Itzuli

Publikoekin topaketa Gypsy Duende Dantza

Koreografa: Carolina Fonseca Dantza tailerra Gazteak eta helduak Gaztelaniaz Ekarpena : 25€ Plaza erreserba: 15€ (kostu osotik kentzen direnak) Antolatzailea eta kudeatzailea.- Panta Rhei antzerki taldea

Carolina Fonseca Gypsy Duende proiektuaren zuzendaria da. Yumma Mudrak sortutako Gypsy Duende proiektua ijito-dantzen funtsari eta erabateko inplikazioa eskatzen duen arte bat transmititzeko eta irakasteko modurik onenari buruzko azterlan batetik sortu zen, izan ere, bihotzarekin egin behar da dantza eta ez soilik gorputzarekin, eta dantza irakasteko orduan, haren izaera libre eta basatia zaintzeko ahalegina egin behar da.   Ikerketa horrek, jakina, adierazpenaren egiazkotasunari buruzko hausnarketara eraman zuen eta ondorio hau atera zen: pertsona bat ez da egiazko bihurtzen, bere buruari egiazko izaten uzten dio.

Dantza irakasteko bide bat da eta, bide horretan, modua edo, teknika nahiago izanez gero, batez ere tresna gisa erabiltzen da xede gisa baino gehiago.  Keinuaren freskotasunera eta zintzotasunera itzultzeko tresna da, ume batek edo adineko pertsona batek dantza egiten duenean erakusten duen bezala, sentsibilitatea, inprobisazioa eta umore-sena zainduz.

Jarrera, erritmoak, teknika eta abiaduraz gain, sakonki lantzen ditugu taldeko urrats, sekuentzia eta mugimenduen adierazpena eta interpretazioa.

Antolatzailea eta kudeatzailea.- Panta Rhei antzerki taldea