Pagazuriko aterpea

KULTURA ETA KIROLA

Pagazuri aterpea erreserbatzeko eskaera

Zer da

Gorbeia mendiaren hegaletan dagoen mendi-aterpearen instalazioak, Zigoitiko Udalaren titulartasunekoak, erabiltzeko eskaera.

Nork eska dezake

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Erreserba egiteko eskabide-orria, beteta eta sinatuta.
  • Erabiliko den egun-kopuruaren arabera, tasa ordaindu izanaren banku-ziurtagiria edo banku-txartelez ordaintzea udal-bulegoetan.
  • Udal-bulegoetan fidantza eskudirutan uztea.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Indarrean den Pagazuri aterpearen kudeaketa eta erabilera-tasa arautzeko ordenantzaren arabera.

Prezioa gaueko: 15 euro.

Fidantza: 50 euro.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 15 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: negatiboa

Ezarri beharreko araudia

Pagazuri aterpearen kudeaketa eta erabilera-tasa arautzeko Ordenantza.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskatutako egun edo egunetan aterpea libre dagoen egiaztatzea; eskabide-orria jaso, egiaztatu eta erregistratzea.
  2. Eskudiruzko fidantza eta tasa bankuko kontuaren bidez ordaindu izanaren ziurtagiria jasotzea, tasa eskaera egiten den unean bertan txartelez ordaintzen dutenean izan ezik.
  3. Interesdunari eskabide-orriaren kopia ematea; han, atzealdean inprimatuta, aterpea erabiltzeko arauak ematen dira aditzera.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Pertsona edo erakunde eskatzaileari aterpeko giltzak ematea.
  2. Giltza udal-bulegoetan itzultzea.
  3. Erabili eta gero, Udaleko pertsonalak aterpearen egoera aztertzea, eta fidantza itzultzea, egokia bada.

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

  • Gehieneko egonaldia 7 egunekoa da.
  • Aterpean gehienez sar daitekeen kopurua 20 lagunekoa da.
  • Ordainbidea:

Erabilera-tasa: Zigoitiko Udalaren titulartasuneko banku-kontu batera transferentzia eginez (KUTXABANK ES63 2095 3224 24 1095220256 / LABORAL KUTXA ES21 3035 0143 75 1430024035), edo kreditu-txartelez ordainduta, udaletxeko bulegoetan.

Fidantza: fidantza arinago itzuli ahal izateko, eskudirutan beti, udal-bulegoetan.