake

Europar Erkidegokoak ez diren eta Espainian bizi diren bizileku-baimen iraunkorrik gabeko (2011z geroztik “epe luzekoa” deritzo) herritarrak edo haien legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Espainiako agintaritzak emandako bizileku-txartela, indarrean, edo herritarrak diren herrialdeko pasaportea, hura ere indarrean (iraungita badago, berritzearen frogagiria ere aurkeztu beharko da). Erroldako inskripzioa berritzeko, Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ) lehenetsiko da. Beste herrialde batzuetako bizileku-txartelak ez du balioko.
  • Adingabeei dagokienez, berritzeko eskaera guraso batek edo biek sinatu beharko dute, edo adingabearen ardura duen legezko ordezkariak.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Unean bertan.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Agiriak egiaztatzea.
  2. Datuak, zuzenak baldin badira, biztanle-erroldaren aplikazioan sartzea, eta errolda-inskripzioa berritzeko eskaera inprimatzea; eta behin interesdunak datuak egiaztatu eta gero, sinatu egiten da.
  3. Inskripzioa berritzeko eskaera eskaneatu eta haren sarrera-erregistroa egitea.
  4. Idazkaritzak sinatzea.

Ondorengo izapideen laburpena

Artxibatzea

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Europar Erkidegokoak ez diren atzerriko herritarrek, bizileku-baimen iraunkorra ez dutenean (2011z geroztik “epe luzekoa” deritzo), erroldako inskripzioak bi urtean behin berritu beharko dituzte. Inskripzioa ez bada berritzen ezarritako epean, inskripzioa iraungi dela eta Biztanle Erroldan baja ematea erabakitzeko kausa izango da hori.

Berritzeko izapidea egitea nahitaezkoa da; erroldan egiten diren mugimenduek (egoitza-aldaketa, datuak aldatzea,…) ez dute balio inskripzio-berritze gisa.

Banakako eta taldekako errolda-orria

Zer da

Pertsona bat edo batzuk egoitza batean erroldatuta daudela ziurtatzen duen agiria, unean Udaleko Biztanle Erroldan jasota dauden datuak bertan adierazirik.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren ordezkariak.

Erroldako datuak konfidentzialak dira, eta honako hauek dira informazio horretan sartzeko eskubidea duten interesdunak:

  • Adingabeen egoitza-orria: gurasoak edo tutoreak edo halakoen ordezkariak.
  • Adin nagusikoen egoitza-orria: norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Inskripzio-orria (bizikidetza): norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Inskripzio-orria (bizikidetza), zendutako pertsona batekin: norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Zendutako pertsona baten egoitza-orria: interesduna den edozein pertsona.
  • Baja emandako pertsona baten egoitza-orria: norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.
  • Baja emandako pertsona baten inskripzio-orria (bizikidetza): norberaren datuen eskatzailea, edo haren ordezkaria.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Interesdunak NAN, pasaporte edo halakoa ordezkatzen duen agiria aurkeztu beharko du; edo, hala dagokionean, bizileku-baimena edo AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia).
  • Interesdunaren ordezkari jardunez gero, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
  • NAN, pasaportea edo halakoa ordezkatzen duen agiria; edo, hala dagokionean, bizileku-baimena edo AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia).
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria (ordezkaritza-idazkia)
  • NANaren, pasaportearen edo halakoa ordezkatzen duen agiriaren fotokopia; edo, hala dagokionean, bizileku-baimena edo AIZ (atzerritarren identifikazio-zenbakia). Adingabeen kasuan, familia-liburua.
  • Adingabeen egoitza-orria egiteko: familia-liburua edo tutoretzaren agiria aurkeztu behar da. Seme-alaba adingabeen egoitza-ziurtagiria eskatzen denean, haiekin etxebizitza berean bizi izaten ez denean, guraso-agintea egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, edo seme-alabekin bizi den gurasoaren baimena.
  • Inskripzio-orria (bizikidetza) egiteko: ziurtagiri historikoari dagokionez, ez da agiririk behar, egungo pertsona berekin inskribaturik egonez gero eta beste pertsonarik ez badago erroldaturik. Gainerakoetan, adin nagusiko GUZTIEN baimena eta nortasun-agirien fotokopiak beharko dira, bai eta adingabeen familia-liburua ere.
  • Zendutako pertsona baten egoitza-orria egiteko: heriotza erroldaren aplikazioan jasota ez badago, heriotza-agiria aurkeztu beharko da
  • Baja emandako pertsona baten inskripzio-orria (bizikidetza) egiteko: ziurtagiri berezi bat eskatu beharko da, idatziz, adin nagusiko guztien baimenarekin eta nortasun-agiriaren fotokopiarekin batera eta adingabeen familia-liburuen fotokopiarekin batera. Baldin baimena aurkezten ez bada, egoitza-ziurtagiri bat baino ez da ematen, antzinatasuna eta egoitzak adierazita.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Unean bertan.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Interesdunaren nortasuna edo errolda-orria eskatzen zaion pertsonaren nortasuna egiaztatzea.
  2. Sistema informatikoaren bidez, orria eskatzeko izapidea gauzatzea.
  3. Banakako edo taldekako errolda-orria zigilatzea.
  4. Banakako edo taldekako errolda-orria interesdunari ematea. Eskaera telefonoz, faxez edo postaz egin bada, erroldan ageri den helbidera postaz igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Errolda-orriaren balioa informazioa ematera mugatzen da. Ziurtagiria da erroldatzea era fede-emailean egiaztatzen duen agiri bakarra, eta hark Udaleko Idazkaritzaren sinadura eta Alkatetzaren ontzat emana behar ditu.