Ikus-entzunezko ekipamendu eta materiala

KULTURA ETA KIROLA

Ikus-entzunezko ekipamendu eta materialen mailegua eskatzea

Zer da

Zigoitiko Udalaren ikus-entzunezko ekipamendu eta materialen mailegua eskatzea:

  • 2 bozgorailu autoanplifikatu eta 2 bozgorailu-oin.
  • Soinu-mahaia, 4 bozgorailuekin eta kableekin.
  • 7 Shure mikrofono kabledun eta oinak.
  • 1 DVD irakurgailu, urrutiko agintearekin.
  • Nahaste mahai txikia (Behringer, 4 kanal).
  • Proiektagailua eta proiekzio-pantaila.

Nork eska dezake

Administrazio-batzarrek, Zigoitiko Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturiko elkarteek, eta Zigoitia udalerriko alderdi politikoek eta hautesle-elkarteek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Fidantzaren eskudiruzko ordainketa.

Non eskatu behar da

Bertara joanda:

Zigoitiko Zentro Soziokulturalean (Bengolarra kalea, 1A-Ondategi), ordutegi honetan:

HILAK

ASTEKO EGUNAK

Astelehenetik
ostiralera

Larunbatak

Iraila

10:00 - 13:00

16:30 - 20:00

Urritik maiatzera

10:00 - 13:00

16:30 - 21:30

10:30 - 13:00

17:30 - 22:00

Ekaina

10:00 - 13:00

16:30 - 20:30

Uztaila

16:30 - 20:00

HILAK

ASTEKO EGUNAK

Igandeak

Azarotik martxora

17:30 - 20:30

Posta elektronikoz: izena emateko eskabide-orria bete, eta kulturtegia@zigoitia.org helbidera bidali behar da. Beharrezkoa izango da fidantza eskudirutan Zentro Soziokulturalean edo Udal-bulegoetan (9:00-etatik 14:00-etara astelehenetik ostiralera) ematea, bere itzultzea azkarrago izateko.

Argibide gehiagorako, deitu: 945 464400 (Zentro Soziokulturala) edo 945 464041 (Udaletxea) zenbakietara.

Zenbat balio du

130 euroko fidantza jarri beharko da, ikus-entzunezko ekipamendu edo materialak erabiltzean gertatzen diren kalteen berme gisa, halakorik gertatuz gero.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 7 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: negatiboa

Ezarri beharreko araudia

Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

Zigoitiko Zentro Soziokulturalaren arau orokorrak.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Zentro Soziokulturaleko atezaintzako pertsonalak eskabide-orria jaso, eta bertan ageri diren datu guztiak zuzen dauden egiaztatuko du.
  2. Halaber, mailegua egingo du.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Maileguan hartutako ekipamendua edo materialak itzultzean, Zentro Soziokulturaleko atezaintzako pertsonalak haren egoera aztertuko du.
  2. Azterketaren emaitza egokia bada, utzi den fidantza itzuliko du, eta haren hartu-agiria jasoko du, ekipamendua eskatu duen pertsonak sinatuta.

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Zigoitiko Zentro Soziokulturaleko Atezaintzako pertsonala

Oharrak

Fidantza laster itzuli ahal izateko, eskudirutan baino ezingo da utzi.