Euskara eskolak Zigoitian

Zigoitiko zentro soziokulturalean euskara eskolak jasotzeko aukera dago. Zuiako Gau Eskola (AEK) arduratzen da eskolak antolatu eta koordinatzeaz. Urtero, irailean irekitzen da izena emateko epea, eta matrikulatutako ikasleen mailaren eta kopuruaren arabera osatzen dira taldeak. Gaiari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu: 616181173 (Josu Aldama).

Zigoitiko Udalak urtero argitaratzen du euskara ikasteko laguntza-deialdia. Informazio gehiago nahi baduzu, begiratu.