Itzuli

ZIGOITIKO KORRIKA EGUNA

Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan.


Zigoitiko KORRIKA EGUNA antolatu du Zigoitiko Korrika Batzordeak, 24. Korrika badatorrela eta.

Hona hemen egitaraua: 

12:00etatik aurrera, HERRI KIROLAK eta TALO TAILERRA, parte-hartzaile guztientzat.

14:30ean, BERTSO BAZKARIA, Xabat Illarregi eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Adi: bazkarian izena emateko azkeneko eguna martxoaren 18an izango da. Izena emateko, bidali mezu bat: euskara@gorbeialdea.eus / 608782577.