Berdintasuna

Emakundek egindako EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VI. Planean sartutako ildoak jarraituz, atal honetan gai honen inguruko informazioa topatuko duzu.

Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun Arloaren sorrera

Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun Arloaren sorrera

Azkeneko urteotan aurrerapen eta pausu garrantzitsuak eman dira emakumeen berdintasunari dagokionez. Gizarte harremanek eta emakume zein gizonek dituzten eginkizunek eraldaketa handia izan dute. Aldaketa garrantzitsu hauek bai mugimendu feministen eta beste emakume askoren ekarpen eta borrokari esker gertatu da, hauek ez baitute etsi oinarrizko eskubideak lortu eta diskriminazioak salatzeko ahaleginean.

Hau horrela bada ere emakumeen kontrako indarkeriari, lan-merkatuari, etxeko lanaren eta zaintzaren banaketa desberdinari edo partaidetza politikoari eta erabakiak hartzeari buruzko estatistikek, oraindik, eginkizun handia dagoela esaten digute. Estereotipoetan oinarritutako desberdintasunak botere publikoek esku hartu behar izatea eragin du, izan ere, benetako berdintasuna lortzeko beharrezkoa da berdintasunezko gizartea eragozten duten oztopoekin amaitzea.

Erantzukizun horren harira, gero eta gehiago dira administrazio publikoan emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak sustatzen ari diren erakundeak. Udalak, pertsonengandik hurbil dagoenez, oso garrantzitsua da berdintasunezko gizartea ahalbidetzen duten politikak bultzatzeko orduan. Hurbiltasun horrek emakume eta gizonen premiak hobeto ezagutzea ahalbidetzen du.

Testuinguru horretan sortzen da 2016ko azken hilabeteetan Gorbeialdeko kuadrillaren berdintasun zerbitzua.

Lehenago, 2015an hain zuzen ere anortu eta martxan jartzen da Zigotian, Emakume eta gizonen arteko I Berdintasun Plana ( eskuraggari dago web gune honetan)

 

Kuadrillako berdintasun Arloaren kontaktua- berdintasun teknikaria:

berdintasuna@gorbeialdea.eus

945 430 167

 

Berdintasun I udal Plana

Zigoitiko Udalak parte hartze prozesu bat abiatu zuen, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko eta Genero Indarkeriaren aurkako Lehenengo Plana egiteko. Eskuhartze "integral, koordinatu eta zeharkako" bat egiteko helburua zuen, eta sexuen arteko berdintasunaren aldeko borrokan paper eraginkor bat izateko asmoa zuen.

Lehenengo urratsa honakoa izan zen: udalerrian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak gaur egun zein egoera zuen jakiteko diagnostiko bat egitea. Horretarako, eskura genituen datu objetiboak eta udalerriko elkarteen sareak zituen gaiari buruzko iritzi eta pertzepzioak jaso genituen. Proiektu honek Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso zuen. Diagnostikotik ateratako orientabide estrategikoak baliagarri izan ziren Berdintasun I. Plana egiteko.

"Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren diagnostikoa" ikusteko, erantsitako agirira jo.

Bigarren urratsa, berdintasunaren gaineko Diagnostikoan zehaztutako lerro estrategikoei jarraituz, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako 2015-2018 epealdirako I. Udal Plana egitea izan zen. Plana egiten honakoek hartu zuten parte: korporazioko kideek, udaleko eta Zuiako Koadrilako talde teknikoak, Gizarte eta Kultur Zentroko eta Eguneko Arretarako Landa Zentroko zerbitzuen ardura duten langileek, kanpoko aholkularitza espezializatuak eta Zigoitiko elkarteek. Gainera, Emakunderen eta Arabako Foru Aldundiaren ezinbesteko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza ere jaso zuen.

Adostutako behin betiko testua Zigoitiko Udalbatzak onartu zuen, osoko bilkuran, 2015eko martxoaren 26an.

Plan honetan berdintasunaren esparruan landuko diren hobetu beharreko atalak daude jasota, eta baita, esparru bakoitzean, 2015-2018 epealdian gauzatuko diren ekintza zehatzak ere. Ekintza horien exekuzio -kronograma ere badago, eta baita egindako lanaren jarraipena eta ebaluazioa ere.

Erantsitako dokumentuan daukazu edukia kontsultagai.

Emakumeen kontrako indarkeria

Beldur Barik programa

Emakundek sustatuko lehiaketa.

Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Alegia, Beldur Barik jarrera bultzatzea. Horretarako, Beldur Barik programa hainbat baliabidez baliatzen da.

Batetik, Beldur Barik ikusentzonekoen lehiaketa: 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

Zigoitiko Berdintasun Lan Taldea

Berdintasun inguruko ekintzak Zigoitian

II Berdintasun Jardunaldiak

Urrian eta bigarren urtez ospatuko egin ziren Zigoitiko II Jardunaldi feminista, oraingoan emakumeen parte hartze soziopolitikoaren inguruan. Gorbeialdeko berdintasun zerbitzuak eta Zigoitiko berdintasun taldea antolatutako ekintzak hurrengoak izan ziren: - Urriak 20: Zine-foruma Gaztelekuko gazteekin eta trikipoteo feminista - Urriak 26: Zigoitiko emakumeen parte hartze soziopolitikoaren inguruan egindako ikerketaren ondorioak aurkeztu ziren. Gainera, Zigoitiko Zubialde emakume kultur elkarteari omenaldi txiki bate gin zitzaion. - Urriak 27: Emakumeak eta kontzejuetarako hauteskundeak: batzar irekia

Campaña Beldur Barik en fiestas

Jaietan ere Beldur Barik Kanpaina

Jadanik, uda hemen dugu eta horrekin batera  Kuadrillako herrietako jaiak.

Askotan jai eta dibertsioak neska eta emakumeen aurkako eraso sexistak burutzeko aitzakia eskaintzen du. Uda eta jaietan eraso hauen hazkunde nabarmena izaten da.

Datu zehatza da, jaietan eta batez ere, gazteen artean, “indar gutxiko” izeneko erasoak izaten direla, ahozko erasoak, nahi ez diren zirri eta behin eta berriz ukitzeak jai-eremuetan. Askotan, erantzuna ematera ausartzen diren neska gazte askok krikatuak izaten dira. Erasotutako emakumeen autoestimua, segurtasun irudipena eta beraien eskubideen gozamena murrizten dira. Arazo honen iturria botere harreman ezberdinak dira, gizarteak gizon eta emakumeei bestelako tratua ematen die.

Aldarrikapena indarrean mantendu behar dugu, jaietan ere, eraso sexistarik ez, jaiak berdintasunez gozatzea emakumeen eskubidea da, inolako erasorik pairatu gabe. Eraso matxista jaia ez ezik guztion arteko elkarbizitza ere ulertzeko era okerra da. Gure herri eta gure jaietan eraso sexistarik ez gertatzea lortu behar da, eta horretarako gizarte osoak ahaleginak burutu behar ditu.

Hau guztia errealitate gatz izanik, Gorbeialdeko kuadrillako berdintasun arloa martxan jarri du prebentzioa eta sentsibilizazio kanpaina Emakunderen laguntzarekin. Kasu honetan jai eremuetan gazteei zuzendutako kartelak jarriko dira ondorengo leloarekin: KALEAK, GAUAK ETA JAIAK GEUREAK DIRA !

Martxoak 8ko adierazpen instituzionala: emakumeen nazioarteko eguna

Urte guztietan bezalaxe, martxoak 8, Emakumeen nazioarteko eguna dugu 1970tik. Egun hau errebindikazioa, isun eta erreflexio eguna dugu, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan eta baita emakumeek pairatzen jarraitzen ditugun diskriminazioen inguruan gogoeta egiteko, bai enpleguan, hezkuntzan edo osasunean. Lehen aldiz Zigoitiako udalak, aho batez onartutako adierazpen instituzionala parte hartze prozesua baten ondoriozkoa da. Hau da, otsailean zehar berdintasun zerbitzuak bildu egin da bi aldiz Kuadrillako mugimendu feministaren ordezkarirekin. Bilera bi horien ondorioz, adierazpen hau dugu.

Zigoitiako emakumeen egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa

"Zigoitiako emakumeen egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa" Gorbeialdeko Kuadrillako berdintasun Zerbitzuak prestatutako ikerketa, Murgibe berdintasun Aholkularitzaren laguntzaz egindakoa da 2017an. 

Helburu nagusia Zigoitiako emakumeen egoera soziopolitikoari buruzko Ikerketa bat egitea da. Helburu orokor hau hurrengo helburu zehatzetan zehazten da:

  • Zigoitiako udalerrian dauden elkarte motak, administrazio-batzarrak, auzoko batzarrak, eta bere osaera sexuaren arabera bereizita aztertu (zuzendaritza batzordeak, bazkidetutako pertsonak).
  • 2013 urtez geroztik emakume eta gizonezkoen presentziari buruzko  eboluzioaren azterketa kuantitatibo bat egin.
  • Erakunde hauetan dagoen lidergo egoerara hurbilketa bat egin genero- ikuspegi batetik abiatuz eta hiritarren partaidetza sustatuz.
  • Bai batzuei eta bai besteei bizitza sozial eta politikoan parte hartzera motibatzen dieten arrazoiak ezagutu.
  • Erantzukizun postuetara sartzeko garaian emakumeek pairatzen dituzten eragozpenak antzeman.
  • Denbora erabiltzeko moduak eta estiloak ezagutu: ordaindutako lana, etxeko lanak, mendekotasuna duten pertsonen zaintza, kirol-praktikak, etab.
  • Erakunde motaren arabera baliabide publiko eta pribatuen erabilera aztertzea (egiturak, bertakoak, aurrekontuak, ikusgaitasuna eta ikuskapena,..).
  • Erakundeen barruan lan dinamikak nola garatzen diren aztertu (ordutegiak, bileren maiztasuna, jarduerak, etab.)

Behealdean duzue eskuragarri ikerketa osoa.

Zigoitia Berdinsarean

Apirilaren 25ean Zigoitiko udaleko plenoak onartu egin zuen Berdinsareko partaide izateko eskaera bidaltzea, hau izanik, Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuko helburu estrategikoenetako bat parte diren udalentzako. Kuadrillako herrien sarrera jauzi garrantzitsu bat da alde kualitatiboari dagokionez baina baita berdintasunaren alde eta emakumeen kontrako indarkeriaren kontra egiten duten lanari dagokionez.

Berdinsarea, Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea da. 69 udalerrik osatzen dute. Urtero, gero eta atxikimendu gehiago ditu sareak. 2018an Aiara/Ayala, Zuia eta Bergara eta 2017an Urduña, Andoain eta Larrabetzu eta 2016ean Bedia, Oñati eta Ordizia atxiki direnez, Berdinsarearen estaldura Euskadiko biztanleen %79 baino gehiagora iristien da gaur egun.

Sarearen helburua hauek dira, toki administrazioek kudeatutako gizon eta emakumeen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako programa eta zerbitzuak sustatu, sendotu, koordinatu eta ebaluatzea, ekintza eta ebaluaziorako irizpide bateratuak definituz eta lan hori tokiko ekintza publikoaren maila guztietara helduko den ekintza integralean sartuz.

Informazioa gehiago: http://www.eudel.eus/destacados/berdinsarea/?lang=eu

Zigoitiko berdintasun Planaren ebaluazioa eta Gorbeialdeko Kuadrillako I Berdintasun Plana

Irailean zehar, Berdintasun Zerbitzuak hasiera eman die Gorbeialdean dauden tokiko 4 berdintasun Planen ebaluazioei (Aramaio, Legutio, Zigoitia eta Zuia), eta, horrekin batera, Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plan egiteari, Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundeari esker, Red Kuorum-en laguntza teknikoarekin batera.

Plan berri honi esker, Arratzua-Ubarrundiako eta Urkabustaizko udalek berdintasun Plana izango dute, orain arte ez zuten eta.

Plan honen helburua da planifikazioa bateratzea, azken urteotan sortutako baliabide berriak batuz, eta hurrengo lau urteetarako 6 udalen jarduera bateratua bideratzea, ikuspegi estrategiko batetik Kuadrillako eta ALHko errealitate berriari erantzuten diona.

Horrekin lotuta, prozesu parte-hartzaile bat gauzatu nahi dugu, bertan erabakitzeko gizarteak eta Gorbeialdeko emakumeok zer nahi dugun, nola nahi dugun eta berdintasun errealaren bidean zein aukera eta oztopo ikusten ditugun, eta nola jardun dezakegun batzuekin eta besteekin. 

Zentzu horretan, parte-hartzera animatu nahi zaituzteguBerdintasun Plan berri hau zuena, gurea eta guztiona izan dadin.