Kudeaketa

Hemen dagoen informazioak dibulgaziozko izaera soilik du, eta inoiz ere ez da Administrazioarentzat loteslea izango. Informazio gehiago jaso nahi baduzu, begiratu indarrean dagoen araudian.

Hirigintzako informazioari buruzko kontsultak

Zer da

Informazio idatzia finka edo higiezin jakin baten gainean aplikagarriak diren erregimen edo hirigintza-baldintzei buruz, obra jakin batzuk egiteko edo jarduera jakin batzuk instalatzeko aukerari buruz, plangintza orokorrari buruz, edo banaketa horizontala egiteari buruz.

Nork eska dezake

Interesduna den edozein pertsonak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Hirigintzako eskabide-orria, behar bezala beteta. Eskatutako informazioa dagokion finka edo higiezina ezin nahasizko eran identifikatu beharko da (katastroko erreferentzia, erregistroko erreferentzia, identifikazio-planoa, etab.)
  • Eskatzailearen NAN.
  • Kasuaren arabera, agiri hauek:
  • Obrari buruzko edo instalatu nahi den jarduerari buruzko txostena
  • Kokapen-planoa
  • Barne-banaketaren plano akotatua
  • Instalatuko diren makinak

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

34,00 euroko tasa; udal-bulegoetan txartel bidez ordain daiteke, edota transferentzia bidez, Laboral Kutxako ES21-3035-0143-75-1430024035  kontuan edo Kutxabankeko ES51-2095-3213-04-1095220256 kontuan

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: hilabetea.

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: ez dagokio.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta erregistratzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera igortzea, izapidetzeko.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Txosten teknikoa ematea.
  2. Alkatetzaren ebazpena, txostena eta tasaren likidazioa barne hartuta.
  3. Interesdunari ebazpena jakinaraztea.

Nork onartzen du

-

Izapidearen ardura duen Udal saila

Hirigintza

Oharrak

 

Partzelazio-lizentzia eta banaketa-lizentzia (elkarketa)

Zer da

  • Partzelazioa eta/edo elkarketa: Baimen administratiboa, adierazpen-izaerakoa, partzelak aldatzeko, lokalak edo etxebizitzak banantzeko eta, oro har, banaketa fisiko edo erregistroko banaketa oro egiteko gaitzen duena, Plan Orokorrean hiru-lurzorutzat edo lurzoru urbanizagarritzat sailkaturiko lurzoruan dauden higiezinetan egin nahi denean.
  • Banaketa eta/edo elkarketa: baimen administratiboa, adierazpen-izaerakoa, finkak aldatzeko gaitzen duena, nekazaritza-helburuetarako bakar-bakarrik, proiektua lurzoru urbanizaezinetarako denean.

Nork eska dezake

Jabetza-eskubidearen titularra den pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Hirigintzako eskabide-orria, behar bezala beteta; finkak guztira duen azalera nahiz banandu eta/edo elkartu nahi den finkaren azalera adierazita.
  • Jabetza-eskrituraren fotokopia.
  • Partzelazioko/banaketako proiektua, eskudun teknikari batek idatzia, paperean zein euskarri digitalean.
  • AFAren Nekazaritza Zerbitzuaren txostena, lurzoru urbanizaezineko finken banaketa egin nahi denean.
  • Lizentzia eman ondorengo hiru hilabeteen barruan, egintza formalizatzen duen agiri publiko bat aurkeztuko da. Ikus oharrak.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: hilabete (1).

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: Negatiboa, Birgaitzeari eta hiri-berroneratzeari eta -berrikuntzari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legean xedatutakoaren ildotik.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta, zuzen badago, erregistratzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera igortzea, izapidetzeko.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Eskaera eta proiektua aztertu eta analizatzea, hirigintza-araudira egokitzen dela egiaztatuta.
  2. Eragindako beste administrazio publikoren batek edo batzuek txostena eman behar badute, eskaera egingo zaie.
  3. Txosten teknikoa ematea.
  4. Alkatetzaren ebazpena.
  5. Interesdunari ebazpena jakinaraztea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Hirigintza

Oharrak

Lizentzia baldintza etengarri batekin ematen da, alegia, Udalari partzelazioko, banaketako edo elkarketako egintza formalizatzen duen agiri publikoa aurkeztu beharko zaio, lizentzia eman ondorengo hiru hilabeteen barruan. Epe hori luzatu egin ahalko da, behin bakarrik eta kausa justifikatu baten ondorioz. Epea eta luzapena –halakorik dagoenean– igarota, lizentzia iraungitzat joko da, interesdunari entzunaldia egin eta gero.

Urbanizazio-proiektuak onartzea

Zer da

Urbanizazio-proiektuak urbanizazio-obren xehetasun teknikoak definitzen dituzten proiektuak dira. Ez dute lizentzia-beharrik, baina berariazko izapideak egin behar zaizkie.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Hirigintzako eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Urbanizazio-proiektua, eskudun teknikari batek sinatua. Hauek jasoko ditu, gutxienez: obraren ezaugarriak deskribatzeko txostena; proiektu-planoa eta xehetasun-planoa; obra eta zerbitzuen aurrekontua eta baldintza-agiria; segurtasunaren, kalitatearen eta hondakin-kudeaketaren inguruko azterlan, programa eta planez gain. Bi ale aurkeztuko dira, paperean eta euskarri digitalean.
  • Aldi berean izan beharreko baimenak. Honako baimen hauek ere aurkeztu beharko dira, ondoren zehazten diren kasuetan:
  • Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuaren baimena, baldin obra errepide baten polizia-gunean kokaturik badago (50 m)
  • Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zerbitzuaren baimena, baldin obra landabide baten ondoko gunean kokaturik badago.
  • Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena, baldin obra edozein ibilguren polizia-gunean kokaturik badago (100 m). Eskaerak URA-Uraren Euskal Agentziaren bidez izapidetu daitezke.
  • Lurzoruaren kalifikazioagatik beharrezkoa den beste edozein (adibidez, ADIF,…).

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 4 hilabete.

Legezko epea, gehienez: 3 hilabete hasierako onarpenerako + 20 egun jendaurrean jarrita + 2 hilabete behin betiko onarpenerako (hasierako onarpenaren ondoko jendaurreko izapidea burutzen denetik zenbatzen hasita)

Isiltasun administratiboaren ondorioak: ezestea, hasierako onarpenaren izapidean / onartzea, behin betiko onarpenaren izapidean.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta, zuzen badago, erregistratzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Eragindako beste administrazio publikoren batek edo batzuek txostena eman behar badute, eskaera egingo zaie.
  2. Txosten teknikoa ematea.
  3. Alkatetzaren dekretu bidezko hasierako onarpena.
  4. Eragindako kontzejuek nahitaezko txostena eman dezaten igortzea; hogei eguneko epe batean eman beharko da txosten hori.
  5. ALHAOra eta tirada handiko egunkari batera igortzea.
  6. Jendaurrean jartzea (20 egun).
  7. Alkatetzaren dekretu bidezko behin betiko onarpena.
  8. Interesdunari hura jakinaraztea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Hirigintza Saila

Oharrak

  • Eragindako beste administrazio publikoren batek edo batzuek txostena eman behar badute, eskaera egingo zaie; esaterako:
  • Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuaren txostena, obraren ingurunean eraikin katalogaturik baldin badago, edo ustezko arkeologia-eremua baldin bada.
  • Zorgune aeronautikoei buruz, baldin obra eragindako eremuren batean kokaturik badago.
  • Obrak hasi baino lehen, zuinketa-akta eskatu beharko da.
  • Behin-behineko obra-hesiak jartzea nahitaezkoa izango da.
  • Udalak nahi beste obra-ikuskapen egin ahalko ditu.
  • Urbanizazio-obrak bukatu eta gero, interesdunak Udalaren ordezkariari dei egin beharko lioke, gutxienez 20 egun aurretik, eguna, tokia eta ordua aditzera emanda, urbanizazio-obrak emateko edo haren esku uzteko. Aukeran, Udalak egin ahalko du deialdi hori, interesdunak hala eskatzen badio. Udalak telefonoez dei egingo dio eragindako kontzejuari, harrera-ekitaldira joateko. Nolanahi ere, urbanizazio-obrak hartzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:
  •  Obren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiria, obrak proiektuaren arabera zein hirigintza-araudiak ezarritako baldintzen arabera gauzatu direla adierazita.  Proiektuan aldaketarik egin bada, eginiko aldaketen gaineko dokumentazio teknikoa gehitu beharko da, paperean zein euskarri digitalean, txostena, aurrekontua eta obraren azken planoak barne.
  • Obra-bukaerako ziurtagiria, aurrekontua xehakaturik.
  •  Operadoreen adostasun-agiria: Iberdrola, Telefónica, Naturgas.
  • Kontrol-erakunde baimenduaren (KEB) ziurtagiriak, argiteria publikoari buruz.
  • Obren argazkiak.

Obra txikietarako lizentzia

Zer da

Barruko zein kanpoko obrak, bakunak teknikaren aldetik eta gorabehera gutxikoak eraikuntzaren eta kostu ekonomikoaren aldetik, bolumena, erabilera objektiboa eta etxebizitzen eta lokalen kopurua aldatzen ez dituztenean, eta egiturazko elementuei eragiten ez dietenean, ez eta eraikinaren edo instalazioaren arkitekturazko konfigurazioari edo bizigarritasun- edo segurtasun-baldintzei ere.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Hirigintzako eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Egingo den obra deskribatzeko eta justifikatzeko txostena.
  • Aurrekontua, funtsezko aurrekontu-sailak xehakaturik.
  • Obra ulertarazteko moduko krokisa.
  • Etxebizitzaren edo lokalaren barne-banaketa aldatzen baldin bada, eraberritzea jasotzen duten planoak aurkeztuko dira, uneko egoera eta gerorako egoera aditzera emanda.
  • Kasuaren arabera, agiri hauek:
  • KANPOKO AROTZ-LANAK (LEIHOAK, BALKOIAK)
  • Bizilagun-erkidego baten barruko etxebizitza bada, haren adostasunaren agiria aurkeztu beharko da.
  • Fatxadaren uneko egoeraren argazkiak.
  • EGUZKI-OIHALAK, ERROTULUAK ETA ANTZEKOAK JARTZEA
  • Krokisa.
  •  Oihalaren, errotuluaren edo antzekoaren neurriak.
  • Bizilagun-erkidego baten barruko etxebizitza bada, haren adostasunaren agiria aurkeztu beharko da.
  • ESTALKIAK ETA/EDO FATXADAK KONPONTZEA
  • Egingo diren lanen inguruko segurtasuneko eta osasuneko oinarrizko azterketa edo berariazko arriskuen ebaluazioa.
  • Segurtasun eta osasuneko koordinatzaile baten izendapena, obra egitean enpresa batek baino gehiagok esku hartzen badu, edo enpresa batek eta langile autonomo batzuek edo hainbat langile autonomok. Bestela, prebentzio-baliabidearen izendapena egin beharko da.
  • Estalkiaren edo/eta fatxadaren uneko egoeraren argazkiak.
  • Aldamioak jarriz gero, instalazioari buruzko txostena, eskudun teknikari batek sinaturik.
  • FINKA-ITXITURAK, ITXITURAK, ALANBRE-HESIAK ETA HORMAK
  • Eguneko eta gerorako egoeren plano edo krokis akotatua.
  • KANALIZAZIO ETA KONEXIOAK (URA, SANEAMENDUA, ARGINDARRA, TELEFONIA, GASA)
  • Krokisa
  • Zangaren neurriak
  • Dagokion administrazio-batzarraren, enpresa hornitzaileen eta/edo Zigoitiko Ur Partzuergoaren baimenak.
  • Aldi berean izan beharreko baimenak. Honako baimen hauek ere aurkeztu beharko dira, ondoren zehazten diren kasuetan:
  • Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuaren baimena, baldin obra errepide baten polizia-gunean kokaturik badago (50 m)
  • Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zerbitzuaren baimena, baldin obra landabide baten ondoko gunean kokaturik badago, bidearen titulartasuna duen administrazio-batzarrak sinaturik.
  • Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena, baldin obra edozein ibilguren polizia-gunean kokaturik badago (100 m).
  • Lurzoruaren kalifikazioagatik beharrezkoa den beste edozein.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Izapidea doakoa da, hau da, ez du tasarik. Hala ere, ondoren Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko zerga ordaindu beharko da, Udalak dagokion likidazioa jakinarazten duenean (gauzatze materialerako aurrekontuaren ehuneko 3; dena dela, ehuneko 1 da fatxadako obretarako eta fatxadako kanpo elementuetarako, bai eta hiri-partzelen itxiturarako)

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 20 egun

Legezko epea, gehienez: 3 hilabete

Isiltasun administratiboaren ondorioak: positiboa, baldin indarrean den hirigintza-araudia urratzen ez bada.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta, zuzen badago, erregistratzea, erantsitako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Dagokion administrazio-batzarrari jakinaraztea, azpiegiturei eragiten dieten obretan, nahitaezko txostena emateko.
  2. Eragindako beste administrazio publikoren batek edo batzuek txostena eman behar badute, eskaera egingo zaie.
  • Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuaren txostena, obraren ingurunean eraikin katalogaturik baldin badago, edo ustezko arkeologia-eremua baldin bada.
  • Zorgune aeronautikoei buruz, baldin obra eragindako eremuren batean kokaturik badago.
  1. Txosten teknikoa ematea.
  2. Alkatetzaren dekretu bidezko onarpena.
  3. Interesdunari hura jakinaraztea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Hirigintza Saila

Oharrak

  • Udalak nahi beste obra-ikuskapen egin ahalko ditu.
  • Behin-behineko obra-hesiak jartzea nahitaezkoa izango da.
  • Obrak bukatzean, ekoizleak (lizentziaren titularra) eraikuntza- eta eraispen-hondakinak ongi kudeatu izanaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

Obra handietarako baimenak

Zer da

Baimen administratiboa, adierazpen-izaerakoa, eraikuntzako, eraikingintzako eta instalazio-ezarpeneko obrak egiteko gaitzen duena, bai eta eraikinak eta instalazioak zabaldu, eraberritu eta kontserbatzeko obrak egiteko ere, eraikinaren edo instalazioaren egiturari edo arkitekturazko konfigurazioari eragiten diotenean.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Hirigintzako eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Proiektua, eskudun teknikariek sinatuta, eta behar bezala ikus-onetsia. Ale bat aurkeztu behar da, paperean eta euskarri digitalean. Urbanizazio-eranskinik baldin badago, beste ale bat ere aurkeztu beharko da. Udal-zerbitzuek hirugarren ale bat eskatu ahalko dute, sektoreko eskumenak dituen beste administrazioren batek txostena eman behar baldin badu:
  • Lizentzia oinarrizko proiektu bat aintzat hartuz eman ahalko da, eskudun teknikari batek sinatuta.
  • Obra hasi baino lehen, eskudun teknikari batek sinatutako gauzatze-proiektu bat aurkeztu beharko da. Proiektu horrek dagokion lanbide-elkargoak ikus-onetsitakoa izan beharko du, eraikuntza-prozesurako elkargoen nahitaezko ikus-onetsiari buruzko abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretuan salbuetsirik egon ezean.
  • Eranskina, urbanizazioari buruzko dokumentazio idatzi eta grafikoarekin, beste espediente batean aztertu beharreko proiektu bereizia denean izan ezik. Eranskinean hauek sartu beharko dira:
  • Deskribatzeko txostena.
  • Lagapenen planoa, partzela gordina, lurzati garbia eta lagapen-lurzatia jasota, bakoitzaren azalerak eta mugak aditzera emanda.
  • Urbanizazioaren uneko egoeraren zein proiektuko egoeraren planoak, arau subsidiarioetako dokumentazio grafikoa erabiliz.
  • Urbanizazioaren aurrekontua
  • Aldi berean izan beharreko baimenak. Honako baimen hauek ere aurkeztu beharko dira, ondoren zehazten diren kasuetan:
  • Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuarena, baldin obra autobide, autobia eta bide lasterren afektazio-eremuan (100 m) nahiz gainerako errepideenean (50 m) kokaturik badago.
  • Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zerbitzuaren baimena, baldin obra landabide baten ondoko gunean kokaturik badago.
  • Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena, baldin obra edozein ibilguren polizia-gunean kokaturik badago (100 m).
  • Ur-partzuergoaren baimena, igerilekuen obretarako.
  • Obrak edo instalazioak urbanizaezintzat sailkaturiko lurzoruan planteatzen direnean, eta halakoak nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi bati lotuta daudenean, Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren aldez aurreko baimena aurkeztu beharko da.
  • Eskaera egin eta gero, espedientea abiarazi denean, eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika-datuak eman beharko dira, eta horretarako Udalak emandako inprimakia bete beharko da  (etxebizitzak baldin badira).
  • Behin lizentzia emanez gero, obrak hasi baino lehen, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
  • Banku-abala edo eskudiruzko fidantza.
  • Obraren zuzendari jardungo duen aparejadorearen izendapena.
  • Zuinketa-akta (udal-teknikariei eskatzekoa).

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Izapidea doakoa da, hau da, ez du tasarik. Hala ere, ondoren Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko zerga ordaindu beharko da, Udalak dagokion likidazioa jakinarazten duenean (gauzatze materialerako aurrekontuaren ehuneko 4,3 )

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 2 hilabete

Legezko epea, gehienez: 3 hilabete

Isiltasun administratiboaren ondorioak: positiboa, baldin indarrean den hirigintza-araudia urratzen ez bada.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Agiriak jaso, egiaztatu eta, zuzen badaude, erregistratzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Eskaera, proiektua eta txosten teknikoa aztertu eta analizatzea, hirigintza-araudira egokitzen dela egiaztatuta.
  2. Dagokion administrazio-batzarrari jakinaraztea, azpiegiturei eragiten dieten obretan, nahitaezko txostena emateko 20 eguneko epe batean.
  3. Eragindako beste administrazio publikoren batek edo batzuek txostena eman behar badute, eskaera egingo zaie.
  4. Alkatetzaren ebazpena.
  5. Interesdunari hura jakinaraztea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Hirigintza Saila

Oharrak

  • Eragindako beste administrazio publikoren batek edo batzuek txostena eman behar badute, eskaera egingo zaie.
  • Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuaren txostena, obraren ingurunean eraikin katalogaturik baldin badago, edo ustezko arkeologia-eremua baldin bada.
  • Zorgune aeronautikoei buruz, baldin obra eragindako eremuren batean kokaturik badago.
  • Trenbideen babes-eremuei buruz, baldin obra eragindako eremuren batean kokaturik badago.
  • Obrak hasi baino lehen, zuinketa-akta eskatu beharko da.
  • Eraikinak edo eraikuntzak, edo beharrezkoa duten haien atalak, okupatu edo erabiltzen hasi baino lehen, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiz, horretarako dagoen inprimakian. (ikus izapide hau: “Lehen okupazioko / erabilerako lizentzia”).
  • Behin-behineko obra-hesiak jartzea nahitaezkoa izango da.
  • Udalak nahi beste obra-ikuskapen egin ahalko ditu.
  • Jarduera jakinarazietarako, obrak aurretiaz izapidetu beharko dira (ikus izapidea).
  • Jarduera baimenduetarako, jarduera-lizentzia eskuratu beharko da obra-lizentzia eman baino lehen (ikus izapidea).
  • Lizentzia iraungitzat joko da, interesdunei entzunaldia egin eta gero, obrak bukatzeko ezarritako gehieneko epea igarotzen denean, epe hori luzatu ezean, horretarako baimena eskaturik aurrez.

Lehen okupazioko / erabilerako lizentzia

Zer da

Baimen administratiboa, adierazpen-izaerakoa, eraikin bat, obra bat edo haren zati bat erabilera jakin baterako erabil daitekeen egiaztatzea helburu duena, onarturiko lizentziaren arabera gauzatu delako eta, egin behar den kasuetan, dagokion urbanizazioa egiteko betebeharra bete delako.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Hirigintzako eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Obren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiria, obrak proiektuaren arabera eta lizentziak ezarritako baldintzen arabera zein hirigintza-araudiaren arabera gauzatu direla adierazita. Ziurtagiriak dagokion ikus-onetsia izan beharko du, eraikuntza-prozesurako elkargoen nahitaezko ikus-onetsiari buruzko abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretuan salbuetsirik dauden kasuetan izan ezik.
  •  Proiektuan aldaketan egin badira, obra-bukaerako proiektua gehitu beharko da. Ale bat aurkeztuko da, paperean eta euskarri digitalean.
  • Aurrekontuari buruzko bukaerako ziurtagiria, eraikuntza-enpresak xehakatua, eta fakturak.
  • Eraikinaren behin betiko kokapen-planoa, bai eta zerbitzu-sareen kokapena ere (bukaerako urbanizazioa).
  • Oinplanoak, behin betikoak, azaleren koadroa barne.
  • Altxaerak,  hegalak bukaeran duen kota barne.
  • Eraikin berria eraikitzen denean edo erabilera berrien kasuan, hauek ere bai:
  • Eraikuntzaren kanpoaldeko argazkiak.
  • Urez, argindarrez, gasez eta telekomunikazioz hornitzen duten konpainien agirien kopia, dagozkien hargune eta sareekin ados daudela egiaztatuta.
  • Dagozkien instalatzaileen buletinak.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Doan.

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga kobratuko litzateke, hasierako eta bukaerako aurrekontuen arteko aldearen gainean

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: hilabete (1).

Legezko epea, gehienez: 3 hilabete

Isiltasun administratiboaren ondorioak: negatiboa

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Agiriak jaso, egiaztatu eta, zuzen badaude, erregistratzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Udalaren ikuskapena eta txosten teknikoa.
  2. Eragindako kontzejuak nahitaezko txostena eman dezan igortzea, baldin haren eskumeneko urbanizazio-eranskina badago, txosten hori hogei eguneko epe batean eman beharko du.
  3. Interesdunak Zigoitiko Ur Partzuergoari hornidurako eta saneamenduko sareetara lotzeko eskaera egin dion egiaztatzea.
  4. Herritarrentzako Arreta Zerbitzura igortzea, behin betiko likidazioa emateko.
  5. Alkatetzak ebazpena ematea.
  6. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua hura interesdunari jakinaraztea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Hirigintza Saila

Oharrak

Obrak bukatu eta gero, eta lehen okupazioko lizentzia onartu baino lehen, interesdunak eskaera egin beharko dio Zigoitiko Ur Partzuergoari, hornidurako eta saneamenduko sareetara lotzeko.

Obra-lizentzietan titulartasuna aldatzea

Zer da

Udalari obra-lizentzia batean titulartasun-aldaketa gertatu dela jakinaraztea, administrazioak ikuskapeneko eta kontroleko jarduera aurrera eraman ahal izateko, eta lehen titular zena erantzukizunez libratzeko.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Titulartasun-aldaketa jakinarazteko idazkia, behar bezala beteta.
  • Titulartasuna eskualdatzen duenaren adostasunaren ziurtagiria, edo aldaketaren legitimotasuna behar bezala egiaztatzen duen agiri bat.

Non eskatu behar da

 

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

  • Epea, gutxi gorabehera: hilabete (1).
  • Legezko epea, gehienez: ez dagokio.

Ezarri beharreko araudia

Toki Korporazioen Zerbitzuen Arautegiko 13. artikulua (1955/06/17ko dekretua).

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Agiriak jasotzea, egiaztatzea, eta jakinarazpena erregistratzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Hirigintza Sailak aztertzea.
  2. Alkatetzaren dekretua.
  3. Herritarrentzako Arreta Zerbitzura igortzea.
  4. Interesdunari hura jakinaraztea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Hirigintza Saila

Oharrak

  • Titulartasun-eskualdaketa honekin ezingo da egin inolako aldaketarik edo handitzerik onartutako obran.
  • Eskualdaketak berehala izango du eragina, indarrean den araudiari jarraituz egiten baldin bada, betiere.

Aurretiaz jakinarazi beharreko jarduera sailkatua

Zer da

Aurretiazko jakinarazpena, jarduera edo instalazio publiko edo pribatu bat abian jarri, handitu edo eraberritzeko gaitzen duena, 7/2012 Legearen II. eranskineko B) atalean sarturik dauden jarduerak direnean, alegia,  ingurumenari, pertsonei edo haien ondasunei kalteak eragiteko, kalte horiek eragiteko arriskua sortzeko edo pertsonei eragozpenak ekartzeko moduko jarduerak.

Lokalean obrak egin behar izanez gero, dagokion obra-lizentzia izapidetu beharko da.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada: NAN; eta Europar Batasuneko estatu bateko atzerriko herritarra bada, indarreko pasaportearen kopia kautoa. EBkoa ez den estatu bateko atzerriko herritarra bada, horrez gain, bizileku-baimenaren kopia kautoa aurkeztu beharko du.

 Eskatzailea pertsona juridikoa bada: Eratze-eskrituraren edo aldaketa-eskrituraren kopia kautoa.

  • Beste baten izenean aurkezten diren edo eskaerak sinatzen dituztenek edo pertsona juridiko baten ordezkari direnek honako hauek gehituko dizkiote eskaerari:
  • Dagokion ahalorde-eskrituraren kopia kautoa.
  • Ordezkariaren zein ordeztuaren NAN/IFZ edo, pertsona atzerritarra bada, indarreko pasaportea.
  • Jarduera sailkatua aurretiaz jakinarazteko idazkia, behar bezala beteta.
  • Txosten bat, jardueraren deskribapena eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan izan dezakeen inpaktua minimizatzeko ezarritako neurriak jasota. Txostenean honako hauek sartu beharko dira:
  • Lokalaren deskribapena, azalerak (erabilgarriak eta eraikiak), guztizkoak eta partzialak, erabileren arabera, bai eta lokalak eraikinaren barruan duen kokapena, haren sarbideak eta eraikinarekin dituen komunikazioak ere.
  • Fatxadaren edo fatxaden argazkia edo argazkiak, koloretan.
  • Jardueraren deskribapena (haren xedea eta haren garapenaren edo ekoizpen-prozesuaren berezko ezaugarriak, makinak, erregaiak, instalazio higienikoak, ...), bai eta  jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan izan dezakeen inpaktua minimizatzeko ezarritako neurrien deskribapena ere.
  • Jarduerak funtzionatzeko beharrezkoak diren makinen deskribapena eta ezaugarri teknikoak eta, halakorik dagoenean, lokala aireztatzeko eta/edo klimatizatzeko ezarriko diren instalazioenak.
  • Lokalaren edo jardueraren aurrekariak; BERRIA den, ERABERRITZEA den ala lehendik bazegoen jarduera baten LEGEZTATZEA den deskribatu eta zehaztu beharko da.
  • Aplikatzekoa den araudia betetzearen justifikazioa: hirigintza-plangintza, Eraikuntzako Kode Teknikoa, Irisgarritasuna, Suteen aurkako babesa, osasun-arauak, eta abar.
  • Berariazko arautegien azpiko instalazioetarako (elektrizitate-instalazioa, instalazio termikoa, gasa, igogailuak, eta abar) industria-segurtasuneko araudietan ezarririk dauden baimen eta abiarazteak aurkeztea.
  • Planoak:
  • Jardueraren kokapena (gutxieneko eskala: 1:5000)
  • Kokapena, lokala edo eraikina zehazki dagoen tokia aditzera emanda, bai eta finkaren gainerako erlazioak ere (gutxieneko eskala: 1:500)
  • Oinplano akotatuak. lokala eratzen duten oin guztien uneko egoeraren planoak, honako hauek adierazita:
    • Banaketa eta erabilerak, lokala eratzen duten aretoen kotak eta azalerak aditzera emanda (gutxieneko eskala: 1:100), bai eta irisgarritasunari buruzko araudia betetzearen justifikazioa ere.
    • Instalazioak: aireztapena, klimatizazioa, makinak, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza-instalazioa, elektrizitate-instalazioa, eta abar. (gutxieneko eskala:1:100)
  • Sekzio akotatuak, espazioen garaierak eta erabilerak adierazita, bai eta hodiak, instalazioak, eta makinak ere (luzetara eta zeharka) (gutxieneko eskala: 1:100).
  • Sarbidean trazatutako sekzioa eta sestra-kotak.
  • Fatxada, uneko egoeran eta gerorako egoeran (gutxieneko eskala: 1:100)
  • Jarduerarako beharrezkoak diren beste xehetasun-plano batzuk.
  • Eskudun teknikari batek emandako ziurtagiria, jarduera eta/edo instalazioak eraikuntza-proiektuarekin edo aurkezturiko dokumentazio teknikoarekin bat datorrela egiaztatuta, bai eta ingurumen-arloko baldintza guztiak betetzen dituela ere, dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpenean jasotakoak barne, halakoa egin behar den kasuetan.
  • Ziurtagiria aurkezten duen teknikariaren prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatu beharko da, baldin ziurtagiri horrek dagokion lanbide-elkargoaren ikus-onetsia ez badu.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako alta.
  • Zigoitiko Ur Partzuergoaren baimena, hornidurako eta saneamendu sareetara lotzeko.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Ordenantza fiskalaren araberako tasa.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: unean bertan.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria egiaztatu eta, zuzen badago, jaso, eskaneatu eta erregistratzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Tasa likidatzea.
  2. Udal-zerbitzu teknikoek egiaztapen-bisita egitea.
  3. Jarduera erregistratzea.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Hirigintza Saila

Oharrak

Aurretiaz jakinarazi beharreko jardueren zerrenda (dokumentazio teknikoarekin)

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Legearen II. eranskineko B) atala:

1. Argindarra ekoizteko instalazioak edo energia berriztagarriak argindar bihurtzeko hartze- eta eraldatze-instalazioak, potentzia instalatua 50 kW-etik gorakoa eta 100 kW-ekoa edo gutxiagokoa baldin badute.

 2. Askotariko lantegiak (aroztegiak, galdaragintza-lantegiak, muntaia-lantegiak, mekanizazio-lantegiak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta guztira instalatutako potentzia (mekanikoa edota elektrikoa, argiztapenarena kenduta) 25 kW baino txikiagoa bada eta ekoizpenerako berariazko azalera ez bada 300 m2-tik gorakoa; hortik kanpo geratzen dira gainazalaren tratamendua, bernizatze-lana, pistola bidezko pintatze-lana edo halakoak egiten dituzten lantegiak, eranskin honetako A) atalean baitaude sartuta.

 3. Produktu eta materialen biltegiratze-, salerosketa- eta erakusketa-jarduerak eta -instalazioak, jarduera sailkatuen lizentzien zerrendako 7. puntuan jasota ez daudenean.

4. Erregai likidoak edo gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik beherako edukia dutenean, sailkapen honetatik kanpo utzita gasolindegi batean, hornitegi-parke batean, banatze-instalazio batean edo horren pareko instalazio batean daudenak.

5. Ibilgailuak zaintzeko lekuak.

6. Zenbait zerbitzu-jarduera: haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun-zentroak eta botikak, albaitaritza-klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun-zentroak, bulegoak, ile-apaindegiak, masaje-etxeak eta hileta-enpresak.

7. Hotelak eta egoitza komunitarioak, zahar-egoitzak, ostatuak eta antzeko establezimenduak.

8. Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak ematen dituzten establezimenduak, jarduera sailkatuetarako aurretiazko lizentziaren mende ez daudenean.

9. Abeltzaintza-ustiategi txikiak eta etxeko eskortak, jarduera sailkatuen lizentzien zerrendan jasota ez daudenean.

10. Eraldaketa-zentroak.

11. Informazioa tratatu eta komunikatzeko zentroak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irrati-errepikagailuak eta telebista-errepikagailuak, satelite bidezko errepikagailuak, telefonia mugikorreko antenak eta banaguneak, informazioaren tratamendu elektronikorako edo informatikorako zentroak, irrati-telefonoko estazioak eta irrati-telegrafiako estazioak, irrati-igorgailuak, telebista-igorgailuak eta alarmak kontrolatzeko zentralak), eta antzekoak.

12. Instalazio osagarriak:

12.1.- Galdara-gelak.

12.2.- Airea girotzeko instalazioak.

12.3.- Hotz-ganberen instalazioak.

12.4.- Erradiodiagnostiko medikoa egiteko instalazioak; alegia, aplikatzekoa den arautegiaren arabera, diagnostiko medikoak egiteko helburua duten X izpien ekipamenduak eta instalazioak.

13. Errausketa-laberik gabeko hilerriak eta beilatokiak.

14. Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 55. artikuluaren arabera eta 7/2012 Legearekin bat, osasunean edo ingurumenean antzeko eraginak izan ditzaketen beste jarduera batzuk.

  • Udalak nahi beste ikuskapen egin ahalko ditu.

Lizentzia behar duen jarduera sailkatua

Zer da

Udal-lizentzia, jarduera edo instalazio publiko edo pribatu bat abian jarri, handitu edo eraberritzeko gaitzen duena, 7/2012 Legeko II. eranskineko A) atalean sarturik dauden jarduerak direnean, alegia,  ingurumenari, pertsonei edo haien ondasunei kalteak eragiteko, kalte horiek eragiteko arriskua sortzeko edo pertsonei eragozpenak ekartzeko moduko jarduerak.

 

Lokalean obrak egin behar izanez gero, jarduera-lizentzia izapidetu beharko da, obra-lizentzia baino lehen.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada: NAN; eta Europar Batasuneko estatu bateko atzerriko herritarra bada, indarreko pasaportearen kopia kautoa. EBkoa ez den estatu bateko atzerriko herritarra bada, horrez gain, bizileku-baimenaren kopia kautoa aurkeztu beharko du.

 Eskatzailea pertsona juridikoa bada: Eratze-eskrituraren edo aldaketa-eskrituraren kopia kautoa.

  • Beste baten izenean aurkezten diren edo eskaerak sinatzen dituztenek edo pertsona juridiko baten ordezkari direnek honako hauek gehituko dizkiote eskaerari:
  • Dagokion ahalorde-eskrituraren kopia kautoa.
  • Ordezkariaren zein ordeztuaren NAN/IFZ edo, pertsona atzerritarra bada, indarreko pasaportea.
  • Jarduera sailkatuaren lizentziarako eskaera, behar bezala beteta.
  • Berariazko dokumentazio teknikoa: dokumentazioaren bi ale paperean, eta bi ale euskarri digitalean (CD bidez edo USB memoria bidez):
  • Eskudun teknikari batek idatzi eta sinatutako proiektu teknikoa, zuzentzeko neurrien proposamenarekin, honako hauek jasota:
  • Ingurumen-txostena: Jardueraren nahiz hura garatzeko neurrien deskribapena eta ingurumenari loturiko alderdiak jasotzen dituen txostena, honako hauek barne:
  • Lokalaren deskribapena, azalerak (erabilgarriak eta eraikiak), guztizkoak eta partzialak, erabileren arabera, bai eta lokalak eraikinaren barruan duen kokapena, haren sarbideak eta eraikinarekin dituen komunikazioak ere.
  • Fatxadaren edo fatxaden argazkia edo argazkiak, koloretan.
  • Jardueraren deskribapena (haren xedea eta haren garapenaren edo ekoizpen-prozesuaren berezko ezaugarriak, makinak, erregaiak, instalazio higienikoak, ...), bai eta  jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan izan dezakeen inpaktua minimizatzeko ezarritako neurrien deskribapena ere.
  • Jarduerak funtzionatzeko beharrezkoak diren makinen deskribapena eta ezaugarri teknikoak eta, halakorik dagoenean, lokala aireztatzeko eta/edo klimatizatzeko ezarriko diren instalazioenak.
  • Lokalaren edo jardueraren aurrekariak; BERRIA den, ERABERRITZEA den ala lehendik bazegoen jarduera baten LEGEZTATZEA den deskribatu eta zehaztu beharko da.
  • Aplikatzekoak diren udal-arauak betetzearen justifikazioa (arau subsidiarioak, ordenantzak, Eraikuntzako Kode Teknikoa (EKT), irisgarritasuna, suteen aurkako babesa, osasun-arauak, eta abar)
  • Planoak:
  • Jardueraren kokapena (gutxieneko eskala: 1:5000)
  • Kokapena, lokala edo eraikina zehazki dagoen tokia aditzera emanda, bai eta finkaren gainerako erlazioak ere (gutxieneko eskala: 1:5000).
  • Oinplano akotatuak: lokala eratzen duten oin guztien uneko egoeraren plano akotatuak, honako hauek adierazita:
  • Banaketa eta erabilerak, lokala eratzen duten aretoen kotak eta azalerak aditzera emanda (gutxieneko eskala: 1:100), bai eta irisgarritasunari buruzko arauak betetzearen justifikazioa ere.
  • Instalazioak: aireztapena, klimatizazioa, makinak, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza-instalazioa, elektrizitate-instalazioa, eta abar (gutxieneko eskala: 1:100).
  • Sekzio akotatuak:
  • Sekzioak, espazioen garaierak eta erabilerak adierazita, bai eta hodiak, instalazioak, eta makinak ere (luzetara eta zeharka) (gutxieneko eskala: 1:100).
  • Sarbidean trazatutako sekzioa eta sestra-kotak.
  • Fatxada edo fatxadak, uneko egoeran eta gerorako egoeran (gutxieneko eskala: 1:100)
  • Jarduerarako beharrezkoak diren beste xehetasun-plano batzuk.
  • Ingurumen-inpaktuaren azterketa: Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar duten jardueren kasuan bakarrik.
  • Proiektua idatzi duen pertsonaren prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatu beharko da, baldin proiektu horrek dagokion lanbide-elkargoaren ikus-onetsia ez badu.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Ordenantza fiskalaren araberako tasa.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: lau hilabete.

Legezko epea, gehienez: sei hilabete.

Isiltasun administratiboaren ondorioak: positiboa, ingurumen-arloko organoak aurkako txostena eman ezean.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Agiriak jaso, egiaztatu eta, zuzen badaude, eskabide-orria erregistratzea eta eskaneatzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Hirigintza Sailera igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Udal-txosten teknikoa ematea.
  2. ALHAOn jendaurrean jartzea eta mugakideei jakinarazpen pertsonala egitea.
  3. Osasun-administraziora igortzea, nahitaezkoa eta loteslea den txostena eman dezan.
  4. Udalaren txostena ematea.
  5. Dagokion ingurumen-organora igortzea, zuzentzeko neurriak ezartzeko txostena eman dezan (loteslea, negatiboa bada).
  6. Herritarrentzako Arreta Zerbitzura igortzea, tasaren likidazioa emateko.
  7. Alkatetzaren dekretu bidezko ebazpena.
  8. Interesdunari hura jakinaraztea.
  9. Behin jarduera instalatu eta prestatu ondoren, intesdunak aurretiazko irekiera-jakinarazpena egitea, eskudun teknikari batek emandako ziurtagiri batekin batera, jarduerak proiektura egokitzen dela eta ezarritako zuzentzeko neurriak betetzen dituela egiaztaturik. Jarduera aurrera eraman ahalko da aurkezten den egunaz geroztik.
  10. Eskudun teknikari batek egiaztapen-bisita egitea.
  11. Jarduera erregistratzea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Hirigintza Saila

Oharrak

Jarduera baimenduen zerrenda

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Legearen II. eranskineko A) atalean jasorikoak:

a) Erauzketa-jarduerak.

b) Instalazio nuklearrak eta erradioaktiboak.

c) Argindarra ekoizteko instalazioak, 100 kW-etik gorako potentzia instalatua baldin badute.

 d) Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten lantegiak, bai eta motordun ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak eta antzeko lanak egiten dituzten lantegiak ere.

e) Askotariko lantegiak (aroztegiak, galdaragintza-lantegiak, muntaia-lantegiak, mekanizazio-lantegiak, okindegiak, gozotegiak, cateringak, ...), baldin eta guztira instalatutako potentzia (mekanikoa edota elektrikoa, argiztapenarena kenduta) 25 kW-ekoa edo gehiagokoa bada eta ekoizpenerako berariazko azalera 300 m2-tik gorakoa bada.

f) Biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak eta instalazioak, toxiko, arriskutsu edo sugarri gisa katalogatuta dauden produktu eta materialak baldin badituzte (500 kg-tik gora bizitegirako hiri-lurzoruan, edo 1.000 kg-tik gora gainerako lurzoruetan).

g) Gasolindegiak eta parke-hornitegiak, eta erregai likido edo gaseosoen banatze-instalazioak edo antzeko instalazioak.

h) Edozein motatako lurzoruan kokatutako erregai likido eta gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik gorako edukiera dutenean.

i) Hondakinak bildu, berreskuratu eta deuseztatzeko instalazioak.

 j) 500.000 m3-ko baino gehiagoko lekua daukaten lur eta harrizko betelanak, urtebete baino gehiago irauten dutenean; azpiegitura linealetarako obrei lotutakoak izan ezik.

k) Hondakin-urak arazteko instalazioak eta edateko ura tratatzeko instalazioak.

l). Arrain-haztegiak.

m) Hiltegiak.

n) Dantza-sala, dantzaleku, klub, diskoteka, disko-bar, karaoke, pub edo antzeko establezimenduak.

o) Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

- 300 lagun edo gehiagorentzako edukiera izatea.

- Lau ohmeko karga estandarrerako, 50 wattetik gorako potentzia eraginkorra duen musika-ekipamendua izatea.

p) 20 AzLU (azienda larri unitateak) baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuko 3. artikuluko a) idatz-zatian agertzen diren proportzioen arabera, edo hura ordezkatzen duen araudiaren arabera; txakur-zaindegiak (hazkuntza eta heziketa), 25 txakur baino gehiago hartzeko lekua dutenean, baldin eta –horiek guztiak– lurzoru urbanizaezinean edo industriarako hiri-lurzoruan badaude.

q) Etxeko abeltzaintza-jarduerak, alegia, 4 AzLU (azienda larri unitateak) baino gehiago dituzten instalazioak, eta mota guztietako txakur-zaindegiak, baldin eta –horiek guztiak– bizitegitarako hiri-lurzoruan baldin badaude.

r) Errausketa-labeak.

s) Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 55. artikuluaren arabera eta 7/2012 Legearekin bat, osasunean edo ingurumenean antzeko eraginak izan ditzaketen beste jarduera batzuk.

Jarduera sailkatuen lizentzietan titulartasuna aldatu izana jakinaraztea

Zer da

Jarduera sailkatu baten lizentzian titulartasun-aldaketa gertatu dela udalari jakinarazteko idazkia, administrazioak ikuskapeneko eta kontroleko jarduera aurrera eraman ahal izateko, eta lehen titular zena erantzukizunez libratzeko.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Titulartasun-aldaketa jakinarazteko idazkia, behar bezala beteta.
  • Berariazko dokumentazio teknikoa:
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (IAE) egindako alta edo aldakuntza.
  • Titulartasuna eskualdatzen duenaren adostasunaren ziurtagiria, edo aldaketaren legitimotasuna behar bezala egiaztatzen duen agiri bat.
  • Jarduera-lizentziaren erreferentzia.
  • Irekitzeko lizentziaren erreferentzia edo bere garaian onartutako aurretiazko jakinarazpenarena.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: unean bertan.

Legezko epea, gehienez: ez dagokio.

Isiltasun administratiboaren ondorioak: ez dagokio

Ezarri beharreko araudia

Toki Korporazioen Zerbitzuen Arautegiko 13. artikulua (1955/06/17ko dekretua).

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Agiriak jaso, egiaztatu eta, zuzen badaude, eskaera erregistratzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.
  3. Remitir al Área de Urbanismo.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Udal-zerbitzu teknikoen txostena
  2. Alkatetzaren dekretua.
  3. Bi Interesdunei hura jakinaraztea.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Hirigintza Saila

Oharrak

Udalak nahi beste ikuskapen egin ahalko ditu.