Bengolarrako udal igerilekuak

Udal igerilekuak ekainaren 19an, ostiralean, irekiko dira.

Udala sistema digital bat ezartzen ari da, udalerriko kirol eta kultura zerbitzuetarako sarbidea eta haien kudeaketa errazteko.

Bengolarrako igerilekuetarako abonamendua eskuratzeko, nahitaezkoa izango da udal plataforman erregistratzea eta, ondoren, dagokion izen-ematea egitea eta tasak ordaintzea.

Erregistroa egiteko esteka:

https://kulturaetakirola.zigoitia.eus/site/

Prozesua errazteko, Udalak azalpen-gida bat prestatu du web esteka honetan ( https://www.zigoitia.eus/eu/udal-zerbitzuak/kultura-eta-kirolak /herritarren-udal-txartela ) jarraitu beharreko urratsekin. Paperean eskuragarri ere egongo da, bai udal-bulegoetan, bai zentro soziokulturalean.

Hala behar duten pertsonei Bengolarrako udal-bulegoetan eta kirol-instalazioetan izapideak egiteko laguntza emango zaie.

Behin udal plataforman erregistroa eginda, eskatzaileak txartel bat formatu digitalean izango du. Txartela formatu fisikoan eskuratu nahi duten pertsonek, hala eskatu behar izango dute.