Herritarrari Arreta egiteko Zerbitzua

Herritarrari Arreta egiteko Zerbitzua (HAZ) herritarren eta Zigoitiko Udalaren arteko lotura bat da; horren bidez, kontsultak, agirien aurkezpena eta udal kudeaketak errazago egin daitezke. HAZ, beraz, bezeroari arreta egiteko zenbait teknika moderno sartu dituen udal tresna bat da, herritarrekiko komunikazioa erraztu eta bizkortzen du; horrela bada, ahaleginak gutxituko dira eta kasu bakoitzean konponbideak lortzeko orduan erosotasun handiagoa eskainiko du. Laburbilduz, eskaera gehienei konponbidea emateko helburuarekin Udal Administrazio honen eta herritarren arteko tartea hurbiltzeko beste urrats bat da.

HERRITARREI ZUZENDUTAKO INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA

Zer da

Herritarrei informazioa eta orientazioa ematea, Udalaren eta, oro har, udalerriaren inguruko edozein gairi buruz.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Telefonoz: 945 464041
  • Fax-ez: 945 464052

Non eskatu behar da

 

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: berehalakoa

Eskaerak sortzen duen prozedura-motaren araberakoak izango dira ebazteko legezko epea eta isiltasun administratiboaren ondorioak.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Informazioa ematea, eskura dauden tresnak erabiliz (izapideen eskuliburua, eskabide-inprimakiak, etab.)
  2. Berariazko informazioa behar izanez gero, dagokion arloko teknikariekin harremanetan jartzeko laguntza emango da.

Ondorengo izapideen laburpena

 

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Beharrezkoa baldin bada, Herritarrentzako Arretako langileek Udalaren eskabide-orriak eta inprimakiak betetzen lagunduko diete interesdunei.

Sarreren erregistroa

Zer da

Herritarrek aurkeztu nahi dituzten agiriak eta eskabideak jasotzea, hala Udalarentzat, nola EAEko Administrazioko organoentzat edo hari lotuta edo haren mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeentzat, bi adminstrazioen artean izenpetutako hitzarmenaren arabera.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Kasuan kasuko eskubidearen oinarritzat baliatzen diren agiriak. Eskaeraren ondorioz hasi  beharreko prozedura-motaren arabera, gutxieneko agiri batzuk eskatu ahalko dira.
  • Beste pertsona baten izenean eskaerak egiteko, errekurtsoak jartzeko, egintzetan atzera egiteko eta eskubideei uko egiteko, ordezkaritza-idazkia aurkeztu beharko da.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052
  • Telematikoki: www.zigoitia.eus (ordainagiriaren kasuan bakarrik)

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan. Aurrera eraman beharreko espedientearen arabera, daitekeena da espediente horrek prezio publikoa, tasa edo zerga eragitea, edo ez.

Prozeduraren epea

Erregistroa berehala egingo da.

Aurkezturiko idazkiak sortzen duen prozedura-motaren araberakoak izango dira ebazteko legezko epea eta isiltasun administratiboaren ondorioak.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskaera eta, prozedura-motaren arabera, izapidetzeko beharrezkoak diren agiriak jaso eta egiaztatzea.
  2. Hartu-agiri gisa, eskaeraren kopia zigilatua ematea, aurkeztu den eguna adierazita.
  3. Aurkeztu beharreko agiriren bat edo bestelako betekizunen bat faltatuz gero, errekerimendua emango da, hamar egun balioduneko epean (egun guztiak, igandeak eta jaiegunak izan ezik) hutsak zuzentzeko.
  4. Eskaera, idazkia edo komunikazioa eskaneatzea.
  5. Erregistratutako agiria edo eskabide-orria dagokion sailera igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

Ez dagokio

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

 

Hitzordua eskatzea, alkatearekin, zinegotziekin eta teknikariekin

Zer da

Udalbatzako kideekin zein udaleko teknikariekin biltzeko eskaera egitea (Gizarte Zerbitzuetan izan ezik: ikus izapide hau: “Hitzordua eskatzea Zuiako Kuadrillako Gizarte Zerbitzuekin”).

Nork eska dezake

Edozein pertsonak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Harremanetarako telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Telefonoz: 945 464041
  • Fax-ez: 945 464052

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: hitzordua ahal denean emango da.

Ezarri beharreko araudia

 

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Hitzordurako eskaera jasotzea.
  2. Agendara jotzea.
  3. Hitzordua interesdunarekin finkatzea, telefonoz edo posta elektronikoz.

Ondorengo izapideen laburpena

 

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Bileran aztertu nahi den gaia zehazteko gomendatzen da, hitzordua egin aurretik beharrezko informazioa eta agiriak prest edukitzearren.

Ordutegiak:

  • Hirigintza: Ostegunetan: 10:00-14:00
  • Kultura: astearte eta asteazkenetan: 9:00-14:00
  • Euskara: astearteetan: 09:00-14:00
  • Zinegotziak: bakoitzak ahal duen unearen arabera.

Izapidetzen ari diren administrazio-prozedurei buruzko informazioa. Kopiak eskuratzea

Zer da

  • Prozedura jakin baten izapideen egoerari buruzko informazioa.
  • Espediente bat osatzen duten agirien kopiak eskuratzea.

Nork eska dezake

  • Prozeduran legez interesdun-izaera dutenek eta haien legezko ordezkariek bakarrik. (Eskuliburu honetan ikus daiteke interesdun denaren definizioa, dena delako prozedurara joanda).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Legezko interesdun-izaera egiaztatzen duten agiriak.
  • Legezko ordezkaritzaren egiaztapena, zuzenbidean balioduna den edozein bide erabiliz (eskritura publikoa, interesduna udaletxean bertan agertzea,…), ordezkaria dagoen kasuetan.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

DIN A4 formatuko paperezko kopiak: (5 kopiatik aurrera kobratzen da)

Normala/ Txikiagotua/ Handiagotua: 0,20 euro

DIN A3 formatuko paperezko kopiak: (5 kopiatik aurrera kobratzen da)

Normala: 0,72 euro; Txikiagotua/ Handiagotua: 1 euro.

Makina bereziren bat behar dituzten proiektuak eta agiriak: erreprografiako merkataritza-establezimenduak Udalari bidaltzen dion fakturaren ehuneko 110.

 

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera:

  • Izapidetzen ari diren administrazio-prozedurei buruzko informazioari dagokionez: unean bertan, sailak ahal duen neurrian.
  • Kopiak eskuratzeko: astebete, makina bereziren bat behar duten proiektu eta agirien kasuan izan ezik; orduan, epea 15 egunekoa izango da.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

Izapidetzen ari diren prozedurei buruzko informazioa:

  1. Izapideen egoerari buruzko informazioa ematea.

Kopiak eskuratzea:

  1. Kopiak egitea.
  2. Tasa likidatu eta ordaintzea, 5 kopia baino gehiago egiten direnean.
  3. Eskatzaileak agiriak eskuratu izana egiaztatzen duen hartu-agiri bat sinatu beharko du.

Ondorengo izapideen laburpena

 

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Izapidetzen ari diren prozedurak dira, ez amaitutako prozedurak, eta 30/1992 Legearen 37. artikuluan daude arauturik.

IRADOKIZUNAK, ERREKLAMAZIOAK ETA ESKERRAK JASOTZEA

Zer da

  • Herritarrek zerbitzu publikoetan atzematen dituzten matxuren edo gorabeheren gaineko abisuak jasotzea. Uraren hornidurarako eta saneamendurako sarearekin zerikusia duten abisuak Zigoitiko Ur Partzuergoari egin behar zaizkio (Bengolarra kalea, 1- 1. solairua, Ondategin. Telefonoa: 945 464300).
  • Udal-zerbitzuen funtzionamenduari buruz herritarrek dituzten kexak jasotzea.
  • Herritarrek egiten dituzten iradokizunak jasotzea, zerbitzuak hobetzeko, gastu publikoan errendimendua areagotzeko edo aurrezteko, izapideak sinplifikatzeko, edo herritarrek Udalarekin asebetetze-maila handiagoa izatea dakarren beste edozein neurri hartzeko.

Nork eska dezake

Edozein pertsonak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052
  • Telematikoki: www.zigoitia.eus

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Erantzuteko epea, gutxi gorabehera: 2 aste.

Ebazteko legezko epea, gehienez: 3 hilabete.

Isiltasun administratiboa: ez dagokio.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Abisua, kexa edo iradokizuna aurkezteko idazkia jasotzea, eta haren sarrera-erregistroa egitea (telefonoz adierazten diren abisuak, kexak eta iradokizunak izan ezik).
  2.  Dagokion sailera edo administrazio-batzarrera igortzea, edukiaren arabera.

Ondorengo izapideen laburpena

Eskatzaileari aurrera eramandako jarduerei buruzko informazioa igortzea.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Aurkezturiko kexak ez dira inoiz ere joko administrazio-errekurtsotzat, eta halakoak aurkezteak ez ditu etengo indarrean den legedian ezarritako epeak. Ez dute inongo eraginik izango, era berean, prozedura jakin bateko interesdunek dagozkien gainerako egintzak edo eskubideak gauzatzeko garaian.

Salaketak jasotzea

Zer da

Pertsona batek Udalari arau-hauste administratiboa izan daitekeen gertaera baten berri emateko idazkia jasotzea.

Nork eska dezake

Edozein pertsonak edo haren ordezkariak.

Salaketak ez du salatzailea bihurtzen, berez eta berak bakarrik, zehapen-prozedurako interesdun. Salaketa egiten duenak prozeduran izango duen partaidetza bakarra izango da organo eskudunak prozedura irekitzeko edo ez irekitzeko hartutako erabakiari buruzko jakinarazpena jasotzeko eskubidea, bai eta emandako ebazpenari buruzko jakinarazpena ere, hala dagokionean. Dena dela, litekeena da pertsona horrek legitimazioa izatea aplikatzekoa den legedian ezarritakoaren arabera, eta prozedura irekitzeko eskatu ahal izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Salaketa-idazkia, behar bezala beteta.
  • Aukeran, salatzen diren gertaerak egiaztatzeko agiriak, (argazkiak, etab.)

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052
  • Telematikoki: www.zigoitia.eus

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Prozedura bakoitzari dagokiona, baldin irekitzen bada. Dena dela, bi asteko epean jakinaraziko zaizkio salatzaileari aurrera eramango diren jarduerak.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Salaketa-idazkia jaso eta erregistratzea eta, beharrezkoa baldin bada, inprimakia betetzen laguntzea.
  2. Idazkia dagokion sailera igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Aurretiazko jarduerak gauzatzea, legezkotasuna berrezartzeko prozedura abian jar dadin justifikatzen duten inguruabarrak dauden ala ez erabakitzeko helburuz, zehapen-prozedura izan edo bidezkoa den beste edozein prozedura izan.
  2. Salaketa jarri duenari administrazio-prozedura ireki den edo ez idatziz jakinaraztea.
  3. Prozedurarik irekiz gero, dagokion edo dagozkion prozedurak bideratzea, izapide guztiekin.
  4. Salatzaileari ebazpena jakinaraztea, hala dagokionean.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Idazkaritza

Oharrak

Salaketen gaiak askotarikoak izan daitezke: establezimenduen ordutegiak; obrak eta hirigintza; ingurumena eta osasuna; animaliak; hondakinak; eta abar.

Ondare-erreklamazioak

Zer da

Udalaren aurrean edozein pertsonak aurkezturiko kalte-ordain erreklamazioak jasotzea, ondasun edo eskubideetan jasandako edozein lesio dela-eta, baldin lesio hori zerbitzu publikoen funtzionamendu normal edo anormalaren ondorio izan bada eta ezinbesteko kausarik izan ez bada, betiere.

Nolanahi ere, efektiboa, ekonomikoki balioztagarria eta pertsona batentzat edo pertsona-talde batentzat indibidualizatua izan beharko du eragindako kalteak, eta ez da egon beharko halakoa jasateko betebehar juridikorik.

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Kalte-erreklamazioaren eskaera. Honako hauek zehaztu beharko dira: eragindako lesioak; lesio horien eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren arteko ustezko kausalitate-erlazioa; ondare-erantzukizunaren balioztapen ekonomikoa, posiblea baldin bada; eta lesioa efektiboki eragin zen unea. Eskaerarekin batera, egoki iritzitako nahi beste alegazio, agiri eta informazio aurkeztu ahalko da, bai eta froga-proposamena ere, erreklamaziogileak erabili asmo dituen bideak zehazturik.
  • Legezko ordezkaritzaren egiaztapena, zuzenbidean balioduna den edozein bide erabiliz (eskritura publikoa, interesduna udaletxean bertan agertzea,…), ordezkaria dagoen kasuetan.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Ebazteko epea, gutxi gorabehera: erreklamazioaren konplexutasunaren arabera; dena dela, erreklamazio sinpleenen kasuan, epea hilabetekoa (1) izango da.

Ebazteko legezko epea, gehienez:

  • Prozedura orokorra: 6 hilabete.  Sei (6) hilabeteko epea luzatu egin ahalko da, aparteko frogaldia irekitzen baldin bada, Administrazio Publikoen Ondare Erantzukizuneko Prozedurari buruzko Arautegia onartzeko 429/1993 Errege Dekretuko 9. eta 13.3 artikuluen ildotik.
  • Prozedura laburtua: Instrukzio-organoak lesioaren eta zerbitzu-publikoaren arteko kausalitate-erlazioa, kaltearen balioztapena eta kalte-ordainaren zenbatekoaren kalkulua nabariak direla ondorioztatzen duenean, prozedura laburtua abian jarri ahalko du. Hura ebazteko gehieneko epea 30 egunekoa da.

Isiltasun administratiboa: negatiboa (ezespena)

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Erreklamazio-idazkia jasotzea eta haren sarrera-erregistroa egitea.     
  2. Idazkiaren kopia zigilatua ematea, hartu-agiri gisa.
  3. Idazkia Idazkaritzara igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Aseguru-etxeari partea igortzea.
  2. Frogak gauzatzeak (lekuko-frogak edo beste batzuk).
  3. Beharrezko txostenak egitea; betiere, bere funtzionamenduaren bidez ustezko lesioa eragin duen zerbitzuaren txostena.
  4. Entzunaldiaren izapidea interesdunarentzat, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta agiriak eta justifikazioak aurkezteko.
  5. Ebazpen-proposamena.
  6. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena, 18.000 eurotik gorako erreklamazioetan.
  7. Ebaztea eta interesdunari ebazpena jakinaraztea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Idazkaritza

Oharrak

  • Eskaeran jaso beharko da, kalteak eragin zirenean, Ertzaintzak esku hartu zuen ala ez.
  • Erreklamazioa egiteko eskubidea urtebetera preskribatzen da, kalte-ordaina eragiten duen gertaera edo ekintza gertatzen denetik edo haren eragin kaltegarria agertzen denetik. Pertsonei eragindako kalte fisiko edo psikikoei dagokienez, kalteok sendatzen direnean hasiko da epea zenbatzen, edo ondorioak zenbaterainokoak diren zehazten denean.

Datu pertsonaletan sartzeko, datu horiek zuzentzeko edo ezeztatzeko, eta aurka egiteko eskaera

Zer da

  • Datuak babesteko araudian jasotako prozedura, eragindakoek kontrola ahal izateko Udalak bere fitxategietan dituen datu pertsonalekin zer egiten duen.
  • SZEA eskubideak erabiltzean datza:

Datuetan sartzeko eskubidea.

Datuak zuzentzeko eskubidea.

Datuak ezeztatzeko eskubidea.

Aurka egiteko eskubidea

Nork eska dezake

Edozein pertsonak, haren datuetan udal-fitxategietan egon zein ez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • NAN edota nortasuna egiaztatzeko agiri baliokidea.
  • Eskabide-orria, zer eskatzen den zehaztuta.
  • Interesdunaren ustez beharrezkoak diren edo eskaeraren oinarri diren gainerako agiriak.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052
  • Telematikoki: www.zigoitia.eus

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

  • Sartzeko eskubidea: 30 egun erantzuteko, bidezkoa baldin bada, eta gero, 10 egunen buruan sartu ahalko da datuetan.
  • Zuzentzeko eskubidea: 10 egun erantzuteko.
  • Ezeztatzeko eskubidea: 10 egun erantzuteko.
  • Aurka egiteko eskubidea: 30 egun erantzuteko.

Kasu guztietan, ez bada erantzuten, isiltasun administratibo negatiboa egongo da indarrean, hau da, eskaera ez dela onartu ulertuko da.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskaera jasotzea
  2. Dagokion sailera igortzea

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Datu pertsonalak bilatzea.
  2. Erantzuna osatu eta jakinaraztea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Idazkaritza- Kontu-hartzailetza

Oharrak