Kultur eremuak erabiltzea

Zigoitiko Udalak edozein pertsona edo erakunderen esku uzten du Gizarte eta Kultur Zentroko gelen erabilera, aldez aurretik tasa bat ordainduta.

KULTURA ETA KIROLA

Kultura-esparruak erabiltzeko baimena eskatzea

Zer da

Kultura-esparruak erabiltzeko eskaera, hainbat jarduera aurrera eramateko.

Nork eska dezake

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak, bai eta egoitza soziala Zigoitia udalerrian daukan edozein elkartek edo erakundek ere.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Non eskatu behar da

Zentro Soziokulturaleko eremuak erabiltzeko:

Eskaera egin baino lehen, zentroko atezaintza zerbitzuari galdetuko zaio eskatu nahi den egun eta ordutan libre dagoen. Horretarako, posta bat bidaliko da kulturtegia@zigoitia.org helbidera edo 945 46 44 00 telefono-zenbakira deituko da. Zentroan bertan galde daiteke ondoko orduetan:

HILEAK

ASTEKO EGUNAK

Ast-Ost

Lar

Iraila

10:00 - 13:00

16:30 - 20:00

Urritik maiatzera

10:00 - 13:00

16:30 - 21:30

10:30 - 13:00

17:30 - 22:00

Ekaina

10:00 - 13:00

16:30 - 20:30

Uztaila

16:30 - 20:00

HILEAK

ASTEKO EGUNAK

Igandea

Azarotik martxora

17:30 - 20:30

Aurrez aurre ere egin daiteke:

-Udaletxean, Bengolarra kaleko, 1. zenbakia, Ondategi, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00ra.

Posta bidez: Posta-bulegoetan posta ziurtagiri ireki bidez.

Email:zigoitia@zigoitia.org

Zentro Soziokulturaletik kanpo dauden beste eremu batzuk erabiltzeko:

Zigoitiko Udalera zuzendu:

Aurez aurre, Ondategiko Bengolarra kaleko 1, zenbakian, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Posta-bulegoetan posta ziurtagiri ireki bidez.

Email:zigoitia@zigoitia.org

Informazio gehiago nahi izanez gero, 945 46 40 41 telefono-zenbakira (Udala) edo 945 46 44 00 telefono-zenbakira (Zentro Soziokulturala) deitu.

Zenbat balio du

Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren arabera.

a) Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek aurrera eramaten dituzten jardueretarako:

  1. Gelak edo lantegiak erabiltzeagatik (KZ GUNEA, ZUBIALDE, OKETA, LIBURUTEGIA, GORBEA, BENGOLARRA, HEMEROTEKA), ordu erdiaren edo gutxiagoko tarte baten prezioa: 3 euro.
  2. Areto nagusia erabiltzeagatik (ZIGOITIA ARETOA), ordu erdiaren edo gutxiagoko tarte baten prezioa: 6 euro.

b) Gainerako jardueretarako:

  1. Gelak edo lantegiak erabiltzeagatik (KZ GUNEA, ZUBIALDE, OKETA, LIBURUTEGIA, GORBEA, BENGOLARRA, HEMEROTEKA), ordu erdiaren edo gutxiagoko tarte baten prezioa: 6 euro.
  2. Areto nagusia erabiltzeagatik (ZIGOITIA ARETOA), ordu erdiaren edo gutxiagoko tarte baten prezioa: 9 euro.

Tasa horietan hauek sartzen dira: esparrua erabiltzea, hornidura teknikoa, eta zentroko arduradunaren laguntza.

Erreserbak zentroak duen ohiko ordutegitik kanpo gauzatzeko badira, atezain-gastuak eskatzailearen kontura egongo dira, eta orduaren edo gutxiagoko tarte baten prezioa 25 euro izango da.

Ikus-entzunezko ekipamendua erabiltzeko, Udalak esleitutako areto teknikariak bertan egon beharko du. Teknikariari dagokion gastuak eskatzailearen kontura egingo dira, eta orduaren edo gutxiagoko tarte baten prezioa 35 euro izango da.

Ekitaldia dela-eta, zerbitzu horiek bestelako pertsonalarekin edo beste hornidura batzuekin osatu beharko balira, halakoak eskatzailearen kontura egongo dira, eta Udalak onartu beharko ditu, gainbegiratzeaz gain. Bestela, Udalak kudeatu behar baditu zerbitzu horiek, fakturaren kostua ehuneko 110 bitarte gehituko da.

Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude udalerriko administrazio-batzarrak, elkarteak, alderdi politikoak eta hautesle-elkarteek, eta atezainari, soinu-teknikariari edo –aurreko paragrafoan azaldu bezala– zerbitzuak osatzeko beharrezkoa den beste pertsonal gehigarri bati dagozkion gastuak baino ez dute ordaindu beharko.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 3 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: negatiboa

Ezarri beharreko araudia

Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

Zentro Soziokulturalaren Arautegi Orokorra.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea.
  2. Eskaera Zentro Soziokulturalera igortzea, hala dagokionean, aretoa erabilgarri egongo den egiaztatzeko, baldin aurretiaz zentroko atezaintza-zerbitzuari horren inguruan galdetu ez bazaio.
  3. Eskaera Kultura eta Hezkuntzako Ordezkaritzara igortzea, baimendu dezan.
  4. Pertsona edo erakunde eskatzaileari esparrua erabilgarri dagoen eta baimena eman zaion ala ez jakinaraztea, eta tasaren edo –halakoak behar direnean– beharrezkoak diren zerbitzu gehigarrien likidazioa egin eta jakinaraztea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Tasaren eta, halakorik dagoenean, zerbitzu gehigarrien bilketa kudeatzea.

Nork onartzen du

Kultura eta Hezkuntzako Ordezkaritzak.

Izapidearen ardura duen Udal saila

Kultura eta Hezkuntzako Arloa

Oharrak

  • Tasaren eta, halakorik dagoenean, zerbitzu gehigarrien ordainbidea: banku-transferentzia, ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztuta (KUTXABANK ES63 2095 3224 24 1095220256 / LABORAL KUTXA ES21 3035 0143 75 1430024035), edo kreditu-txartelez, udaletxeko bulegoetan.