Itzuli

Antzerkia eta tailerra " Deaguaybarro" Quasar teatro.

Lokatz pilota bat, koloretako margoak, espacio bat zuriz... eta dena sortzen da. Familiarra, 2 urtetik gora Gaztelaniaz Sarrera.- 8 € nagusiak 5 € haurrak

Pentsa dezagun hasiera hartan, ezer ezetik dena jaio zen unean. Lokatz-pilota bat, koloretako margoak, espacio bat zuriz... eta dena sortzen da. Airea, ura, animaliak landareak, gizakiak. Dena jaiotzen da. Edo infinitua da. Big-bang handi baten gisan.

Lokatza da jatorrizko materia. Eta badauka gauza guztien jatorria den ura ere. Edo ez? Eztanda sortzaileak ikusgarria izan behar du eszenan. Espazio zuri bat proposatzen dugu, "ezer" gabea, eta bertam joango da azaltzen eta eraikitzen, modu alegorikoan, mundua. Asmo handi nahia da?

Aktore bat eszenan, eta bere ardurapean, jarduera sortzailea mugimenduen bidez adieraztea. Berak azalaraziko ditu kolorea, lurra, ura... Zikindu, eskuekin lanegin. Azkenean, sormenaren espazioan, hondakinak bakarrik geratu behar dira.