Itzuli

Antzerkia: ¿Cómo hemos llegado a ésto?

ERRE produkzioak.

Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua: ez zara modu sentimentalean edo sexualean inbolukratuko zure adiskideen bikote ohiekin.

Zelan heldu gara honetara? Elenaren istorioa kontatzen duen komedia da. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehen Agindua bete. Edo, agian ez da horrela izango. Beharbada, Elena bere adiskide onenaren senar ohiaz ezinbestean maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Itxaron. Eta ez bada horrela? Eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batez maitemindu zen, eta orain beste batez maitemindu da; eta orain hori ezkutatu egin behar, adiskidetasunaren ez dakit zein agindu dela eta. Gure hirukian denek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik.

Elenak Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua ezinbestean betetzea eskatzen ez badu, jakina.

Aktoreak: Maribel Salas, Gorka Mínguez, Gemma Martínez eta Mikel Santamarina.

Iraupena: 75 minutu.