Ogasuna

2016ko zergadunaren egutegia

ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:

Finantza-erakundeetan helbideraturiko ordainketak: Zigoitiko Udalak zuzenean kudeatuko du zordunketa, ordainketak helbideratuta dauden finantza-erakundeetako kontuetan.

Finantza-erakundeetan helbideraturik EZ dauden ordainketak:

  • Ordainketak on-line egin ahalko dira, Nire Ordainketa-n: www.zigoitia.eus
  • Edozein banku-erakundetan, barra-kodea ageri duen ordainagiriarekin. Zigoitiko Udalak badu kontuan Kutxabank eta Laboral Kutxa erakundeetan.

 

BETEARAZPEN-ALDIA (Arabako Zerga Orokorrari buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauko 28. artikulua)

Borondatez kobratzeko aldia bukatu eta hurrengo egunean hasten da; hala, betearazpideko administrazio-prozedura abiarazten da, dagokion errekargua aplikatuta:

 

  • Ehuneko 5eko errekargua egingo da borondatezko aldia bukatu ondoren eta premiamendu-probidentzia jakinarazi aurretik.
  • Ehuneko 10eko errekargua egingo da epe hauetan ordainduz gero:
  • Premiamendu-probidentziaren jakinarazpena hilaren 1.aren eta 15.aren artean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hil horren 20.era arte, edo, egun hori balioduna ez balitz, hurrengo egun baliodunera arte.
  • Premiamendu-probidentziaren jakinarazpena hilaren 16.aren eta azkenaren artean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 5.era arte, edo, egun hori balioduna ez balitz, hurrengo egun baliodunera arte.
  • Errekargua ehuneko 20koa izango da aurreko epe horiek igaro eta gero.

Argibide gehiagorako, deitu 945 46 40 41 zenbakira, edo jo udaletxera (Bengolarra kalea, 1 - Ondategi). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

2019ko zerga ordaintzailearen egutegia

~~ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:


Finantza-erakundeetan helbideraturiko ordainketak: Zigoitiko Udalak zuzenean kudeatuko du zordunketa, ordainketak helbideratuta dauden finantza-erakundeetako kontuetan.

Finantza-erakundeetan helbideraturik EZ dauden ordainketak:
•Ordainketak on-line egin ahalko dira, Nire Ordainketa-n: www.zigoitia.eus
•Edozein banku-erakundetan, barra-kodea ageri duen ordainagiriarekin. Zigoitiko Udalak badu kontuan Kutxabank eta Laboral Kutxa erakundeetan.

 


BETEARAZPEN-ALDIA (Arabako Zerga Orokorrari buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauko 28. artikulua)

Borondatez kobratzeko aldia bukatu eta hurrengo egunean hasten da; hala, betearazpideko administrazio-prozedura abiarazten da, dagokion errekargua aplikatuta:

 

•Ehuneko 5eko errekargua egingo da borondatezko aldia bukatu ondoren eta premiamendu-probidentzia jakinarazi aurretik.
•Ehuneko 10eko errekargua egingo da epe hauetan ordainduz gero:
•Premiamendu-probidentziaren jakinarazpena hilaren 1.aren eta 15.aren artean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hil horren 20.era arte, edo, egun hori balioduna ez balitz, hurrengo egun baliodunera arte.
•Premiamendu-probidentziaren jakinarazpena hilaren 16.aren eta azkenaren artean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 5.era arte, edo, egun hori balioduna ez balitz, hurrengo egun baliodunera arte.
•Errekargua ehuneko 20koa izango da aurreko epe horiek igaro eta gero.

Argibide gehiagorako, deitu 945 46 40 41 zenbakira, edo jo udaletxera (Bengolarra kalea, 1 - Ondategi). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagozkien salbuespenak, hobariak eta EZ atxikitzeko deklarazioak eskatzea

OGASUNA

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagozkien salbuespenak, hobariak eta EZ atxikitzeko deklarazioak eskatzea

Zer da

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren berariazko araudian xedatutako salbuespenak, hobariak eta ez atxikitzeko deklarazioak eskatzea.

  1. Honako ondasun hauek SALBUETSIKO dira zergatik:
  1. Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Arabako Foru Aldundiaren eta toki-erakundeen jabetzako ondasunak, defentsari, herritarren segurtasunari eta hezkuntza- eta presondegi-zerbitzuei zuzenean lotuta badaude.
  2. Unibertsitate publikoen jabetzakoak, hezkuntza-zerbitzuei zuzenean lotuta badaude.
  3. Errepideak, bideak eta lurreko gainerako bideak, betiere aprobetxamendu publikokoak eta doakoak badira.
  4. Kuadrilla, udalerri, ermandade eta administrazio-batzarren jabetzakoak, zerbitzu edo erabilera publikoa badute xede. Lehen xedatutakoa ez da aplikatuko lurrak atxikita dauden ondasun edo zerbitzu publikoa administrazio-esleipen baten pean edo zeharkako kudeaketa beste baten pean egonez gero, salbu eta horren titularra irabazi-asmorik gabeko elkarte bat denean eta aipatu entitateren batekin lankidetzan aritzen denean, udaleko organo eskudunak udal-interesekotzat jo duen jardueraren baterako.

Orobat, zergatik salbuetsiko dira  basoak eta gainerako ondasun higiezinak,  horien gainean herri-aprobetxamenduren bat badago, baita herri-basoak ere.

  1. Hazkunde geldoko espeziez landatutako basoak, titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan.
  2. Eliza Katolikoaren ondasunak, 1979ko urtarrilaren 3an gai ekonomikoei buruz Estatu Espainiarrak eta Vatikanoak sinatutako akordioan araututakoaren arabera.
  3. Legeak onartutako elkarte konfesional ez-katolikoen ondasun higiezinak, Espainiako Konstituzioko 16.3 artikuluak aipatzen dituen lankidetza-harremanetan hitzartzen denaren arabera.
  4. Gurutze Gorriaren eta horren antzeko erakundeen ondasunak; arautegi bidez ezarriko da zein diren horiek.
  5. Indarrean diren nazioarteko hitzarmenen ondorioz salbuespena aplikatzen zaien ondasun higiezinak eta, elkarrekikotasuna izateko baldintzapean, ordezkaritza diplomatikoetarako, kontsulatu-ordezkaritzetarako edo erakunde ofizialetarako erabiltzen diren atzerriko gobernuenak.
  6. Trenbideek okupatutako lurrak eta lur horietako eraikinak, trenbideok ustiatzeko behar diren geltokiak, biltegiak edo beste edozein zerbitzu izateko xedez erabiltzen direnean.

Ondorioz, ez dira zergatik salbuetsiko ez ostalaritza-, ikuskizun-, merkataritza- eta aisialdi-establezimenduak, ez enplegatuen etxebizitzetarako erabiltzen diren etxeak, ez eta zuzendaritzaren bulegoak edo industria-instalazioak ere.

  1. Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 2. artikuluko 2. idatz-zatiko a) letraren arabera monumentu izendapena duten higiezinak.
  2. Hezkuntza-itunari zati batean edo erabat loturik dauden ikastetxeek irakaskuntzan erabilitako ondasun higiezinak, hezkuntza-itunpeko irakaskuntzarako erabilitako azalerari dagokionez.
  3. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen titulartasunekoak direnak, Irabazteko Xederik gabeko Erakundeen eta Mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko uztailaren 12ko 16/2004 Foru Arauan ezarritako muga eta baldintzekin. Salbuespena ez zaie aplikatuko Sozietatean gaineko Zergatik salbuetsita ez dauden ustiapen-ekonomikoei.

 

2.- Ondorengo HOBARIAK ezartzen dira:

a) Zerga-kuotaren ehuneko 95eko hobaria izango dute baso-plantazioa edo baso-populazioa duten landa-lurrek, baldin eta lurrok naturagune babesturen batean badaude.

b) Ehuneko 50eko hobaria izango dute urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xedea osatzen duten ondasun higiezinek, obra berrikoak izan zein obra berriaren pareko diren birgaitzeko obrak. Aurreko hobaria obrak hasi aurretik eskatu beharko dute interesdunek.

c) Babes ofizialeko etxebizitzak eta autonomia-erkidegoko araudiak baliokidetzat hartzen dituenek zerga-kuotaren ehuneko 50eko hobaria izango dute behin betiko kalifikazioa ematen zaien ondorengo hiru zergaldietan. Interesdunak hobari hori hiru zergaldiak amaitu aurreko edozein unetan eskatuko du, eta eskatu ondorengo zergalditik aurrera izango ditu ondorioak.

d) Zergaren kuota osoaren hobaria ezarriko da etxebizitzarako erabilera baino ez duten higiezinetarako, baldin eta subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza bada eta han bizi den familia-unitateko kide guztien baterako urteko errenta 21.000 euro baino gutxiago bada. Halaber, hobariaren subjektu pasibo onuradunek etxebizitzarako bakarrik erabiliko duten beste higiezinik ez izatea eskatuko da. Hobari horren zenbatekoa aldatu egingo da, jarraian dagoen taulan adierazitakoaren arabera.

 

FAMILIA UNITATEKO KIDE KOP.

 

14.000 €-TIK BEHERAKO ERRENTA

14.000 €-TIK
16.800 €-RA

16.801 €-TIK
19.800 €-RA

19.801 €-TIK
21.000 €-RA

1 edo 2

% 90

% 75

% 50

% 35

3

% 90

% 90

% 75

% 50

4

% 95

% 90

% 90

% 75

5

% 95

% 90

% 90

% 90

6

% 95

% 90

% 90

% 90

7…

% 95

% 90

% 90

% 90

Hobari hau bateraezina izango da 6. artikuluan araututako gainerako hobariekin.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide-orri orokorra.
  • Eskatzailearen NAN, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Ordezkaritza-idazkia, beharrezkoa denean.
  • Salbuespen- edo hobari-motaren arabera, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko kasu bakoitzean zerga arautzen duen ordenantza fiskalak eskatzen dituen agiriak.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: hilabetea.

Legezko epea, gehienez: sei hilabete.

Isiltasun administratiboaren ondorioak: negatiboa.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta, zuzen badago, erregistratzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Idazkaritza-Kontu-hartzailetzara igortzea, izapidetzeko.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Alkatetzaren dekretua.
  2. Interesdunari hura jakinaraztea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Idazkaritza- Kontu-hartzailetza

Oharrak

Oro har, salbuespenak edo hobariak onartu ondorengo urtetik aurrera izango ditu ondorioak.

Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea

OGASUNA

Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea

Zer da

Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergaren araudi espezifikoan aurreikusitako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea.

 

1.- EZ zaie zerga hau ezarriko:

  1. Antzinako modeloa izanik erregistroetan baja emanda dauden ibilgailuei, nahiz eta, salbuespen gisa, horrelako autoen erakustaldi, txapelketa edo lasterketa mugatuetan ibiltzeko baimena izan
  2. Trakzio mekanikoko ibilgailuek arrastatutako atoi eta erdi atoiei, baldin eta haien karga erabilgarria ez bada 750 kilogramo baino gehiagokoa ..- Ez zaie zerga hau ezarriko:

 

2.- Honakoak SALBUETSIKO dira:

  1. . Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Arabako Foru Aldundiaren eta udal eta toki erakundeen ibilgailuak, defentsa edo herritarren babesari atxikitakoak.
  2. Ordezkaritza diplomatiko eta kontsulatuen ibilgailuak eta karrerako agente diplomatiko eta kontsulatuetako funtzionario kreditatuenak.
  3. Nazioarteko itun edo hitzarmenetan xedatutakoetatik ondorioztatzen denaren arabera salbuetsi beharreko ibilgailuak.
  4. Osasun sorospenerako edo zaurituak eta gaixoak eramateko anbulantziak eta gainontzeko ibilgailuak.
  5. Abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onartutako Ibilgailuen Araudi Orokorraren II. Eranskinaren A letrak aipatzen dituen mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako ibilgailuak: “350 Kg baino gutxiagoko tara duen ibilgailua, eraikitzeko moduagatik lurralde lauan 45 Km orduko abiadura ezin badu gainditu eta desgaitasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko berariaz eraiki edo proiektatu bada (ez da nahikoa moldatzearekin). Gainerako ezaugarri teknikoei dagokienez, hiru gurpileko ziklomotorrekin parekatuko da.”

Era berean, zergatik salbuetsiko dira 14 zaldi fiskal baino gutxiago dituzten eta ezgaitasunen bat duten pertsonen izenean dauden eta eurak bakarrik erabiltzeko diren ibilgailuak. Salbuespen hori egoerak dirauen bitartean bakarrik aplikatuko da, bai desgaituek gidatutako ibilgailuen kasuan bai desgaituak eramateko ibilgailuen kasuan ere.

Zergatik salbuetsita ere geldituko dira, guraso ahala, tutoretza edo kuratela dela-eta, ehuneko 65 edo gehiagoko minusbaliotasun maila duen pertsona bat zaintzeko ardura dutela egiaztatzen dutenen ibilgailuak.

            Aurreko hiru paragrafoetan aurreikusitako salbuespenak ez zaizkie onuradun diren subjektu pasiboei

Hizki honetan adierazitakorako, honako hauek hartuko dira desgaitasunen bat duten pertsonatzat:

  • Ehuneko 33ko edo gehiagoko eta ehuneko 65 baino gutxiagoko desgaitasun-maila onartuta duten pertsonak, mugikortasun mugatuko egoeran baldin badute —egoera horiek desgaitasun-maila onartzeko, adierazteko edo kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. Eranskineko A, B edo C hizkietan azaltzen dira—, edo aipatutako baremo horretako D, E, F, G edo H hizkietan 7 puntu edo gehiago baldin badituzte.

 

  • Ehuneko 65 edo gehiagoko desgaitasun-maila duten pertsonak

 

Aipatutako 1971/1999 Errege Dekretuaren III. Eranskin gisa agertzen den baremoan A letrarekin kalifikatutako mugikortasun mugatuko egoeran dauden aurreko paragrafoetan sartutako pertsonei, ez zaie aplikatuko 14 zaldi fiskaleko muga, betiere ibilgailua gurpildun aulkia erabiltzeko egokituta baldin badago.

  1. Autobusak, mikrobusak eta hiri garraio publikoari zuzendutako edo atxikitako gainontzeko ibilgailuak, baldin eta, gidariarena barne, bederatzi leku baino gehiago badituzte.
  2. Nekazaritzako Ikuskatze Txartela duten traktore, atoi, erdi atoi eta makinak.

 

3.-Ondorengo HOBARIAK ezartzen dira :

a) Zergaren kuota osoaren hobari bat ezartzen da familia ugariaren titularrentzako:

  • ehuneko 80ra artekoa subjektu pasiboaren urteko diru-sarrerak familia unitateko kide bakoitzeko gutxieneko soldata interprofesionala bider 1,25 edo gutxiagokoak direnean
  • ehuneko 40ra artekoa subjektu pasiboaren urteko diru-sarrerak familia unitateko kide bakoitzeko gutxieneko soldata interprofesionala bider 1,5 edo gutxiagokoak direnean.

 

Baldin eta ondorengo baldintza hauek betetzen baditu:

  • Ibilgailuaren jabea aita edo ama izatea.
  • Salbuespen hori ibilgailu bati baino ez zaio emango.

 

Hobariak eskatu egingo dira. Eskaerarekin batera ondokoak aurkeztuko dituzte:

  • Familia ugariaren egiaztagiria.
  • Zirkulazio baimena eta ibilgailuaren txartel teknikoa.

 

Hobari hori urte batean jaso ahal izango da. Dena den, subjektu pasiboak epe hori luzatzea eska dezake, baldin eta idatz-zati honetan araututakoak betetzen jarraitzen badu.

 

b) Zergaren kuota osoaren ehuneko 75eko hobaria ezartzen da, ondorengoentzat: ibilgailu hibridoen jabeentzat (motor elektriko-gasolinadunak, elektriko-dieseldunak edo elektriko-gasdunak), baldin eta ibilgailuak fabrikatik homologatuta badatoz, eta kutsadura-emisioak gutxitzeko gailu katalizatzaileak, ibilgailuaren klase eta modelora egokituak, baldin badituzte.

c) Zergaren kuota osoaren ehuneko 95eko hobaria ezartzen da ibilgailu elektrikoen jabeentzat.

d) Zergaren kuota osoaren ehuneko 100eko hobaria ezartzen da ondorengoentzat: ibilgailu historikoen edo 25 urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat, fabrikazio-datatik kontatzen hasita, edo, data hori ezagutuko ez balitz, lehenengo matrikulazioa egin zeneko datatik kontatzen hasita, edo, hori ere falta bada, ibilgailu-mota horren fabrikazioa bukatu zen datatik kontatzen hasita.

 

Nork eska dezake

Interesdunak edo legezko ordezkariak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskaera Orokorra
  • Eskatzailearen NAN txartela, pasaportea edo bizileku-baimena
  • Legezko ordezkaritzaren idatzia
  • Salbuespen edo hobari motaren arabera, zerga arautzen duen ordenantza fiskalak kasu bakoitzean eskatzen duena, eta baldintzak betetzen direla bermatzen duena.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Gutxi gorabeherako epea: hilabete bat

Legezko epea: sei hilabete

Administrazioaren isiltasunaren Ondorioa: ezezko erantzuna

 

Ezarri beharreko araudia

  • 6/2005 Foru Araua, Otsailaren 28koa, Arabako Zerga

Orokorrari Buruzkoa

  • Uztailaren 19ko 42/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen. gaineko Zergari buruzkoa-
  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen zerga ordenantza (4, 5 eta 6 artikuluak).

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria, agiriekin batera, bildu, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.  
  2. Eskatzaileari kopia eman, zigilua jarrita, frogagiri moduan.  
  3. Idazkaritzara bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Alkatetzaren ebazpena
  2. Jakinarazpena interesdunari

 

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Idazkaritza-kontu hartzailetza

Oharrak

Oro har, salbuespenak/hobariak onartzen den urtearen hurrengo urtetik aurrera izango du eragina.

Eraikuntza, Instalazio eta Lanen Zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea

OGASUNA

Eraikuntza, Instalazio eta Lanen Zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea

Zer da

Eraikuntza, instalazio eta lanen zergaren araudi espezifikoan aurreikusitako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea.

 

1.- Egindako eraikuntza, obra eta instalazioei EZ zaie ZERGA hau ezarriko horien jabetza-titulartasuna udalarena bada eta, beti ere, udala bera bada obren jabea.

2.- Honakoak SALBUETSIKO dira:

  1.  Zergari lotuta egon arren, eraikuntza, obra edo instalazioaren jabeak estatua, autonomia erkidegoak, lurralde historikoak edo toki erakundeak badira, ez zaie zerga ezarriko baldin eta zuzenean errepideak, trenbideak, aireportuak, obra hidraulikoak, herrietako eta bertako hondakin uretako saneamenduak
  2. Eraikuntza, instalazio edo obraren jabeak Arabako Lurralde Historikoko kontzejuak badira ez zaie zerga ezarriko, haren helburua zerbitzu edo erabilera publikoa denean
  3. Ureztaketa ezartzeko helburua duten eraikuntza, instalazio eta obrak, baldin eta Arabako Foru Aldundiak onartutako ureztatze planaren barruan badaude. Horrelakoak ezartzeko helburua duten eraikuntza, instalazio eta obrei zein mantentzeko helburua dutenei dagokie salbuespena
  4. Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 19ko 43/1989 Foru Arauaren 4. artikuluko 1 idatz zatiko k) letran jasotzen den salbuespena aplikatzekoa zaien ondasunetan edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea (Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 2. artikuluko 2. idatz zatiko a) letran aipatzen den monumentu izendapena duten ondasunetan, alegia).

 

3.- Ondorengo HOBARIAK ezartzen dira:

a) ehuneko 90reko hobaria emango zaie elbarrien sarbide eta bizigarritasun baldintzak hobetzen dituzten.

Eraikuntza, instalazio edo obrei Idatz-zati honetan xedatutakoaren ondorioetarako, minusbaliatutzat hartuko dira legezko ezaugarri hori  ehuneko 33koa edo gehiagokoa dutenak.

 

b) ehuneko 30eko hobaria izango dute eguzki-energiako, energia termikoko eta elektrikoko aprobetxamendurako sistemak sartzen dituzten eraikuntzek, instalazioek edo obrek, indarrean dugun legeriak exijitzen dituenean izan ezik. Hobaria lortzeko honako baldintza hau bete behar dute beroa sortzeko instalazioek: Administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak izan beharko dituzte.

 

c) ehuneko 50eko hobaria izango dute etxebizitza bat duten eta bizitzeko baldintzak hobetzeko obrak egiten dituzten 65 urtetik gorakoek: traba arkitektonikoak kentzeko eta irisgarritasun-elementuak jartzeko behar diren obrak. Edonola ere, etxe horretan bizi direnen pertsonen urteko errentek ezingo dute honako kopuru hauek gainditu: 

 

  • Pertsona 1……………..10.000 euro
  • 2 pertsona……………..20.000 euro
  • 3 pertsona …………….30.000 euro

 

d) Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak udalerrian kokatuta dauden irakaskuntza-zentroetan gauzatutako egokitzapen eta/edo eraikuntza obra, instalazio edo eraikuntzen aldeko  ehuneko 95eko hobaria emango da, baldin eta interes berezi edo udal-erabilerazkotzat jo badira, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gainezko Zergari buruzko uztailaren 19ko 45/1989 Foru Arauko 4.3.a) artikuluaren arabera.

 

Nork eska dezake

Interesdunak edo legezko ordezkariak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskaera Orokorra
  • Eskatzailearen NAN txartela, pasaportea edo bizileku-baimena
  • Legezko ordezkaritzaren idatzia
  • Salbuespen edo hobari motaren arabera, zerga arautzen duen ordenantza fiskalak kasu bakoitzean eskatzen duena, eta baldintzak betetzen direla bermatzen duena.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Dohanik

Prozeduraren epea

Gutxi gorabeherako epea: hilabete bat

Legezko epea: sei hilabete

Administrazioaren isiltasunaren Ondorioa: ezezko erantzuna

Ezarri beharreko araudia

  • 6/2005 Foru Araua, Otsailaren 28koa, Arabako Zerga
  • Orokorrari Buruzkoa
  • 45/1989 FORU ARAUA, uztailaren 19koa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarena
  • Eraikuntza, Instalazio eta Obren Gaineko Zerga Arautzen duen Ordenantza. (7, 8 artikuluak)

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria, agiriekin batera, bildu, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.  
  2. Eskatzaileari kopia eman, zigilua jarrita, frogagiri moduan.  
  3. Idazkaritzara bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Alkatetzaren ebazpena
  2. Jakinarazpena interesdunari

 

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Idazkaritza-kontu hartzailetza

Oharrak

  • Oro har, salbuespenak/hobariak onartzen den urtearen hurrengo urtetik aurrera izango du eragina.
  • Hobariak subjektu pasiboak eskatu behar ditu, lana bukatu aurretik. Eskabidearekin batera, hobaria jasotzeko eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentazioarekin batera aurkeztu behar da. Behin lana bukatu ondoren, zergaren likidazio osagarria edo behin betikoa egin ondoren aplikatuko da. Ezingo da hobari bat baino gehiago aldi berean aplikatu.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea

OGASUNA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea

Zer da

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren zergaren araudi espezifikoan aurreikusitako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea.

1.- APLIKAZIO EREMUTIK KANPO:

a) Landa lursailek izan dezaketen balio-gehikuntza zerga honen aplikazio eremutik kanpo geratzen da.

b) Honako hauek ez dira zergaren pean egongo: ezkontideek ezkontza-sozietateari egindako ondasun eta eskubide ekarpenak, hauen ordainetan beraien alde egiten diren esleipenak, eta ezkontideei beren ondasun komunen ordainetan egiten zaizkien eskualdaketak.

Xedapen berdina aplikatuko zaie, aurreko paragrafoan aipatzen diren kasu berberetan, Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteko kideek.

Ezkontideen arteko, Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteko kideen arteko edo seme-alabentzako ondasun higiezinen eskualdaketak, ezkontza-baliogabetzea, bananketa edo dibortzioa geratzekotan edo izatezko bikotea amaitzekotan epaiak betetzearen ondorioz eginak, edozein delarik ere ezkontza erregimen ekonomikoa edo ondare erregimen ekonomikoa, hurrenez hurren.

2.- SALBUESPENAK:

Balio-gehikuntzak zerga honetatik salbuetsita daude, zerga hau ordaintzea honako pertsona edo erakunde hauei dagokienean:

  1. Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Arabako Foru Aldundia, eta estatuaren organismo autonomoak eta lurralde administrazio horietako antzeko izaerako zuzenbide publikoko erakundeak.
  2. .Udala eta haren menpeko zein hura barne har-tzen duten toki-erakundeak eta erakunde autonomo administratiboak.
  3. Ongintza edo irakaskuntza eta ongintzakotzat izendatutako erakundeak
  4. Gizarte Segurantza, mutualitateak eta montepioak kudeatzen dituzten erakundeak, indarrean dagoen legediarekin bat eratutakoak.
  5. Nazioarteko itunen edo hitzarmenen arabera salbuetsita dauden pertsonak edo erakundeak
  6. Administrazio emakiden titularrak, baldin eta emakida horiek eragindako lursailei berriro aplikatzea badago
  7. Gurutze Gorria eta antzeko beste erakunde batzuk, Lurralde Historiko honen araudian zehazten direnak.
  8. Irabazteko xederik gabeko erakundeak, uztailaren 12ko 16/2004 Foru Arauan, Irabazteko Xederik gabeko Erakundeen eta Mezenasgorako zerga pizgarrien zerga araubideari buruzkoan, ezarritako muga eta baldintzekin.

Honako egintza hauen ondorioz gertatzen diren balio gehikuntzak SALBUETSITA daude zerga honetatik:

a) Zortasun eskubideen sorrera edo eskualdaketa.

b) Foru arauko (Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko 42/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa) 4.1.k) artikuluko salbuespena ezarri behar zaizkien ondasunen eskualdaketak, jabeek edo eskubide errealen titularrek ondasun higiezin horien kontserbazio, hobekuntza edo birgaitzeko lanak eurek ordainduta egin dituztela egiaztatzen dutenean.

3.- HOBARIAK

Udalak zerga ordenantzan kuota osoaren ehuneko 95eko hobaria arau dezakete, bai lurrak eskualdatzean, bai jabetza mugatzen duten gozamen eskubide errealak eskualdatu edo eratzean; horiek heriotzagatik ondorengoen nahiz adoptatuen, ezkontideen, izatezko bikotekideen (Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteak direnean) eta aurrekoen nahiz adoptatzaileen alde eginiko irabazizkoak izango dira. (Abenduaren 19ko 22/2003 Foru Arauak, izatezko bikoteen zerga araubideari buruzkoak, aldatu du, eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartu da indarrean. Hala ere, haren aplikazioa zergadunarentzat onuragarriagoa baldin bada, 2003ko maiatzaren 24tik aurrera izango ditu ondorioak).

Nork eska dezake

Interesdunak edo legezko ordezkariak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskaera Orokorra
  • Eskatzailearen NAN txartela, pasaportea edo bizileku-baimena
  • Legezko ordezkaritzaren idatzia
  • Salbuespen edo hobari motaren arabera, zerga arautzen duen ordenantza fiskalak kasu bakoitzean eskatzen duena, eta baldintzak betetzen direla bermatzen duena.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Dohanik

Prozeduraren epea

Gutxi gorabeherako epea: hilabete bat

Legezko epea: sei hilabete

Administrazioaren isiltasunaren Ondorioa: ezezko erantzuna

Ezarri beharreko araudia

  • 6/2005 Foru Araua, Otsailaren 28koa, Arabako Zerga
  • Orokorrari Buruzkoa
  • 46/1989 Foru Araua, Uztailaren 19koa, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren Gaineko Zergari Buruzkoa
  • Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren Gaineko Zerga Arautzen Duen Zerga Ordenantza. (.4, 5 , 6 artikuluak).

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria, agiriekin batera, bildu, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.  
  2. Eskatzaileari kopia eman, zigilua jarrita, frogagiri moduan.  
  3. Idazkaritzara bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Alkatetzaren ebazpena
  2. Jakinarazpena interesdunari

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Idazkaritza-kontu hartzailetza

Oharrak

Oro har, salbuespenak/hobariak onartzen den urtearen hurrengo urtetik aurrera izango du eragina.

Kobraketa-dokumentuaren edo ordainagiriaren ale bikoiztua

OGASUNA

Kobraketa-dokumentuaren edo ordainagiriaren ale bikoiztua

Zer da

Kobraketa-dokumentua ematea (jatorrizkoa galduz gero, zergak ordaintzeko balio duen dokumentua)

Ordainagiria ematea (jatorrizkoa galdu denean, ordainagiriaren ale bikoiztua)

 

Nork eska dezake

Ordainagiriaren titularra den pertsonak, edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: unean bertan.

Legezko gehienezko epea: ez dagokio.

Isiltasun administrazioaren eraginak: ez dagozkio.

Ezarri beharreko araudia

 

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

1. Kobraketa-dokumentua:

1.1. Eskatzaileari eskabidearen kopia zigilatu eta entregatu.

1.2. Unean bertan, ordainagiria eman.

1.3. Edozein banku-erakundetan ordaindu ahal izango da, aurretiaz dagokion ordainagiria aurkeztuta, eta bertan barra-kodea agertzen delarik.

2. Ordainagiria:

2.1. Eskatzaileari eskabidearen kopia zigilatu eta entregatu.

2.2. Udalak bikoiztutako aleak emango ditu, helbideratutako ordainagirien kasuan bakarrik. Ordainketa banku-helbideratze bidez egin bada, interesdunak bere banku-erakundean eskatu beharko du.

Ondorengo izapideen laburpena

 

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarren Arretarako Zerbitzua

Oharrak

Ziurtagiria ematen den unean, interesdunari ordaintzeko dituen zorren berri emango zaio.

Zerga-betebeharren ordainketen jakinaren gainean egotea ziurtatzen duen agiria

OGASUNA

Zerga-betebeharren ordainketen jakinaren gainean egotea ziurtatzen duen agiria.

Zer da

Udal zergei dagozkien zorren ordainketekin bat etortzea ziurtatzen duen agiria.

Nork eska dezake

Interesdunak, edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Aurrez aurre aurkeztuz gero: astebete

Ezarri beharreko araudia

 

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskatzaileari eskabidearen kopia zigilatu eta entregatu.
  2. Beharrezko datuak egiaztatu.
  3. Ziurtagiria egin.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Diru-bilketa saileko arduradunak ziurtagiria sinatu.
  2. Ziurtagiria entregatu interesdunari. Eskabidea posta bidez eginez gero, postaz bidali, Udalak ezarritako prozeduraren arabera.

Nork onartzen du

-

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarren arretarako zerbitzua

Oharrak

Zerga-ziurtagiriei buruzko araudi espezifikoak kontrakoa esaten ez badu, zerga-ziurtagiriak baliozkoak izango dira, ondorengo epeetan:

  • 12 hilabete, egiten den datatik hasita, beti ere bere edukian eragina izan dezaketen baldintzetan aldaketarik ez badago, maiztasun finkoko betebeharrei dagokienez.
  • 3 hilabete, maiztasun finkorik gabeko betebeharrei dagokienez.

Zerga-betebeharrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera

OGASUNA

Zerga-betebeharrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera.

Zer da

Borondatezko edo exekuzio-epearen barruan dauden zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera, egoera ekonomiko-finantzarioak, aldi baterako, ordainketa egitea ezinezko egiten duenean.

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  1. Borondatezko epean, 10.000 euro edo gutxiagoko zorren kasuan:
  • Eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Eskabide orokorra.
  • Beharrezkoa bada, Ordezkaritza-idazkia.
  • Eskaeraren dataren aurreko hiruhilekoko bankuko kontu guztien batez besteko saldoak.
  • Baimena, geroratzeak edo zatikatzeak irauten duen epean Udalak banku kontu guztien saldoak eta mugimenduak ezagutu ahal izan ditzan.
  1. Borondatezko epearen barruko 10.000 eurotik gorako zorren edo exekuzio-epearen barruko zorren kasuan:
  • Eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Eskabide orokorra.
  • Beharrezkoa bada, Ordezkaritza-idazkia.
  • Bankuaren abala, edo egokitzat jotzen den bestelako bermeren bat (higiezinen edo higikorren hipoteka, bermea, fidantza, etab.)

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Ezarri beharreko interesa diruaren legezko interesa izango da.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: hilabete bat.

Legezko gehienezko epea: bi hilabete.

Isiltasun administratiboaren eragina: ezestea.

 

Ezarri beharreko araudia

6/2005 foru araua, zergei buruzkoa

48/1994 foru dekretua, Arabako Lurralde Historikoko diru-bilketarako Araudi Orokorra onartzen duena.

 

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabidea jaso, konprobatu, eta zuzen badago, dokumentazioarekin batera erregistratu.
  2. Eskabidearen kopia zigilatua eskatzaileari entregatu, ziurtagiri gisa.
  3. Idazkaritza-interbentzioari bidali, tramitaziorako.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Idazkaritza-kontuhartzailetza txostena.
  2. Eskumena duen organoaren ebazpena.
  3. Interesdunari jakinarazpena.

Nork onartzen du

Alkatetza

Izapidearen ardura duen Udal saila

Idazkaritza-kontuhartzailetza

Oharrak

  • Ordainketarako borondatezko epean dauden zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskabideak epe horren barruan egin beharko dira.
  • Exekuzio-epean dauden zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskabideak obligaziodunari ondasunak enbargatzeko besterentze-akordioa jakinarazten zaion unera arte aurkeztu ahal izango dira.
  • Zatikatzea onartzen bada, zatikatze hori 11 hilabete baino lehenago egin beharko da.
  • Geroratzea onartzen bada, geroratze hori ezingo da 6 hilabete baino beranduago egin.

Titulartasun aldaketa

OGASUNA

Titulartasun aldaketa

Zer da

Ondasun higikor edo higiezin baten transmisioari dagokion ordainagirien titulartasun aldaketa.

Nork eska dezake

Interesdunak, edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskatzailearen NAN, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Eskabide orokorra.
  • Ordezkaritza idazkia, hala badagokio.
  • Ondasun higikorraren kasuan, ezarpena ekarri duten ekintzak edo kontratuak jasota dauden idazkiaren kopia.
  • Ibilgailuen kasuan, ibilgailuaren identifikazio-dokumentua eta Trafiko Zuzendaritzaren transferentzia bidezko alta.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: astebete.

Legezko gehienezko epea: ez dagokio.

Isiltasun administratiboaren eragina: ez dagokio.

Ezarri beharreko araudia

Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergarako:

Ondasun Higiezinen zergarako:

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
  2. Dokumentazioa eskaneatu.
  3. Eskabidearen kopia zigilatua eskatzaileari entregatu, ziurtagiri gisa

Ondorengo izapideen laburpena

  1. OHZren kasuan, landa-katastrora bidali posta elektronikoz.
  2. Programako datu-basean aldaketak egin.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarren arretarako zerbitzua.

Oharrak

Aldaketa urte horretako zerga-erroldan geratuko da jasota, otsailaren 28a baino lehenago aurkezten bada. Data horretatik aurrera, hurrengo urteko zerga-erroldan jasoko da.

Ibilgailuen transferentzien kasuan, aldaketa Udalean entregatu beharko da abenduaren 31 baino lehen. Ez bada hala egiten, hurrengo urteko zerga-erroldan geratuko da jasota.

Helbideratzeak

OGASUNA

Helbideratzeak

Zer da

Ordainagiriak helbideratzea, oro har.

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskatzailearen NAN, pasaportea edo bizileku baimena.
  • Eskabide orokorra.
  • Ordezkaritza idazkia, hala badagokio.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: astebete.

Legezko gehienezko epea: ez dagokio.

Isiltasun administratiboaren eragina: ez dagokio.

Ezarri beharreko araudia

48/1994 foru dekretua, Arabako Lurralde Historikoko diru-bilketarako Araudi Orokorra onartzen duena.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabidea jaso eta egiaztatu.
  2. Eskabidearen kopia zigilatua eskatzaileari entregatu, ziurtagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

Programaren datu basean aldaketak egin.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarren arretarako zerbitzua.

Oharrak

Aldaketa zerga-erroldan geratuko da jasota, eskaera zerga bakoitzaren borondatezko epearen hasiera baino hilabete bat lehenagoko epean egiten bada.

Trakzio mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga itzultzea

OGASUNA

Trakzio mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga itzultzea

Zer da

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga itzultzeko eskabidea, trafiko zuzendaritzan behin betiko bajagatik edo deusezteagatik, edo lapurretaren ondoriozko aldi baterako bajagatik.

 

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide orokorra, behar bezala beteta, eta ordainketa egiteko kontu korrontearen IBANaren 24 digituak adierazita.
  • Itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak (Autoak desegiteko tokiaren edo Trafiko Zuzendaritaren bajaren partea).

 

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: hilabete bat.

Legezko gehienezko epea: sei hilabete.

Isiltasun administratiboaren eragina: negatiboa.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabidea jaso, egiaztatu eta erregistratu, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskabidearen kopia zigilatua entregatu interesdunari, ziurtagiri gisa.
  3. Diru-bilketa sailera bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Diru-bilketa sailak dokumentazioa aztertu.
  2. Alkatetzaren ebazpena egin, eta interesdunari jakinarazi.
  3. Ordainketa egin, eskabidean adierazitako kontu korrontean.

Nork onartzen du

Alkatetzak.

Izapidearen ardura duen Udal saila

Idazkaritza-kontuhartzailetza

Oharrak

 

Okerreko diru-sarrerak itzultzea

OGASUNA

Okerreko diru-sarrerak itzultzea

Zer da

 

Okerreko diru-sarrerak itzultzeko eskaera, edozein lege-kasutan (bikoizketak zerga-zorrak edo zigorrak ordaintzerakoan, zerga baten likidazioaren emaitza baino zenbateko handiagoa ordaintzea…).

Nork eska dezake

Interesdunak, edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide orokorra, behar bezala beteta, eta ordainketa egiteko kontu korrontearen IBANaren 24 digituak adierazita.
  • Itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak (eskrituraren kopia, ordainagiriak, etab.)

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Dohainik.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: hilabete bat.

Legezko gehienezko epea: sei hilabete.

Isiltasun administratiboaren eragina: negatiboa.

Ezarri beharreko araudia

6/2005 Foru araua, zergei buruzkoa.

 

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabidea jaso, konprobatu eta erregistratu, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskabidearen kopia zigilatua entregatu eskatzaileari, ziurtagiri gisa.
  3. Diru-bilketa sailera bideratu.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Diru-bilketa sailak dokumentazioa aztertzea.
  2. Alkatetzaren ebazpena, eta interesdunari jakinaraztea.
  3. Ordainketa egitea, eskabidean adierazitako kontu korrontean.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Idazkaritza-kontuhartzailetza

Oharrak