Antzerkia: Muna
MUNA
Ganso & Cia
Testu barik. Bereziki 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat
Sarrerak: 5€ eta 8€
MUNA lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte!!
Oparia baztertu eta kutxarekin jolasten dutenentzako txango bisual eta soinoduna.
Ordularirik, ezinezkorik eta araurik gabeko leku batera bidaia.
Zuzeneko musika, lata desafinatuekin eta jostailuzko gitarrarekin.
Kolorea eta berotasuna, erdibana.
“Mundua gauzaz beteta dago, eta benetan beharrezkoa da norbaitek aurkitzea.”
Astrid Lindgren, Pippi Galtzaluze
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean