Euskara

Xedea: gastuak hauek ordaintzeko dirulaguntzak:

  • Euskararen ikaskuntzak.
  • Euskaren ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen dituzten proiektuek.

Onuradunak:

  • Euskararen ikaskuntzarako dirulaguntzak, ondoko betekizunak betetzen dituzten pertsona fisikoak:

a) Zigoitiko udalerrian erroldatuta egotea ikastaroa hasten denean eta hala segitzea amaitu arte.

b) 16 urte edukitzea ikastaroan izena ematean.

c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako euskaltegi batean edo Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) matrikulatuta egotea.

d) Gutxienez ikastaroko orduen ehuneko 80an izatea.

  • Euskaren ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen dituzten proiektuetarako dirulaguntzak:

Euskara sustatzen duten irabazteko asmorik gabeko entitateak, nahiz eta euskara sustatzea ez izan entitatearen xede nagusi bakarra, baldin eta entitatearen jardunak Zigoitiko udalerriari eragiten badio, egoitza bertan ez eduki arren.

Egoitza Zigoitian duten irabazteko asmorik gabeko entitateak Zigoitiko Udalerriko Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon behar dira; aldiz, egoitza Zigoitian ez dutenak EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo EAEko Kirol Entitateen Erregistroan egon behar dira inskribatuta.

Dirulaguntza eskatzen duena nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publikoen zein pribatuen elkartea bada, eskaeran eta dirulaguntza ematen duen ebazpenean berariaz agertu behar dira elkarteko kide bakoitzak hartzen dituen gauzatze konpromisoak eta bakoitzari aplika- tuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa (kide guztiak izango dira dirulaguntzaren onuradunak).

Eskaerak aurkezteko eta justifikazioa egiteko epea:

Eskatzeko eta justifikatzeko epea: 2019ko urriaren 31n, euskara ikasteko dirulaguntzak.

Eskatzeko epea: euskaren ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen dituzten proiektuetarako proiektua hasi baino hilabete lehenago, 2019ko urriaren 31 arte askoz jota. Justifikatzeko epea: proiektua amaitzen denetik hilabete pasatu baino lehen, 2020ko urtarrilaren 31 arte askoz jota.

Prozedura: norgehiagoka:

Gaineratutako agiriak