Bengolarrako udal igerilekuak

Zigoitiko Udalak bi igerileku ditu: haurrentzakoa eta helduentzakoa. Udan irekitzen ditu, ekainetik irailera, eta Bengolarra kirol instalazioetan (Ondategi) daude. Astelehenetik igandera 11:00etatik 20:30era daude irekita.
Udal igerilekuak erabiltzeko Zuiako Udalerriarekin hitzarmen bat sinatu du; Zigoitiko Udalak urtero ordaintzen du hori. Hitzarmen hori kontsultatu.

KULTURA ETA KIROLA

Bengolarrako udal-igerilekuko sartzeko udaleko herritar txartela eskatzea

Zer da

Udal herritar txartela, titularra Bengolarrako udal-igerilekuko instalazioetan (Gopegi-Ondategi) erabilgarri dauden zerbitzuetan sar daiteke eta haiek erabil ditzake.

Hiru abonamendu modalitate daude:

  • Banakako abonamendua: modalitate honen barruan bi mota daude, abonatuaren adinaren arabera (5 urtetik 18 urtera bitartekoentzako abonamendua, tasa txikiagokoa, eta 18 urtetik gorakoentzako abonamendua).
  • Familia-abonamendua: gurasoak eta seme-alaba adingabeak. 18 urtetik gorako seme edo alabak ezin dira inola ere familia-abonamenduan sartu.
  • Familia ugarien abonamendua: 3 seme-alaba edo gehiago dituzten gurasoak. 18 urtetik gorako seme edo alabak ezin dira inola ere familia ugarien abonamenduan sartu.

Zigoitia udalerrian erroldaturik daudenentzako hobariak:

  • Tasaren % 50%: banakako abonamenduen eta familia-abonamenduen kasuan. Familia-abonamenduetan, familia-unitateko kide guztiek egon behar dute Zigoitian erroldaturik hobaria izateko.
  • Tasaren % 60%: familia ugarien abonamenduen kasuan, baldin familia-unitateko kide guztiak Zigoitian erroldaturik daudela egiaztatzen bada.

Nork eska dezake

Udal igerilekuaren zerbitzua erabiltzeko interesa duen udalerriko edozein pertsonak edo haren ordezkariak.

Adingabeei dagokienez, zerbitzua erabiliko duen adingabearen gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Non eskatu behar da

Igerilekuetan: Astelehenetik Ostiralera 11:00etatik 20:30etara.

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: eskaera beteta bidali zigoitia@zigoitia.eus
  • Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Indarrean den Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 3 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: positiboa.

Ezarri beharreko araudia

Udal-igerilekuaren zerbitzuaren arauak.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Udal-igerilekuko sarbide-kontroleko pertsonalak abonamendurako eskabide-orria jaso, eta bertako datuak osorik dauden egiaztatuko du, bai eta abonamendua izapidetzeko behar diren agiri guztiak aurkeztu diren ere.
  2. Pertsonalak abonatu berriaren alta kudeatuko du sarbide-kontroleko aplikazio informatikoan.
  3. Dagokion txartela egin eta emango zaio eskatzaileari.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Abonamendurako egin diren altak helaraztea.
  2. Altak diru-bilketako aplikazio informatikoan sartzeko, abonamenduaren tasa hurrengo urteetan banku-helbideratze bidez kobratzeko; izan ere, abonamendua automatikoki berritzen da, Udalari idatziz baja nahi dela jakinarazi ezean, urteko bainu-denboraldia hasi baino lehen (ekainaren erdialdea).

Nork onartzen du

Izapidearen ardura duen Udal saila

Diru Bilketa Zerbitzua

Oharrak

Txartela pertsonala eta besterenezina da.

Zerbitzuko baja:

Abonamendua automatikoki berritzen da hurrengo urteko bainu-denboraldirako, Zigoitiko Udalari idatziz jakinarazi ezean –urteko bainu-denboraldia hasi baino lehen (ekainaren erdialdea)– abonamendua EZ berritzeko erabakia eta zerbitzuan baja emateko nahia.

Txartela galtzea: 6 euroko tasa bat ordaindu beharko da, instalazioetan sartzea ahalbidetzen duen txartel berria eskuratzeko.