Itzuli

Idazketa sortzailea

Pertsona nagusien adinera zuzenduta.(+60) Ordutegia: 18:00 -19:00 ( asteartetan) Izen ematea: Otsailak 11-19 artean

Idaztea gustuko duzu, eta noizean behin zerbait idazten duzu? Edo, gustuko duzu, baina oraindik ez zara ausartu paper zuriaren aurrean jartzera?

Hala bada, ezin duzu galdu otsailaren 26rako antolatu dugun tailerra. Sonia Garrido idazlearen eskutik, idazketa sortzailearen tailerra” egingo dugu, arratsaldeko 18:00etik aurrera, Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroan

Idazketaren alde sortzailea lantzeko baliabideak erakutsiko ditu Soniak, era praktiko batez. Idazteak sortarazten duen izuari aurre egiten irakatsiko du, joko dinamikoen bidez. Sormen prozesuaren aurrean sortzen den blokeoari aurre egiteko bideak ezagutaraziko ditu, era atseginez.