Kultura, kirol eta/edo gizarte ekintzak

Xedea: Zigoitiko udalerrian egiten diren kultura, kirol edota gizarte jardueren antolaketak eragiten dituen gastuak .

Onuradunak:

  • Irabazteko asmorik gabeko erakunde publikoak zein entitate pribatuak (kulturaren, kirolaren edo gizartearen arloetako elkarteak, taldeak eta fundazioak), baldin eta legez eratuta badaude eta Zigoitiko Udalerriko Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude.
  • Halaber, honako hauek ere izan daitezke dirulaguntzen onuradun: Zigoitiko udalerrian diharduten irabazteko asmorik gabeko entitateak, nahiz eta egoitza bertan ez eduki. Entitate hauek EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo EAEko Kirol Entitateen Erregistroan egon behar dira inskribatuta.
  • Zigoitiko udalerriko kontzejuak.

Eskaerak aurkezteko epea:

Urteko programetararako, azken eguna 2019ko maiatzaren 20a.

Programa puntualetarako, ekintza hasi baino hilabete lehenago, 2019ko urriaren 31 arte askoz jota.

Prozedura: norgehiagoka.